Lankide eztabaida:Kabri: berrikuspenen arteko aldeak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
TXiKi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
1.061. lerroa: 1.061. lerroa:
== Biarriz ==
== Biarriz ==
Biarritz/Miarritze eztabaida aspaldi izan nuen beste norbaitekin, nik ere Miarritzeren alde egiten nuen, euskarazko izena zelakoan, eta Biarritz frantsesezkoa, baina bai Euskaltzaindiak, Berriak, eta gehienek Biarritz hobesten duten, eta hori da izen zabalduena, egia esan. Biarritz erabiltzea erabaki genuen beraz. Biarritz izena nongo era jartzerakoan sortu daitezke orain zalantzak, baina -tz amaitzen diren leku izen guztiekin egiten den gauza bera egin behar da: Zarautz --> Zarauzko, Biarritz --> Biarrizko. -tzko amaiera bat gaizki gelditu litzatekeenez, t hori galdu egiten da. –[[Lankide:TXiKi|TXiKi]] ([[Lankide_eztabaida:TXiKi|zure erantzuna hemen utzi]]) 20:46, 1 Otsaila 2007 (UTC)
Biarritz/Miarritze eztabaida aspaldi izan nuen beste norbaitekin, nik ere Miarritzeren alde egiten nuen, euskarazko izena zelakoan, eta Biarritz frantsesezkoa, baina bai Euskaltzaindiak, Berriak, eta gehienek Biarritz hobesten duten, eta hori da izen zabalduena, egia esan. Biarritz erabiltzea erabaki genuen beraz. Biarritz izena nongo era jartzerakoan sortu daitezke orain zalantzak, baina -tz amaitzen diren leku izen guztiekin egiten den gauza bera egin behar da: Zarautz --> Zarauzko, Biarritz --> Biarrizko. -tzko amaiera bat gaizki gelditu litzatekeenez, t hori galdu egiten da. –[[Lankide:TXiKi|TXiKi]] ([[Lankide_eztabaida:TXiKi|zure erantzuna hemen utzi]]) 20:46, 1 Otsaila 2007 (UTC)

== Usurbil ==
Ez dut uste aldaketak berbideratzearekin ezer konponduko denik. Theklanek eta nik hogei bat aldiz azaltzen saiatu ginen zer egin behar zuen idatzi nahi zuena idatzi ahal izateko, baina hala ere, kasurik egin ez, eta Usurbileko artikulua "bandalitzatzen" aritu zen hogei bat aldiz. Theklanek koordenatuei buruz egindakoa barne. Ez dut uste, besteen lana horrela tratatzen duen jenderik behar dugunik hemendik. Beraz, nahiz eta aldaketak berbideratu, berriz datorrenean, nahi duena egingo du. Beraz, bietako bat, edo Usurbili buruzko orria, aldaketak egiteko blokeatzen da, edo erabiltzearen IPa blokeatzen da. Ni ez nago prest, harroputz baten aldaketak berbideratzeko eta are gutxiago irainak jasotzeko. [[Lankide:Etxeorratz|Etxeorratz]] ([[Lankide_eztabaida:Etxeorratz|erantzuna hemen utzi]]) 6:32, 5 Otsaila 2007 (UTC)

08:33, 5 otsaila 2007ko berrikusketa

Gurea defenda eta bultza dezagun...



Bangkok erantzuna

Kaixo Kabri, baliteke agian gorde dudanetako batean testu originala gelditu izana ezabatu gabe, izan ere "edizio-gunean" testu originala pegatzen dut horrela nabigatzailean testu originalera joateko leihoz aldatzen ez ibiltzeagatik. Gero ezabatu ditut eta zuk ikusi duzuna agian lapsus bat izan da. Urte berri on zuri ere. Eskerrik asko komentarioagatik. Lankide:Aiol --Aiol --Aiol 23:01, 30 Abendua 2005 (UTC)

Una duda

Kabri, ¿cómo se dice en euskera "Comunidades Autónomas de España" y "Comunidad Autónoma"? CNTM. Eskerrik asko. Gabri-eu 11:44, 25 Iraila 2005 (UTC)

  • Comunidades autónomas de España-->Espainiako Autonomi Erkidegoak y comunidad autónoma-->Autonomi Erkidegoa--Kabri 11:50, 25 Iraila 2005 (UTC)


Es muy antigua

Además de ser antigua, estéticamente es muy fea. Ziberpunk ha creado una más moderna, pero sería ideal que alguien hiciera una (la de nuestro país, por ejemplo) para que yo me base en las siguientes. Por cierto, no has respondido a mi duda. Gabri-eu 11:53, 25 Iraila 2005 (UTC)

Estatuen txantiloiak

Kabri, sar zaitez eztabaidan nahi bezainbeste. Ez naiz ohartu txantiloia zegoela eta itzuli egin dut: Txantiloi:Estatu, ez dakit zein izango hobea. --ziberpunk 11:56, 25 Iraila 2005 (UTC)

  • Gabrik proba dezala zeinetan moldatzen den hobeto. Gabri, prueba en que plantilla te arreglas mejor... Por cierto, en euskara no existe la apostrofe "'" se escribe todo junto (lo he visto en Espainia)

Artikuluen izena

Ikusi egin dut zenbait artikuluetan aldaketak egin dituzuela loturetan -a gehitzen. Artikuluen izena artikulurik gabe jartzea dago adostua, beraz Jentilizio da artikuluaren izen zuzena, eta -a gehitzea beharrezkoa bada, Jentilizioa idatzi beharko zenuke. --ziberpunk 19:29, 25 Iraila 2005 (UTC)

  • Ongi da ;)

--Kabri 19:40, 25 Iraila 2005 (UTC)

Zertarako dira Template:Iraila 26 eta holakoak? Azalean erabiltzeko, ala? Willy 00:14, 27 Iraila 2005 (UTC)

  • Efemeride antzeko bat egiteko, beste Wikipediak bezala... Azalak aurpegi berri bat behar du. Ziberpunkekin komentatu nuen, eta martxan jarri nintzen. Laister erakutsiko dizuet nere diseinu berria ea gustokoa duzuen eta denon artean hobeagoa egin dezagun. Ados?

Azal berria

Ei! Ene ustez oso ondo dago :) --ziberpunk 20:38, 28 Iraila 2005 (UTC)

Sitenotice

Hello Kabri. Since you are an admin here, please could you blank MediaWiki:Sitenotice now since the fundraising drive is over? Thanks. Angela 21:56, 29 Iraila 2005 (UTC)

  • Done --ziberpunk 09:00, 30 Iraila 2005 (UTC)
    • Thank you. :) Angela 13:57, 30 Iraila 2005 (UTC)

Ezabatu

Iepa! badago hemen wiki:es-eko Txantiloi:Destruir bezalako txantiloik?? Bestela nola esaten dizuegu orriren bat ezabatu behar bada??

Beno, oraingoz: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Template:Eu-N&redirect=no http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Template:Eu-3&redirect=no http://eu.wikipedia.org/wiki/Plantilla:Babel-3

ezabatu behar dira. Eliana eta ni hizkuntz txantiloiak egiten ari gara baina errore batzzuk egin ditugu.

Aio! --Unaiaia (¿iritzirik?) 12:26, 15 Urria 2005 (UTC)

  • Epa! ezabatu ditut eskatutako artikuluak. Bestalde, txantiloi edo template hori egiten saiatuko naiz;) Template:Ezabatu--Kabri 12:43, 15 Urria 2005 (UTC)
Nahi baduzu nik egingo dut, kategoria berri bat sortuko nuke, eta zuk han begiratuta zer ezabatu behar den jakingo zenuke, ES-en bezala. Mesedez, ahal baduzu nere eztabaidan erantzun, horrela niri "mezu berriak" ditudala esaten dit wikipediak. Ikusi arte! --Unaiaia (¿iritzirik?) 13:04, 15 Urria 2005 (UTC)

Re:REDIRECT

Hori gauzak korrika eta presaka egiteagatik gertatzen da, mila esker zuzentzeagatik! --Unaiaia (¿iritzirik?) 19:00, 15 Urria 2005 (UTC)

Prettytable

Iepa! nolatan borratu duzu {{prettytable}} hori? Ubuntun erabiltzen da, eta seguruenik beste leku batzuetan erabilgarria izan daiteke, ¿ez? --Unaiaia (¿iritzirik?) 12:46, 16 Urria 2005 (UTC)

Que va, begiratu Ubuntu eta ikusiko duzu nola erabili duen. Seguruenik gaztelerakotik kopiatu dum han ere badagoelako. Norbaitek taula bat egitean, zuk hori jarri dezakezu eta horrela taula pixkat politagoa da.

sukaldaritza & gastronomia

Gauza desberdinak dira, ezta? Sukaldaritza-> Cocina Gastronomia-> Gastronomía

Izatekotan sukaldaritza gastronomiaren barne dago, Leku bateko jateko tipicoak adibidez Idiazabal gazta Gastronomia dira, eta ez sukaldaritza... --Unaiaia (¿iritzirik?) 16:39, 18 Urria 2005 (UTC)

  • Modu horretan ikusita bai, ados, gastronomian sartuko dut.--Kabri 16:46, 18 Urria 2005 (UTC)

Kategoriak

pasa egin zait parkearena, izan ere kopiatu egin dut, eskerrik asko abisatzeagatik. Kategoriak beste kategorien barne sartzearena badakit, baina tamalez ez ditut ezagutzen sortuta dauden kategoriak, hala ere ikusten dudanez zu zeu ari zara sartzem horretarako da hau Wiki bat, ¿ezta? :) --Unaiaia (¿iritzirik?) 16:48, 18 Urria 2005 (UTC)

Literatura

Ieup! Literaturak A berezkoa dauka. Duda badaukazu egin nik bezala, Euskaltzaindiako hitegi batuan] begiratu. --Unaiaia (¿iritzirik?) 21:21, 18 Urria 2005 (UTC)

==Komunikazioak vs Telekomunikazioak==

Badakit pixka bat astuna naizela, baina... Komunikabideak -> Medios de Comunicacion: Telebista, Irratia, Aldizkariak, Egunkariak, Interneta... Telekomunikazioak -> Urruneko komunikazioak aztertzen dituen arloa. Irrati komunikazioak, Satelitezko komunikazioak, Antenak, Seinalearen Tratamendu digitala, Komunikazio protokoloak, Transmisio Lerroak, Elektronikaren aplikazioak telekomunikazioetarako e.a.

  • Lasai, Wikipedia denon artean egiten dugu eta, irrati,telebista motako artikuluak telekomunikazio kategorian barnean zeuden eta komunikabideak-en bakarrik daude orain. telekomunikazioak kategoria sortu, nahi baduzu, baino ez dut uste horretarako artikulurik dagoen baina aurrera jeje norbaitek egingo ditu;)--Kabri 16:28, 20 Urria 2005 (UTC)
  • Ni berriro ere, barkatu zurean ez erantzuteagatik;) hurrengoan egingo dut--Kabri 16:30, 20 Urria 2005 (UTC)

Azaleko hizkuntza txantiloia

Template:Wikihizkuntzak txantiloian zeuden akatsak zuzendu ditut eta lehen bi zerrendak >= 50000 eta >= 15000 bete ditut. Nire ustez >= 500 zerrenda ez du zentzurik. Agian >= 50000, >= 15000, >=5000 egin genezake. Ez dakit >= 1000 zerrenda ere zentzu handirik duen. --ziberpunk 09:11, 22 Urria 2005 (UTC)

  • Orduan, 500eko zerrenda kenduko dugu, hizkuntza bakarra egoteko... 1000ko zerrenda wikipedia askotan dago jarria eta gainera euskara bertan sartzen da. Beste wikipediatan euskara ateratzea gustoko dugu ezta? ba, nere ustez, politika berdina jarraitu behar dugu. Komentariorik baduzu esan;)--Kabri 11:23, 22 Urria 2005 (UTC)
    • Hizkuntza asko daude 500 eta 1000 artikulu artean begira wikipedia zerrendan, baina ez daude guztiak jarrita. Bestalde, nire ustez, esteka baliodunak jarri beharko genituzke. Horretarako non dago baliogarritasun muga zehaztu beharko genuke. 1000 artikulutako entziklopediak baliodunak direla uste badugu, aurrera, baina nik ez dut uste hala denik. Muga non jartzea ez dut argi, baina 5000 zenbaki ona iruditzen zait. Euskara zerrenda horretan egotea ala ez ez da arrazoirik niretzat. Gustoko badugu euskara bertan agertzea, edukiz bete baino ez dugu egin behar ;) --ziberpunk 15:07, 22 Urria 2005 (UTC)
  • Harrigarria zure azken esana... jaja ongi da. 5000 artikulutik gorakoak jarriko ditugu. Eta ea laster iristen garen kopuru horretara, nahiko lan dugu egiteko oraindik... zorte on eta aurrera.--Kabri 15:14, 22 Urria 2005 (UTC)

MediaWiki:Diff

Ieup! ikusten det Wikimediako hitzak aldatzen ari zarela! ze ondo :) MediaWiki:Diff pixkat handia gelditzen da aldaketa berrien orrian, agian hobeto ezb. edo halako zeozer? Eztakit... Unaiaia (¿iritzirik?) 17:29, 22 Urria 2005 (UTC)

Redirect

Mila esker, Kabri. Ez nekien egiten. --Patxi lurra 17:38, 23 Urria 2005 (UTC)

CAV está en España

Hola Kabri, he visto que has vuelto a eliminar el nombre de España del artículo de la comunidad Autónoma Vasca. Sin entrar en los deseos políticos de cada uno, eso no justifica que ocultes una realidad, que Euskadi es una comunidad Autónoma de España. Por favor, te pido que no vuelvas a revertirlo. --Javier Carro 17:07, 5 Azaroa 2005 (UTC)

Sí, ya lo había visto. Hombre, sí la demarcación geográfica es importante y no lo es la política, no entiendo porqué Araba, Bizcaia y Gipuzkoa tienen un enlace a la entidad política de la que dependen en la primera línea. No veo nada malo en la descripción de la localización geográfica, pero eso no quita para que borres una referencia relevante que debe estar presente al inicio de cualquier artículo de entidades políticas, que es aquellas a las que pertenecen. --Javier Carro 17:19, 5 Azaroa 2005 (UTC)

Fruta

Ados, futa eta fruitu ez dira gauza bera, baina fruita ez da existitzen, edo ez ofizialki behintzat. Euskaltzaindiak fruta du onartua eta Elhuyar hiztegian, bai fruta eta bai fruitu agertzen dira itzulpen posible bezala, 3000 hiztegian fruta bakarrik agertzen den arren. Beraz, fruta jartzen baduzu, niri egokia iruditzen zait, baina ez dut uste fruita jartzea aproposena denik. Dena den, nire iritzia besterik ez da. Lankide:Eliana 22:13, 6 Azaroa 2005 (UTC)

Bizitza

Bizitza, bikuina eta sugandila hitzek a berezkoa dute. Zalantzarik izanez gero, Euskaltzaindiaren hiztegi batua [1]begira dezakezu. Eliana 18:36, 7 Azaroa 2005 (UTC)

Errusiako Iraultza

Aupa Lankide:Kabri, ikusi dut Errusiako Iraultza artikulua sortu duzula. Artikulu hori badago Errusiar Iraultza izenarekin. Biak batu eta redirect bat egin beharko genuke --ziberpunk 09:31, 8 Azaroa 2005 (UTC)

Kaixo Kabri, Roma naiz

Gabon Kabri, literaturaren lan bat egiten ari naiz; eta, nire ustez, aldaketak delako horiek egin baino lehen, mesedez, konsultatu behar dituzu nirekin; nire benetako izena Asun Undabeitia da; Deustuko Unibersitatean ikazle bat. Euskal Filologian nabil, hain zuzen. Gehiago gabe eta berigunez... banoa.

Localización

Hola Kabri, a la tarde intento solicitarlo bien, que yo tampoco sé como se hace, pero así aprendemos todos :D. Por cierto, no sé como proponeis aquí a los administradores/bibliotecarios, pero a Unai deberíais hacerle biblio que las pocas veces que paso por esta wiki está ahí dando el callo ;-). Enga un saludo Yrithinnd 13:44, 13 Azaroa 2005 (UTC)

Re: Euskal Autonomia...

Ah bai! : bi puntutxoak jartzea ahaztu zait, mila esker abixatzeagatik!! --Unaiaia (¿iritzirik?) 17:58, 15 Azaroa 2005 (UTC)

Lo siento, pero evidentemente no sé hablar euskera

Así que... Iñaki Otxoa 13:15, 10 Abendua 2005 (UTC)

Txokoa

Iepa, txokotik ezabatzen diren mezuak normalean Artxibo edo dena delako batean gordezten dira, begiratu adibidez es:Wikipedia:Archivo del café --Unaiaia (¿iritzirik?) 00:02, 14 Abendua 2005 (UTC)


Arrats.alde.on Kabri, mila ezker

Euskararen aldetik arazo batzuk dauzkat eta zure aldaketak ikusi ditudanean, Marguerite Duras-en artikuluan, ezin dut jakin ondo dauden ala ez, galdetu behar diet irakasleei. Asun Undabeitia


Barka ezazu, berriro, Kabri, galdera bat: zergatik ezabatu dituzu nire galderak, adibidez "Wiki bat zertarako da?" edo "Wikipeditzalen lanei iruditzen zaizkiela badago aspaldiko adibideak?" edo "Zer esango zenuke Euskara zer den galdetuko lizukete?" Ezin ditut aurkitu eta ez daukat kopia paperean, mesedez ipini itzazu gauzak bere lekuan. Gabon eta urte honen baino hobeto. Asun Undabeitia

Arrazoiak

Behar bada, administratzaile bezala edo wikipediazale bezala, okertuta zabiltza, Kabri. Zure arrazoi horiek bakar-bakarrik zureak dira, eta wikipedia zure ideiak baino handiago da. Utzi nire gauzak bere lekuan, mesedez, lan handia izan da niretzat; euskaldunberri naizelako, eta erabilgarriak iruditzen zaidalako. Zureak baino desberdinak ez du nahi txarrak direla esan. Gabon, berriro. Asun Undabeitia

Alter egoak

Ez zait bat ere atsegin nire benetako izena Asun Undabeitia hainbeste aldiz ikusten Aldaketa berriaren zerrendan. Horregatik pasa den urtean Alter Egoak erabili nituen, zineari buruz, Budialen, musikari buruz... Bherdy, Hizkuntzalaritari buruz... Sosir eta abar eta abar.

Parte Zaharra

Barkatu Kabri baina Donostiako auzoaren izen euskalduna PARTE Zaharra da bai bertako euskaldun guztientzat eta (honek balio ez badizu) Koldo Mitxelenarentzat ere. Nahi baduzu begiratu Hirutxuloko Hitzak erabiltzen duena. Beraz, jakizu horregatik egin nuela aldaketa Txantxillo eta Donostia orrietan. Besterik gabe. Zorionak zure lanagatik.

Artikuluak beste wikipediatan.

Aupa Kabri, konturatu naiz txirrindularien artikuluetan beste hizkuntzatako wikipediatan txirrindulari bakoitza nola idazten den gehitu diozula, ala ezkerraldean loturak azaltzeko. Baina, nola dakizu artikulu hori beste wikipediatan dagoela? banan banan begiratu beharra dago?

  • (da:Greg LeMond)
  • (de:Greg LeMond)
  • (en:Greg LeMond)

udalerri ala herri

Aupa! Ikusi dut nik egindako Arabako udalerrien zerrenda-n udalerri hitza herri hitzarekin ordezkatu duzula. Ez al zaizu egokiago iruditzen udalerri?

Bai, ikusi dut polit-polit jarri duzula. NI saiatu naiz horretan, baina atzo wikipedia-n atzo bertan hasitako naiz...

Barkatu horren pelma izatea, baina nik udalerri jarriko nuke guztietan. Ze, adibidez, Arabako Amurrio inguruan herri dexente daude (Lezama, Larrinbe, Saratxo...), udalik ez dutenez, Amurrio udalerriaren baitan daudenak. Ez dakit azalpena ulertzen duzun eta ados ote zauden ala ez.

Beharbada kuadrila hobe

Horaintxe topatu dut, eta iruditzen zait kuadrila hitza koadrila eta kuadrilla baino hobea dela. Ze uzte dezu?

Nik ere zalantza hori nuen, baina badirudi euskaltzaindiak kuadrila dioela.

Begira honako bi hauek: http://www.euskaltzaindia.org/eoda/bilatu.asp?nonkodea=1&hizkuntza=fr http://www.aiarakokuadrilla.com

Ongi da. Zure erantzunaren zain.--Nineu 23:15, 2 Urtarrila 2006 (UTC)

Gerra zibila

Kabri. Idatzi dudana ezin duzu Espainiako gerra zibilan sartu, soilik Euskal Herriaz ari delako. Eta euskaldunon arteko gerra zibila ere izan zen, ez dezagun ahantzi.

Gerra zibila hobe gerrate baino. MerÇi

Arabako Errioxa

Leku guztietan Arabako Errioxa ikusi dut, baita Euskaltzaindian ere. Ez al zaizu iruditzen Errioxa Arabarra gaztelaniako "Rioja Alavesa"ren itzulpen literala dela?

Txantiloia

Aupa, nere lankide orrian it-1 hizkuntza maila jartzen saiatu naiz eta hizkuntzaren "logoa"-edo azaldu beharrean, txantiloi-it edo horrelako zeozer agertu zait... badakizu zergatik?? Barkatu nere ezjakintasuna, berria naiz...

Atzerriko izenetarako irizpideak

Duda bat daukat, atzerriko izenak nola eman behar dira, atzerriko hizkuntzaren grafiarekin ala euskarari moldatutako grafiarekin? Izan ere, "Ljubljana" artikulua sortu berri dut, eta ez nekien "Ljubljana" idatzi ala "Liubliana" edo "Lubiana" idatzi. Ingelesez eta Frantsesez "Ljubljana" bada ere, Gazteleraz "Liubliana" eta Italieraz "Lubiana" bait da.

Prinitzipioz "Ljubljana" utzi dut, baina ba al dago irizpiderik duda hauetarako? Eskerrikasko. Mandelbrot 3 Urtarrila 2006 13:26

Kategoriak

Ikusi dut artikuluak sortzen doazen heinean kategoriak sortzen ari zarela. Batzutan "Category: xxx" eta beste batzutan "Kategoria: xxx" jarri duzu... zergatik batzutan ingelesez eta beste batzutan euskeraz? Kategoria orriak sortu behar dira ala bakarrik sortzen dira artikuluetan "Categoru:xxx" jartzean? Zein da irizpidea kategoriak sortzeko edo ez (zergatik dorreen kategoria bai eta Pritzker sariaren irabazleen kategoria ez, adibidez)?

Badakit galdera asko direla, baina kategoriak antolatzeko arauak azaltzen badizkidazu, nik neuk egingo dut, eta lana aurreztuko dizut!

Aldez aurretik eskerrikasko. Mandelbrot 21:52 3 Urtarrila 2006

  • Nik egia esan ez dakit galdera guztien erantzuna, baina Kategoria edo Category erabiltzea berdin dela uste dut, nik beti Category erabiltzen dut eta oraingoz arazorik gabe. Renato Longo

Commons txantiloia

Sor al dezakezu commons txantiloia http://es.wikipedia.org/wiki/Vidrio artikulu honen amaieran agertzen denaren bezelakoa? Egiten jakingo banu nik neuk egingo nuke, beraz, erraza bada, esplikatu nola den eta nik egingo dut. Eskerrikasko. mandelbrot 13:09 4 urtarrila 2006

Bot

Burokrata bihurtu zaitut --ziberpunk 12:01, 6 Urtarrila 2006 (UTC)

Geografia eta mapak

Arratsalde on, Kabri. Ene ustetan mapak eta geografia oso garrantzitsuak dira. Duras ulertzeko behar-beharrezkoa da non jaio zen jakin. Utzi mapa, mesedez. Eta urte berri on.

Grazas

  • Grazas pola benvida. Un cordial saúdo. --Prevert 19:23, 9 Urtarrila 2006 (UTC)

Akronimoak

Egia da ni egiten egon naizena redirect batekin egin daitekeela, baina uste dut orri nagusia egin bitartean akronimoak gordetzeak ez duela asko suposatzen. Hau da, HIESaren inguruko orririk ez dago oraindik, baina hau akronimo bat dela esateak 2 minutu kostatu zait, eta horrela gutxienez akronimoen zerrendan agertzen da, eta pixka bat betetzen da. Ez dakit zuk nola ikusten duzun!

(Ah, eskerrik asko argipenaren mobidagatik, ze hasieran gaztelerazko desambiguacion horrek balio ez zuela ikusi nuen eta ondoren irakurri dut ingelesezko disambiguationekin ahal zela... atzo egun osoa pasa nuen txantiloietan edo begiratzen... jeje)

azalpena

Aber klaserako lan bat eitzen gauz da hori metamorfosia liburuaren euskerapena da. Zergatik ezin dogu sartu artikuluan? Orduen geure lanak ya ez deko zentzurik. Erantzun mesedez. Janire Rodriguez

Baie egindako lan guztia ez dot uste kendu beharko gendukeenik. Holanik hobeto dau, zuk jarri dozun moduen baie esk gero nobela jarri neigu euskeratute. Janire Rodriguez
Kabri lagundu al doztezu da jarri doten zatixe metamorfosia liburukoa esan doztezun beste leku horretan kokatu? esk liburu guztia euskeratu dogu. Aurretik mille esker. Janire Rodriguez
Gero mesedez emon al doztezu loturie, horrena paginiena, nik jakiteko nun jarri dozuzen kapituluek. Aurretik mille esker eta barkatu eragozpenak. Janire Rodriguez

Euzko Gudaroste

KAbri, hasteko Euzko GudarosteA behar luke eta bestetik, artikulua irakurri baduzu, konturatuko zinen ez zela gauza bera Euzko Gudarostea (abertzaleek soilik osatua) eta Euzko Armada, Euzko Jaurlaritzaren agintepean zeuden batailoi guztiak. Sozialista, komunista, anarkista ez abertzaleak barne. Zatia ez da osotasuna.

EH kategoriak

Zure mezua ikusi aurretik aldatu dut, baina beno, berriz alda daiteke adosten dugunean. Ene ustetan ez da errealitate falta kategoria horretan sartzea. Euskal Herria hitzak zentzu kulturala baino ez du, eta horrek ez du mapa politikoarekin zerikusirik. Hori alde batera utzita ere, euskal herria ez dago ez espainiaren barne ez frantziaren barne. Gauza bera gertatzen da adibidez Turkiarekin edo Errusiarekin. Zer dira hauek? Europako herrialdeak, Asiako herrialdeak, biak ala bat ere ez? Nire ustetan bat ere ez, Europan zati bat eta Asian beste zati bat duten herrialdeak dira, Eurasiako herrialdeak edo bi kontinenteko herrialdeak. Hala ere, ulertzen dut hau agian zorrotzegia dela. Baina bi gauzak gehituz, hau da, mapa kulturala eta politikoa nahastuz, eta gero nahasketa hau gehituz kategoriak ezegokiak direla uste dut. Nire ustez, mapa politikoa eta kulturala ezberdindu. Agian, Espainiako herriak, Frantziako herriak eta Europako herriak barnean sar beharko genuke Euskal herria. Uste dut haserako kategoria eskeman halako zeozer agertzen zela. Zer deritzozu? --ziberpunk 17:06, 14 Urtarrila 2006 (UTC)

Elcano ala Elkano?

Aurreko eztabaidaren harira: Nik uste euskala abizenak euskal grafiarekin eman behar direla, euskal hitzak direnez gero. Noski Elkanok berak "c"rekin idazten zuela (idazten bazekien behintzat), orduan euskal grafia finkatu gabe zegoelako. Horregatik aldatu ditut bi artikuluak, Ibarreche edo Fuenterrabía euskarazko testu baten aurkitu izan banu bezala. Baian zuek duzue azken hitza eta Wikipediaren politika horrela bada, aurrera. nik al dudan heinean ekarpenak egiten jarraitu dut. Hala ere, eskerrikasko egiten duzuen lan eskergagatik. --josugoni

