Txingudi: berrikuspenen arteko aldeak
38. lerroa: | 38. lerroa: | ||
* {{es}} http://www.bidasoaturismo.com/index.php?option=com_content&view=article&id=25&Itemid=302&lang=es |
* {{es}} http://www.bidasoaturismo.com/index.php?option=com_content&view=article&id=25&Itemid=302&lang=es |
||
* {{eu}} [http://www.euskadi.net/txingudi Hegoaldeko orrialde ofiziala.] |
* {{eu}} [http://www.euskadi.net/txingudi Hegoaldeko orrialde ofiziala.] |
||
* {{eu}} http://txingudikopadurak.blogspot.com.es/2010_05_01_archive.html Txingudiko paduretako kudeatzaile taldearen bloga.] |
|||
== Ikus, gainera == |
== Ikus, gainera == |
15:04, 6 abendua 2012ko berrikusketa
- Artikulu hau Txingudiko badiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txingudi».
Txingudiko badia Bidaso ibaiak sortutako estuarioa da. Hegoaldean Hendaia eta Irun arteko mugako zubietan eta iparraldean Sokoburun eta Higer lurmuturrean ditu mugak. Hendaia eskuinaldean eta Bidasoaldeko Irun eta Hondarribia ezkerraldean ditu.
Geografia
Badia itsasgoran laku lasai da eta itsasbeheran estuarioa da. Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga naturala da. Badiaren ur gaziak Bizkaiko golkoaren kresalak eta Bidaso ibaiaren urek sortzen dituzte.
Txingudiko badia Bidaso ibaiaren itsasoratzearen zatirik zabalena da. Hegoaldean Hendaia eta Irun ditu mugatzat. Hendaia eskuinaldean eta Bidasoaldeko Irun eta Hondarribia ezkerraldean ditu.
Txingudiko badian asentamendu erromatarrak egon ziren. Erdi aro eta aro modernoan muga funtzioak egin izanagatik konflikto dezente jazo ziren hemen.
1970. urte hasieran, nekazaritza interesak jaitsi ondoren euste kargak bertan behera utzi zituzten, honela ur gazia askatuz. Horrekin batera, flora eta fauna lehengoratzen hasi zen. Orduz geroztik gune horrek balio handia hartu du landaretzaren aldetik.
Garrantzi ekologikoa
Badiaren azalera gutxituz doa Sokoburuko portua eta Donostiako aireportua eta Hondarribiako hondartza handitu ahala. Dena dela, badina eta Bidasoraren beheko aldean garrantzi handiko guneak gelditzen dira, besteak beste, Jaizubia ingurua, Bidasoko uharteak, Txorien Uhartea, Alunda, Lastaola, Aireportuko aintzira. Inguru hauek guztiek bioaniztasunaren aldetik garrantzi handia dute. Esaterako 250 baino gehiago dira urtean zehar inguru hauetan ikus daitezkeen hegazti espezie desberdinak, asko eta asko desagertzeko zorian. Aldi berean, inguru horietan topa ditzakegu ekosistemak Gipuzkoa osoan desagertutakoak dira eta horrek garrantzi berezia ematen dio zonalde honi. Orain, Txingudi da Gipuzkoako hezegune nagusia, eta Euskal Herriko bigarrena (Urdaibairen atzetik).
Babesa
Une honetan bos dira modu batez edo bestez babestutako zonaldeak:
- Jaitzubia (Hondarribia): 15 hektarea.
- Plaiaundi (Irun): 23,35 hektarea.
- Bidasoko uharteak (Irun).
- Txorien uhartea (Hendaia).
- Abbadia. Site Natural Protegé (Hendaia): 350 hektarea. Ikus Abbadia jauregia.
Babes inguru hauek legalki figura hauen bitartez daude babestuta:
- Ramsarreko hitzarmena, 2002ko urriaren 24 erregistroa, 1264.zenbakia.
- Natura 2000 sarea
- Euskal Autonomi Erkidegoko hezeguneak babesteko plana
- Txingudi Babesteko Plan Berezia: Igungo Udalak 1994an eta Hondarribiko Udalak 2011an onartua.
- Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua (ES-0000243 kodea)
- Batasunaren Garrantzizko Lekua (LIC Es-2120018)
Kanpoko loturak
- /www6.euskadi.net/s11-12375/eu/contenidos/g_naturaleza/0000004923_g2_rec_turismo/eu_4923/4923-ficha.html
- (Gaztelaniaz) Hegaztien behaketa. http://www.cinerea.org/observar-aves/68-txingudi-plaiaundi.html
- Bidasoko uharteen landarediaren gaineko ikerketa.
- (Gaztelaniaz) http://www.bidasoaturismo.com/index.php?option=com_content&view=article&id=25&Itemid=302&lang=es
- Hegoaldeko orrialde ofiziala.
- http://txingudikopadurak.blogspot.com.es/2010_05_01_archive.html Txingudiko paduretako kudeatzaile taldearen bloga.]
Ikus, gainera
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |