Bahá'í Munduko Erdigune: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa: 9. lerroa:


[[Kategoria:Bahaismoa]]
[[Kategoria:Bahaismoa]]
[[Kategoria:Israel]]
[[Kategoria:Israelgo eraikinak]]


{{NA lotura|he}}
{{NA lotura|he}}

21:43, 28 azaroa 2012ko berrikusketa

Justizia Etxe Unibertsalaren egoitza eta Testu Sakratuen Ikasketa Zentroa Karmel mendian, Haifan
Báben santutegia, Haifa, Israel
Báben santutegia, Haifa, Israel

Baha'i Mundu Zentroa Bahá'í fedearen zentro espiritual eta administratiboari deritzo. Haifa-Akká badiaren inguruan dago kokaturik, Israel. Haifan oso erraz atzeman daiteke portuaren gainean dagoen Karmel mendiko lorategiengatik. Honako eraikin hauek osatzen dute: Bahá'u'lláhren hilobia Bahjin, Akká ondoan; Báben santutegia eta haren inguruko lorategiak Karmel mendian Haifan, eta horren ondoan Bahá'í Arkua osatzen duten beste eraikinak, hala nola, Nazioarteko Artxibategiak, Testu Sakratuen Ikasketa Zentroa, Justizia Etxe Unibertsalaren Egoitza eta Nazioarteko Irakaskuntza Zentroaren Egoitza, besteak beste.

Nazioarte mailan, Bahá'í komunitatearen zuzendaritza eta koordinazioa Baha'i Mundu Zentroan egiten da. Haifatik, informazioa nazioko bahá’í erkidegoetara igortzen da; nazioarte mailako helburu eta planak hedatzen dira; garapen ekonomiko eta sozialerako proiektuen jarraipena egiten da; estatistikak bildu eta landu egiten dira; eta nazioarte mailako fondoak administratzen dira. Bertara egiten dute erromesaldia bahá'íek.

Justizia Etxe Unibertsala, Bahá'í fedearen gobernu-organo gorena, Haifan du egoitza. Bere bederatzi kideak bost urtero hautatzen dituzte mundu guztiko Nazio Batzar Espiritualetako kideek. Nazioarteko Irakaskuntza Zentroak ere bertan du egoitza. Bederatzi kidez ere osatuta, kontseilari kontinentalen lana kudeatu eta euren eta Justizia Etxearen arteko lotura lanak egiten dituzte.

Txantiloi:NA lotura