  • Euskal abizena bada, bai. Berriz diot EUSKAL testu batean EUSKAL abizenak EUSKAL grafiaz ematea da normalena eta naturalena. Zer desberdintasun dago aitona Echave eta nire Etxabe artean? Gainera, Elkanoren kasua, are korapilatsuagoa da, leku askotan del Cano, El Cano, Elcano agertzen baita, garaiko gazteleraren arabera bakoitzak bere erara moldatua... --josugoni
Ez nago ziur ni zer egin beharko genuke kasu honeta, baina Kabri, zure arrazonamendua jarraituz, aintzindako filosofo grekoen izenak grekoz jarri beharko genituzke. --ziberpunk 16:54, 17 Urtarrila 2006 (UTC)
Argiago ikusten dut jatorriaren kasuan, adibidez, Leonardo da Vinci ezin da italiarra izan, Italia XIX. mendean sortu bait zen. Hala ere, bere artikulua begiratzen baduzue, italiarra del jartzen du, ez soilik gure wikipedian baizik eta wikipedia guztietan. --ziberpunk 19:45, 17 Urtarrila 2006 (UTC)
  • Grafia edonola dela ere, oraintxe bertan Elkanok ez du artikulurik, bata besteari bideratzen direlako. Konpontzea komeni da. Eskerrik asko. --josugoni
  • Aupa, ildo honetatik jarraituz, nere ustetan zentzurik ez duena da alde batetik Elcano jartzea izen-abizenak ez aldatzeagatik eta bestalde Zesar Augusto jartzea. Nere ustetan koherentzia da garrantzitsuena. Jatorrizko izenak mantentzearen alde naiz ni, baina Elcanoren kasua berezia da, euskalduna izanik, eta ez nago ziur zer egin beharko genukeen. --ziberpunk 17:28, 20 Urtarrila 2006 (UTC)
  • Kabri: ez dut bat ere ulertzen zure izen-abizenen politika. Alde batetik euskal abizenak "jatorrizko" erdal grafiaz uzten dituzu, beraiek horrela idatzi zutenaren aitzakiarekin (ad: Elcano, Churruca etab.) Beste aldetik, erdal izen-abizenei jatorrizko azentua kentzen dizkiozu (Ad: Ponce de León gazteleraz edo René Descartes frantsesez). Nire ustez, zentzuzkoena euskal izen-abizenak euskaraz (hortaz, euskal grafiaz) eta erdal izen-abizenak erdaraz ematea da (euskal tradizioak edo gertutasunak aldatu ez baditu, noski, ad: erromatarrak edo santuak). Bestela zentzuzko oinarria faltako zaio Wikipediari. Adeitasunez, --josugoni (hemen idatzi) 13:28, 27 Martxoa 2006 (UTC)
Euskaraz ere ez dago C-rik eta Elcanon agartzen da... --josugoni (hemen idatzi) 13:40, 27 Martxoa 2006 (UTC)
Horregatik. Nahiz eta euskaraz C-rik ez egon, euskaraz ez diren izan-abizen, leku izen eta (agian) gauzetan erabili daiteke, azentuekin gertatzen den bezala. Horregatik idazten dugu Ponce de León eta ez Pontze de Leon, erdal izen-abizenak direlako. Gauza bera, René Descartes / Rene Deskartes edo Jože Plečnik / Joze Plecnik. Beste kontu bat da, Wikipedian azentugabea agertzea baina azentudunera (jatorrizkora) birzuzendua egotea. Eta lehen esan dudan bezala, batzuetan erdal izen-abizen eta leku-izen hurbilekoak askotan aldatu izan dira, erdal izenak euskaratuz, adibidez Barcelona > Bartzelona. Noski eztabaidetzekoa dela Salamanca ala Salamanka erabili, Coruña ala Koruña, euskarazko testuetan bietara agertzen baita. Hortan ez naiz sartuko. Baina berriz diot, argi dagoena da euskal izan-abizenak euskal grafiaz ematearena (ad: Ana Urtxuegia, Lasarteko alkatea) eta erdal izan-abizen "arrotzak" jatorrizkoan (ad: René Descartes). --josugoni (hemen idatzi) 14:07, 27 Martxoa 2006 (UTC)
Ez zait gaizki iruditzen bozkaketaren kontua, baina nahiz eta zure eta nire iritzi/argudioak oso arrazoizkoak izan, agian onena adituen iritzia kontuan hartzea izan litzateke. Beste wikilari batzuek esandako moduan, Euskaldunon Egunkariaren (Berriaren) Estilo Liburan agertutako irizpideak jarraitu beharko genituzke. Orokorrean hartuta, noski. Hala ere, zure adibideei erantzunez, nik hiru kategoria bereiztuko nituzke: 1 - Euskal izen-abizenak, euskal grafiaz (ad: Elkano, Urtxuegia). 2 - Erdal izenak gure alfabeto berarekin, jatorrizkoa ahal denean mantenduz (ad: René Descartes, Ponce de León, Požarevac). 3 - Erdal izenak gure alfabetoa ez dutenak, nazioarteko transkripzioa, euskararen ikuspegitik (ad: 北京=Pekin=Beijing, Россия= Errusia, التونسية=Tunisia). Ondo izan--josugoni (hemen idatzi) 15:06, 27 Martxoa 2006 (UTC)
Egina --josugoni (hemen idatzi) 15:42, 27 Martxoa 2006 (UTC)


Aupa. Agian, bozketan nire iritzia galtzen ari delako-edo ;) nire ustez argitu egin beharko lizteke bozketa hau euskal izen-abizenentzako dela bakarrik, ez ingeles, enpresa edo futbol talde izenentzako. Bakarrik pertsonen euskal izen-abizenentzat. Zer uste duzu? (ala exageratzen ari naiz galtzen noalako...?) --josugoni (hemen idatzi) 16:47, 28 Martxoa 2006 (UTC)

Albisteak

Kaixo, ikusi dut albistea igo duzula 48. lekuan gaudela (bide batez, gaur konprobatu dut eta Vietnamdarra ere gainditu dugu, beraz agian 47.ean gaude). Informazio hau nola berritzen da, automatikoki? Edo bakarrik dago aukera zuri infoa bidaltzen dizutenean?—Theklan 12:15, 24 Urtarrila 2006 (UTC)

Gaius Marius

Kabri, ez dakit zergatik aldatu duzun izenburua. Euskaltzaindiak Gaio Mario hobesten du. Honen harira, euskaraz ez da Oktavius, Brutus... esan beharrik. Nire ustez, gustokoa izan ala ez, Akademiaren ildoari jarraitu beharko zaio.

Gaius Marius II

www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0076.htm. Hor izen klasikoak euskaratzeko irizpideak ematen dira:

2.1. Izen egokituak erabiltzen direnean, esan bezala Hego Euskal Herriko literatur tradizio zaharrean erabat nagusi eta Ipar Euskal Herrikoan maiz erabiliak izan diren formak onartuko dira. Beraz, lehenengo latinezko nominatibo eta genitiboaren bukaerak eta gero euskarazko formaren bukaerak emanda, ondoko aldaketa hauek gauzatuko dira:
  -us, -i > -o.
Adibidez, lat. Catullus, -i: eusk.  Katulo

Hortik, PDF-ko artikulo batean, izen klasiko ezagutuenen zerrenda agertzen da. Gaio Mario da adibide bat.

Sarrera horretan ere honakoa esaten da: Goi mailako ikerketetarako eta maiztasun urriko izenentzat bigarren bide bat ere uzten da zabalik, latindar jatorriko izenetarako latin nominatiboa onetsiz (Flavius Josephus adibidez) eta greziar jatorrikoentzat transkripzio taula bat proposatuz (Alkaios, Bakkhylides, Kallimakhos, Themisthokles... formak ere onesten dira honela). Ene ustetan hauxe hartu beharko genuke irizpidetzat, jatorrizko izenak errespetatuz eta argi eta garbi gaztelaniatik hartutako aldaketak baztertuz. --ziberpunk 12:23, 25 Urtarrila 2006 (UTC)
Esan nion lankide honi, gaztelaniaz bezala direnean, jatorrizko izena ezartzen genuela. Kabri, (erantzunak hemen) 14:13, 25 Urtarrila 2006 (UTC)

Gaius Marius III

Bi arrazoi eman dizkidazue. Alde batetik maiztasun urriko izenak direla uste da. Horregatik jatorrizko eran uzten dira. Arauarekin ados nago. Kontua da maiztazuna neurtzea oso zaila dela. Adibidez, nik historia ikasi dut, eta Mario eta Sila K.a. lehen mendeko pertsonai garrantzitsuak dira (Euskaltzaindiak ematen dituen adibideen artean Flavius Josephus baino ez dut ezagutzen, eta bigarren mailako historialaria baino ez da). Hain dira garrantsitzuak non Euskaltzaindiak arautegi berberan ematen duen izen klasikoen zerrendan (PDF dokumentuan) biak agertzen dira, forma hauekin: Gaio Mario eta Sila. Gainera, azken honen jatorrizko izena ez da Lucius Cornelius Sila, Sylla baizik (Inglesek Sulla diote).

