Balakovo: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t r2.7.3) (robota Ezabatua: diq:Balakovo |
||
264. lerroa: | 264. lerroa: | ||
[[bg:Балаково]] |
[[bg:Балаково]] |
||
[[de:Balakowo]] |
[[de:Balakowo]] |
||
[[diq:Balakovo]] |
|||
[[en:Balakovo]] |
[[en:Balakovo]] |
||
[[eo:Balakovo]] |
[[eo:Balakovo]] |
19:37, 8 abendua 2012ko berrikusketa
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Balakovo Балаково | |||
---|---|---|---|
Errusiaren banaketa administratiboa | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Saratov oblasta | ||
Municipal district | Balakovsky District | ||
Errusiaren banaketa administratiboa | Municipal Formation of the City of Balakovo | ||
Izen ofiziala | Балаково | ||
Jatorrizko izena | Балаково | ||
Posta kodea | 413840 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°02′20″N 47°47′02″E / 52.03898°N 47.78392°E | ||
Azalera | 79 km² | ||
Altuera | 25 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 189.829 (2018ko urtarrilaren 1a) −1.431 (2017) | ||
Dentsitatea | 2.526,58 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1762 | ||
Telefono aurrizkia | 8453 | ||
Ordu eremua | UTC+04:00, UTC+03:00 eta Samarako ordua | ||
Hiri senidetuak | Trnava, Pabianice, Txerepovets, Zagreb, Scranton (Pennsylvania) eta Baku | ||
http://admbal.ru |
Balakovo (errusieraz Балаково) Saratov oblasteko hiria da. 1762an sortu zen, eta hiria da 1913tik. 2010eko erroldan 197.300 biztanle zituen. Balakovon Saratoveko zentral hidroelektrikoa dago, Volga ibaian, bai eta zentral nuklearra ere. Aireportua ere badago, baina ez da erabiltzen, eta han Drag Racing lasterketak egiten dira 2009tik.
Historia
Balakovoko historia XIII. mendean hasten da. 1738an San Petersburgoko artxiboan dokumentu bat aurkitu zen non aipatzen baitzen kosakoen jabego bat Volgatik bi “verstas”era (Errusiako antzinako neurria ≈ 1,06 km). Katalina II.aren dekretuarekin, 1782ko abenduaren 14an, hasi zen Volgako ezkerraldea populatzen. 1780an Saratov-en barnean lotu zen. 1911n Balakovo hiri bihurtu zen autonomia-estatutu izateko eskubidearekin. 1917ko iraultzaren aurretik Balakovok sei eliza zeuzkan, zazpi ikastetxe, zentral elektriko bat, F. Blinov-en burdinola, Mamin anaien lantegia, untziolak, zerrategiak, aroztegiak, zurgindegiak, errotak, ospitale publiko bat eta liburutegi bat. F. Blinov eta Mamin ospetsuak dira gurpilen gaineko ibilgailu autopropultsatua asmatzeagatik. Hiriaren itxura, batez ere, Schechtel eta Meyer-en lanen ondorioa da. Balakovo erdigune historikotik hazten hasi da eraikin berriekin; horren lekuko tren eta autobus-geltokiak. 1956tik 1971 bitartean eraiki zen zentral hidroelektrikoa; honek Volga ibaiaren ur-goraldia ekarri zuen hiriko ibarraren alde bat urpean utziz. Zentralaren ondorioz ere, hiria hazi zen eta handik gutxira 20 eraikin baino gehiago dituen konplexu-industriala sortu zen. 1985ean martxan jarri zen zentral nuklearra.
Klima
Datu klimatikoak (Balakovo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 8 | 8 | 17 | 31 | 34 | 40 | 41 | 41 | 38 | 25 | 16 | 11 | 41 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -5.5 | -5.2 | -0.3 | 11.1 | 20.2 | 25.1 | 27 | 24.4 | 18 | 9.3 | 0 | -4.8 | 10 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −9.2 | −9.5 | −4.4 | 7.1 | 16 | 20.8 | 22.9 | 20.6 | 14.5 | 6.3 | −2.5 | −8.3 | 6.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -13.3 | -14 | -8.6 | 2.4 | 10.5 | 15.4 | 17.7 | 15.9 | 10.3 | 3.3 | -5 | -12.1 | 2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -37 | -35 | -27 | -17 | -3 | 2 | 6 | 4 | -2 | -12 | -23 | -33 | -37 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 52 | 36 | 34 | 32 | 35 | 49 | 53 | 45 | 42 | 44 | 52 | 57 | 531 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 3 | 2 | 4 | 6 | 7 | 6 | 6 | 5 | 6 | 9 | 7 | 4 | 65 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 16 | 12 | 7 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 8 | 14 | 60 |
Hezetasuna (%) | 85 | 84 | 81 | 65 | 54 | 58 | 56 | 55 | 59 | 72 | 84 | 86 | 69.9 |
Iturria: http://saratov-meteo.ru/balakovo/pivot/temperature |
Leku turistikoak
Balakovo askotan “Volgako Venezia” deitu izan da bere kanalarengatik. Bere leku turistiko interesgarrienak XIX. eta XX.eko eraikinak dira: Anisim Maltsev jauregia, Trading House Schmidt (1911), Vladimir Golovanov-en etxandia (1912) orain museoa dena, Jacob, Ivan eta bere amaren etxeak (1910) , Stroycov-Yaquímov (1902), Merkataritza Eskola (1910), Trinidad-eko eliza (1908-1909, Schéjtel arkitektoarena) P. Máltsev etxandia (1900, Sсhéjtel arkitektoarena) eta Basil I. Chapáyev etxe-museoa.
Kirolak
Speedway SK Turbina da herriko motor-taldea.
Hiri senidetuak
- Trnava (Eslovakia),
- Pabianice (Polonia),
- Baku (Azerbaijan),
- Txerepovets (Errusia).
Biztanleria
Urtea | 1897 | 1926 | 1939 | 1959 | 1962 | 1967 | 1970 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Biztanleak | 16 | 13 | 23 | 36 | 52 | 85 | 103 |
Urtea | 1973 | 1976 | 1979 | 1982 | 1986 | 1989 | 1992 |
Biztanleak | 117 | 137 | 151,6 | 165 | 184 | 197,4 | 202,9 |
Urtea | 1996 | 1998 | 2000 | 2001 | 2003 | 2005 | 2006 |
Biztanleak | 206 | 205,8 | 206,0 | 205,6 | 200,5 | 199,6 | 199,4 |
Urtea | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | |||
Biztanleak | 199,5 | 198,7 | 198,1 | 197,3 |