Rubem Fonseca: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: diq:Rubem Fonseca
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Ezabatua: diq:Rubem Fonseca (deleted)
17. lerroa: 17. lerroa:
[[cs:Rubem Fonseca]]
[[cs:Rubem Fonseca]]
[[de:Rubem Fonseca]]
[[de:Rubem Fonseca]]
[[diq:Rubem Fonseca]]
[[en:Rubem Fonseca]]
[[en:Rubem Fonseca]]
[[es:Rubem Fonseca]]
[[es:Rubem Fonseca]]

16:51, 6 abendua 2012ko berrikusketa

Rubem Fonseca (Juiz de Fora, Minas Gerais, Brasil, 1925eko maiatzaren 11) brasildar kronikaria eta eleberrigilea da. Brasilgo hiri-neorrealismoaren idazle nagusietako bat da.

Biografia

Zuzenbide-ikasketak egin zituen Rio de Janeiroko Unibertsitatean (1948), eta administrazio-ikasketak, New York eta Bostongoetan. 1963an plazaratu zuen lehenengo literatura-lana, kontakizun-bilduma bat: Os Prisioneiros. Handik bi urtera, Pen Club saria irabazi zuen A Coleira do Cão ipuin-bildumagatik. Garai hartako beste lan aipagarriak El cobrador (1970), O Homem de Fevereiro ou Março (1973) eta Feliz año nuevo (1975) dira. Garai hartan, eleberriez gainera, zinema-gidoiak ere idatzi zituen: Relatório de um Homem Casado (1973) eta A Extorsão (1975), adibidez.

Fonsecaren eleberriek Estatu Batuetako polizia-eleberrien eragin nabarmena dute. Horien bidez, hirietako gizarte materialista, teknokrata, garatu gabe eta bortitzeko pertsonaiak erretratatzen eta parodiatzen ditu: O Caso Morel (1973), A Grande Arte (1983), Bufo & Spallanzani (1985). Agosto (1990), berriz, eleberriaren eta kronika politikoaren artean sailka daiteke: Brasilgo lehendakari Getúlio Vargasek bere buruaz beste egin aurreko gertaerak kontatzen ditu.

Beste eleberri batzuk: Do Meio do Mundo Prostituto Só Amores Guardei ao Meu Charuto (1997), O doente Molière (2000), Mandrake: A Bíblia e a Bengala (2005) eta O Seminarista (2010). Ipuin laburrak ere idatzi ditu, hala nola Feliz Ano Novo (1975), Contos Reunidos (1994), Histórias de Amor (1997), Secreções, Excreções e Desatinos (2001) eta Ela e Outras Mulheres (2006).

[[Kategoria:Brasilgo idazleak]

Erreferentziak