Bigarrenik, gaztelaniako formetatik urrundu nahi duzuela esaten didazue. Hori ez da oso arrazoi teknikoa, nire ustez. Gainera oso ikuspuntu "hegoaldekoia" iruditzen zait. Dena den, izen hauen erabilpena euskaraz normalizatzeko hobe da, ene ustez, ahalik eta grafia errazen jotzea. Errazagoa da jakitea gaztelaniazko Marco guztiak eta latinezko Marcus guztiak euskaraz Marko direla. Bestela, famatua denean Marko (ala Marco?) eta ezezaguna denean Marcus? Ez dakit zer iruditzen zaizuen.

Ez dira arrazoi horiek nik ematen ditudanak. Esan dudana Euskaltzaindiak kasu batzuetan jatorrizko era onartzen duela baizik. Nere ustetan jatorrizko era mantendu beharko genuke, beti, Marcus Marcus deitzen bait zen, eta ez Marko. Bestalde, euskaltzaindiak orokorrean onartzen duena gaztelaniazko forma da, hori da hegoaldekoia, guztiz alderantzizkoa, zeren eta iparraldeko batek ez du normalean Marko bilatuko, baizik eta Marc ala Marcus. Nere ustez, jatorrizko izenak mantendu beharko genuke (zergatik alda beharko genituzke?) eta redirect-ak erabili beste aukeretarako (marko, marco, marc...). Hala ere, hartzen dugun erabakia hartuta ere, koherentzia da garrantzizkoena nik uste, hau da, jatorrizkoak hautatzen badugu, Marcus, Octavius etab. beti, eta euskaltzaindiak diona onartzen badugu, berak diona beti (Marko, Oktavio...). --ziberpunk 19:47, 25 Urtarrila 2006 (UTC)

Re: Ezabatu

Hobetuko nituzke, baina ez daukat Nafarroako Erregei buruz ideiarik er, eta artikulu hutsak direnez ez dago gordetzeko arrazoirik, badago Nafarroako erregeen zerrenda bat estekekin norbaitek bete nahi badu, eta gainera Euskal Herriko Erdi Aroa kategorian ere kopiatu dut zerrenda norbaitek betetzeko interesa badu. Artikulu hutsek ez dute ezertarako balio, nahiz eta niri ez gustatu ez ditut ezabatzeko markatzen Euskadiko herri gehienak (ia hutsik daudenak), nafarroak, munduko herrialdeak (askok eta askoak hiriburua bakarrik dute) edo urteak eta egunak (nahiz eta asko hutsik egon beharrezkoak dira formatuagatik) baina markatu ditudan artikuluak GUZTIZ hutsik daude... Nire iritzia da hutsik dauden artikulak eta formatu berezia izan behar ez dutenak ezabatu egin behar direla, zuk zeuk esan zenuen artikulu horiek sortu zituen erabiltzailearen orrian. --Unaiaia (¿iritzirik?) 14:52, 30 Urtarrila 2006 (UTC)

Zientzilari kategoria

Zergatik kendu duzu Newton eta Kant zientzilari kategoriatik? --ziberpunk 19:18, 30 Urtarrila 2006 (UTC)

Orokorregia iruditzen bazaizu zientzilari kategoria, gauza berbera egin beharko genuke filosofo kategoriarekin, izan ere biak bait dituzte hainbat adar. --ziberpunk 19:25, 30 Urtarrila 2006 (UTC)
mmm, bai, gehiago zehazten dute zientzietan filosofian baino. Dena den, batzuk sartuko nituzke zientzilari atalean. Descartes eta pythagoras adibidez matematikariak ere baziren, ez soilik filosofoak. Aristoteles adibidez zientzilari atalean sartuko nuke, hainbat adar ikutu bait zituen (logika, metereologia, biologia, matematika...) eta izan ere, bere garaian ez zegoen gaur egungo desberdintasuna zientzien artean. --ziberpunk 20:12, 30 Urtarrila 2006 (UTC)

Kurów

Could you please write a stub http://eu.wikipedia.org/wiki/Kur%C3%B3w - just a few sentences based on http://es.wikipedia.org/wiki/Kur%C3%B3w or en wiki? Only 2 -5 sentences enough. Please. Pietras1988 19:20, 30 Urtarrila 2006 (UTC)

Idatzi ditut nik hiruzpalau lerro hiri honi buruz. - Renato Longo (Bai esan?) 20:59, 30 Urtarrila 2006 (UTC)

Argazkiak

Kaixo! Ikusi dut Alvaro Siza artikuluan agertzen ez ziren bi argazki kendu dituzula. Ez dakit zergatik ez ziren ikusten, ze artikulua egin baino lehenago Commonsen jarri ditut [2] . Azalpenen baduzu, eman mesedez. Bide batez, sinatu behar dudan bakoitzean dena idatzi beharra daukat eta ordu-egunak ez zaizkit agertzen. Nola egiten da? Mila esker. -- josugoni, idatzi hemen

Kantitatea eta kalitatea

Aupa Kabri,

Eskerrik asko zure (eta zangoluze-ren) erantzunengatik. Jakingo duzunez, oso lantzean behin bada ere, Wikipediako kolaboratzeilea naiz.

