Veneto: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
tNo edit summary |
||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
|}} |
|}} |
||
[[File:Provinces of Veneto map.png|thumb|300px|right|Venetoko probintziak]] |
[[File:Provinces of Veneto map.png|thumb|300px|right|Venetoko probintziak]] |
||
'''Veneto''' ([[italiera]]z: ''Veneto'', [[veneziera]]z: ''Vèneto'', [[friuliera]]z: ''Venit'', [[Ladino (erretorromaniera)|ladinoz]]: ''Veneto'') [[Italia]]ko ipar-ekialdeko eskualdea da |
'''Veneto''' ([[italiera]]z: ''Veneto'', [[veneziera]]z: ''Vèneto'', [[friuliera]]z: ''Venit'', [[Ladino (erretorromaniera)|ladinoz]]: ''Veneto'') [[Italia]]ko ipar-ekialdeko eskualdea da. 18.399 km²ko azalera du eta [[2011]]n 4.957.082 biztanle zituen<ref>[http://demo.istat.it/bilmens2011gen/index.html Bilancio demografico Anno 2011 (dati provvisori). Regione: Veneto] Demo.istat.it</ref> (269,4 biztanle/km²). Hiriburua eta hiri nagusia [[Venezia]] da. |
||
Historikoki garrantzi handia izan zuen [[Veneziako Errepublika]]ren garaietan, [[VII. mende]]tik [[XVIII. mende]]ra arte. |
Historikoki garrantzi handia izan zuen [[Veneziako Errepublika]]ren garaietan, [[VII. mende]]tik [[XVIII. mende]]ra arte. |
01:02, 5 abendua 2012ko berrikusketa
Veneto | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Hiriburua | Venezia |
Probintziak | Belluno Padova Rovigo Treviso Venezia Verona Vicenza |
Udalerriak | 581 |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°44′N 11°51′E / 45.73°N 11.85°E |
Azalera | 18399 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 4957082 biztanle (2011) |
Dentsitatea | 269,4 bizt/km² |
http://www.regione.veneto.it/channels |
Veneto (italieraz: Veneto, venezieraz: Vèneto, friulieraz: Venit, ladinoz: Veneto) Italiako ipar-ekialdeko eskualdea da. 18.399 km²ko azalera du eta 2011n 4.957.082 biztanle zituen[1] (269,4 biztanle/km²). Hiriburua eta hiri nagusia Venezia da.
Historikoki garrantzi handia izan zuen Veneziako Errepublikaren garaietan, VII. mendetik XVIII. mendera arte.
Geografia
Iparraldean Trentino-Adige Garaiarekin du muga, ipar-ekialdean Austriarekin, ekialdean Friuli-Venezia Giulia eskualdea eta Itsaso Adriatikoarekin, hegoaldean Emilia-Romagnarekin eta mendebaldean Lonbardiarekin.
Iparraldea menditsua da oso. Gardako aintziraren eta Karniar Alpeen artean Dolomitak daude. Bertako gailurrik garaienak Marmolada (3.342 m) eta Tre Cime di Lavaredo (2.999 m) dira. Hegoaldea ordoki emankorra da, Veneziaraino hedatzen dena. Eskualdeko ibairik garrantzitsuenak Po, Adige, Brenta, Piave eta Livenza dira.
Probintziak
Administratiboki, Veneto zortzi probintziatan banaturik dago.
Probintzia | Azalera (km²) | Biztanleak (2011) | Dentsitatea | Udalerriak | Hiriburua |
---|---|---|---|---|---|
Belluno, BL | 3.678 | 212.984 | 57,9 | 69 | Belluno |
Padova, PD | 2.141 | 939.131 | 438,6 | 104 | Padova |
Rovigo, RO | 1.789 | 248.049 | 138,6 | 50 | Rovigo |
Treviso, TV | 2.477 | 891.597 | 359,9 | 95 | Treviso |
Venezia, VE | 2.463 | 866.259 | 351,7 | 44 | Venezia |
Verona, VR | 3.121 | 925.290 | 296,5 | 98 | Verona |
Vicenza, VI | 2.722 | 873.772 | 321 | 121 | Vicenza |
Udalerri nagusiak
Ord. | Udalerria | Biztanleak (2011) |
Azalera (km²) |
Dentsitatea (hab./km²) |
Garaiera (m) |
Probintzia |
---|---|---|---|---|---|---|
1. | Venezia | 270.589 | 414,57 | 653,6 | 1 | VE |
2. | Verona | 264.161 | 206,63 | 1.278,6 | 59 | VR |
3. | Padova | 214.099 | 92,85 | 2.305,8 | 12 | PD |
4. | Vicenza | 115.655 | 80,54 | 1436 | 39 | VI |
5. | Treviso | 83.504 | 55,50 | 1.504,6 | 15 | TV |
6. | Rovigo | 53.390 | 108,55 | 491,8 | 6 | RO |
7. | Chioggia | 50.600 | 185,20 | 273,2 | 2 | VE |
8. | Bassano del Grappa | 43.716 | 46,79 | 934,3 | 129 | VI |
9. | San Donà di Piave | 41.917 | 78,73 | 532,4 | 3 | VE |
10. | Schio | 39.688 | 67,04 | 592 | 200 | VI |
Ekonomia
Laborantza (artoa, garia, garagarra, azukre erremolatxa, mahatsa, fruitu arbolak) eta industria (janari industria, ehungintza, altzairugintza, papergintza, azukre findegiak, ontziolak) dira ekonomiaren oinarriak. Veneziakoa eta Chioggiakoa dira eskualdeko portu nagusiak.
Venetoar ezagunak
- Marco Polo, veneziar esploratzaile eta merkataria.
- Giacomo Casanova, veneziar abenturazalea.
- Carlo Goldoni, XVIII. mendeko veneziar antzerkigilea.
- Giorgione, margolaria.
- Andrea Mantegna, Pizkundeko margolaria.
- Giovanni Bellini, Pizkundeko margolaria.
- Giambattista Tiepolo, XVII. mendeko margolaria.
- Tiziano Vecellio, XVI. mendeko margolaria.
- Canaletto, XVII. mendeko margolaria.
- Andrea Palladio, Pizkundeko arkitektoa.
- Paolo Veronese, veronar margolaria.
- Antonio Vivaldi, musikagilea, biolinjolea eta musika barroko konposatzailea.
- Luciano Benetton, enpresaburua.
- Giovanni Rana, enpresaburua.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/12/04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
- (Italieraz) Webgune ofiziala