Zentro (geometria): berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t r2.7.3) (robota Erantsia: ca:Centre (geometria) |
||
28. lerroa: | 28. lerroa: | ||
[[ar:مركز (هندسة رياضية)]] |
[[ar:مركز (هندسة رياضية)]] |
||
[[ast:Centru (xeometría)]] |
[[ast:Centru (xeometría)]] |
||
[[ca:Centre (geometria)]] |
|||
[[de:Mittelpunkt]] |
[[de:Mittelpunkt]] |
||
[[en:Centre (geometry)]] |
[[en:Centre (geometry)]] |
21:18, 7 abendua 2012ko berrikusketa
Geometrian, irudi geometriko baten zentroa (grekotik: κέντρο) erdigunean dagoen puntua da.
Zirkuluak
Zirkuluaren zentroa ertzaren (zirkunferentzia) puntuetatik distantziakidea den puntua da. Era berean, esferaren zentroa gainazalaren puntuetatik distantziakidea den puntua da, eta zuzenkiaren zentroa bi muturretako erdigunea da.
Irudi simetrikoak
Simetriadun irudi geometrikoetan, simetria-eragiketa bat aplikatu eta gero aldatu gabe geratzen den puntua da simetria-zentroa. Beraz, karratu, laukizuzen, erronbo edo erronboide baten zentroa diagonalen ebaki-puntua da. Era berean, elipsearen zentroa ardatzen ebaki-puntua da.
Hirukiak
Hirukiaren kasuan, hainbat puntu dira hirukiaren zentroak: zirkunzentroa, barizentroa, intzentroa, eszentroa, ortozentroa, bederatzi puntuetako zirkunferentzia... Hiruki aldekidearen kasuan, horiek guztiak (eszentroa izan ezik) puntu bera dira: hirukiaren hiru simetria-ardatzen ebaki-puntua (oinarritik erpinerainoko distantziaren heren batera dago).