Germania: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Imperium Romanum Germania.png|thumb|300px|Erromatar Inperioaren eta haren menpe ez zegoen Germania Handiaren ''(Germania Magna)'' mapa, K. o. II. mendeko mugen arabera]]
[[Fitxategi:Imperium Romanum Germania.png|thumb|300px|Erromatar Inperioaren eta haren menpe ez zegoen Germania Handiaren ''(Germania Magna)'' mapa, K. o. II. mendeko mugen arabera]]


'''Germania'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0142.pdf|izenburua=142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2004/XII/16|lekua=[[Bilbo]]}}</ref>, [[Erromatar Inperioa]]n, [[Augusto]]ren agintaldiaren garaian, hiru probintziaz osaturiko Europako erdialdeko eremu zabal bat izan zen. Germaniako probintziak hauek ziren: [[Germania Garaia]], [[Germania Beherea]] eta [[Germania Magna]]. Azken hori oso denbora laburrez egon zen Erromatar Inperioaren barruan, 18 urtez baino ez. [[Druso]] garaile irten zen [[Rhin]]etik [[Elba]]ra bitartean izan zituen gudu guztietan, eta, K. a. 9. urtean, probintzia hori Erromaren mende geratu zen [[Teutoburgoko oihaneko gudua]] gertatu zen arte, K. o. 9. urtean. Beste bi probintziek berriz, Mendebaldeko Inperioaren azken uneetaraino jarraitu zuten inperioaren barnean.
'''Germania'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0142.pdf|izenburua=142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2004/XII/16|lekua=[[Bilbo]]}}</ref>, [[Erromatar Inperioa]]n, [[Augusto]]ren agintaldiaren garaian, hiru probintziaz osaturiko Europako erdialdeko eremu zabal bat izan zen. Germaniako probintziak hauek ziren: [[Germania Garaia]], [[Germania Beherea]] eta [[Germania Magna]]. Azken hori oso denbora laburrez egon zen Erromatar Inperioaren barruan, 18 urtez baino ez. [[Druso]] garaile irten zen [[Rhin]]etik [[Elba (ibaia)|Elbara]] bitartean izan zituen gudu guztietan, eta, K. a. 9. urtean, probintzia hori Erromaren mende geratu zen [[Teutoburgoko oihaneko gudua]] gertatu zen arte, K. o. 9. urtean. Beste bi probintziek berriz, Mendebaldeko Inperioaren azken uneetaraino jarraitu zuten inperioaren barnean.


== Historia ==
== Historia ==

23:21, 9 abendua 2012ko berrikusketa

Erromatar Inperioaren eta haren menpe ez zegoen Germania Handiaren (Germania Magna) mapa, K. o. II. mendeko mugen arabera

Germania[1], Erromatar Inperioan, Augustoren agintaldiaren garaian, hiru probintziaz osaturiko Europako erdialdeko eremu zabal bat izan zen. Germaniako probintziak hauek ziren: Germania Garaia, Germania Beherea eta Germania Magna. Azken hori oso denbora laburrez egon zen Erromatar Inperioaren barruan, 18 urtez baino ez. Druso garaile irten zen Rhinetik Elbara bitartean izan zituen gudu guztietan, eta, K. a. 9. urtean, probintzia hori Erromaren mende geratu zen Teutoburgoko oihaneko gudua gertatu zen arte, K. o. 9. urtean. Beste bi probintziek berriz, Mendebaldeko Inperioaren azken uneetaraino jarraitu zuten inperioaren barnean.

Historia

Germaniaren parte bat, Rhin ibaitik Galietaraino, erromatarren mende egon zen; Augusto enperadoreak bitan banatu zuen K. a. zazpigarren urtean: Germania Beherea iparraldean, Kolonia hiriburu zuena, eta Germania Garaia hegoaldean, Maguntzia hiriburu zuena.

Germaniaren beste parteak (Germania Magna) muga egiten zuen Erromatar Inperioarekin, eta Rhin ibaia zuen mendebalean, Baltikoa eta Ipar Itsasoa iparraldean, Vistula ibaia ekialdean, eta Danubio hegoaldean. Erromak ez zuen inoiz bereganatu Germaniaren parte hori, nahiz eta bertako herrien aurka etengabe borrokan jardun eta sarritan gurutzatu Rhin eta Danubio ibaiak. Zesarrek, adibidez, erasoaldiak jo zituen K. a. 55. eta 53. urteetan.

Germaniako barbaroei eusteko limesak, gotorlekuak, eraiki zituzten erromatarrek beren mugetan. Hala ere, IV. mendean, germaniar herriek limesak gainditu eta Erroma hartu zuten. Armaden bidez jaso zuen Germaniak Erromaren eragina; izan ere, armaden kanpamenduak zeuden tokietan hiri asko sortu ziren: Argentoratum (Estrasburgo), Bonna (Bonn), eta abar.

IV. mendean herri asko bizi ziren Germanian: godoak (ostrogodoak eta bisigodoak), gepidoak, bandaloak eta burgundiarrak ekialdean; alamanak, frankoak eta saliarrak mendebaldean; angloak, saxoiak, frisiarrak eta lonbardoak iparraldean.

Erreferentziak