Poztu naiz euskal wikipeadiak eduki beharko LITUZKEEN artikuluen zerrenda osatzen ari zarela entzunda. Nik proposatzen dut, lehenengo, zerrenda bat osa dezazun eta gero eztabaidarako (eta osaketak egiteko) aldikada bat ematea (ez laburra, mesedez, gutxienez hilabeteak. Honek ez du ekintza zertan geldotu, hasi gaitezkeelako lanean artikulu "argiekin"). Nire iritziz, eztabaida sakona eta irekia beharko du -adibide bat jartzearren- erabakitzeak, ia Euskal Herriko udalerrien zerreda oso batekin tematzea merezi ote duen edo ez.

Adibide honi lotuta nik irudimentsuago jokatzea proposatuko nuke (eta ez honetan bakarrik): herri bakoitzaren artikulua herri hartako bizilagun batek (edo askok) osatzea (eta behar izanez gero, KOMUNIKABIDEEN bidez, hartarako kolaboratzaileak behar direla zabaltzea. Hala herri bat wikin agertzen ez bada izango da bertakoak ez daudelako interesatuta ). Beste hainbat gauzekin berdin (edo ausartago) jokatzea proposatuko nuke. Gainera informazio horiek (udalerriak) nonnahi aurki genitzake. Pragmatikoagoak izan behar dugulakoan nago eta artikulu erabilgarriagoak sortu, beti ere kontutan izanda gure hizkuntzak eta kulturak ez dituztela auzokoenek duten osasun eta egoera. Izan ere, lehenik irizpideak adostu (eta hausnartu) egin behar direla deritzot, wikiren oraingo kinka honetan. Nire ustez kaltegarria da euskara beste hizkuntza BATZUEN parean ipintzea aldeak nabarmenak direnean. Hori boluntarismo hutsean erortzea litzateke.

Bestalde, nire ustez, argi eduki behar dugu Viethnamgo wikiak gureak baino artikulu gehiago edo gutxiago izateak guri bost axola behar digula. Ados zaude azken honekin, ezta?

Euskal wikia euskaldunok ERABILTZEKO sortzen ari gara ez lehiak (itxuraz) irabazteko (eta "itxuraz" diot zeren, zuk nik baino hobeto dakizunez, artikuluen erdiak baino gehiagok ez dutela izen hori merezi).

Gainera DBHko ume batek kontsultatu nahi duenean zaborra besterik ez badu aurkitzen (eta gainera gramatika akatsez josita) euskara eta zaborra uztartuko ditu inkontzienteki (honek dituen ondorio neurgaitz guztiekin)

Nire ustez proiektu honi etorkizunari begira heldu behar zaio, eta erabilgarritasuna eta zuzentasuna izan behar ditu helburu eta iparrorratz.

Hizkuntz zuzentasunari lotuta ere, gai honetan (ere) lan taldeak sortzea proposatzen dut (ahal izanez gero lagunduko dut, filologia ikasi nuen eta). Une honetan (berriro ere, nire ustez), beharbada, inportanteagoa da dagoena ganoraz dagoela eginda egiaztatzea entziklopedia etengabe eta irizpiderik gabe haztea baino.

Hizkuntz zabarkeriari buruz ezer gutxi esan duzue eta nire ustez erabateko garrantzia dauka. Bestela zer irakatsiko diegu euskal ikasleei? Eta areago, zertarako wikipedia euskaraz? niretzat ez du balio artikulu gehienak espainerazko wikitik euskaratzen direlako aitzakiak)

Dena den, ez dut katastrofista izan nahi eta badakit erraza dela kritikatzea, beraz zorionak eta eskerrik asko egindako lan eskergagatik, bost mila artikulu ez da-eta lan makala gure (hizkuntz) egoeran.

Oskarbilbao

Orri finkoetako hizkuntz akatsak zuzendu mesedez

Aupa kabri,

Mesedez azala-eta aldatzen dituzuenean zuzendu honako hizkuntza akats hauek (hala irizten diet nik behintzat):


  • Gaurkotasuna (Gaukotasun-en ordez)
  • Beste hizkuntza batzuk (Beste hizkuntzak-en ordez)
  • Ez ezazu kopiatu beste iturri batzuetako testurik (Ez itzazu kopiatu beste iturrietako testuak-en ordez)
  • baina gogora ezazu (baino gogora ezazu-ren ordez)
  • Wikipedia guztiek eduki behar lituzketeen artikuluen zerrendako artikuluak (Wikipedia guztiek eduki behar luketeen artikuluen zerrendako artikuluak-en ordez)


Agur bero bat

--Oskarbilbao 23:55, 11 Otsaila 2006 (UTC)

Asturietako Printzerria

Eskerrik asko ohartarazteagatik, egia da Asturietako Printzerria onartzen duela Euskaltzaindiak, baina izen historiko gisa, eta historia gaietan erabiltzeko. Artikulua gaur egungo erkidegoari buruzkoa baldin bada, nire ustez behintzat 'Asturietako' hori ez da egokia. Baina tira, iritzi xumea baino ez da... --Joxe 16:39, 22 Otsaila 2006 (UTC)

Stub request

Greetings Kabri aldatzen, could you help me create a stub for this article - which is based on the English article. 3-5 lines would be sufficient enough. Please. Your help would be gratefully appreciated. (I do not know what the correct title should be) -- Jason, 2 March 2006

Your efforts are greatly appreciated! 辛苦您! -- Jason, 3 March 2006

Frantziako Eskualdeak

Epa Kabri: Ikusi dut Frantziako Eskualde batzuen izenak aldatu dituzula Txantiloi:Frantziatik, guztiz euskaratuz. Izen horiek Euskaltzaindiak web orri honetan emandako eskualde izenetatik atera ditut. Ez zait gaizki iruditzen adibidez centre > erdialde aldaketa, edo provence > preventza. Baina Île-de-France > Frantziako Irla edo Pays de la Loire > Loireko Herrialdeak gehiegitxo iruditzen zait. Euskaltzaindiak horrelako euskaratzerik ez badu erabaki, nahasgarria deritzot wikipedian geure kabuz hori erabakitzea.

Esango didazu zeure iritzia. —josugoni (hemen idatzi) 16:58, 4 Martxoa 2006 (UTC)

Lehendakaria

Kaixo berriz! Nire tradizioari jarraituz ;), ez nago guztiz ados Lehendakari artikuluan egin duzun aldaketarekin. Lehendakari presidenteren sinonimo-sinonimoa da, ez bakarrik Eusko Jaurlaritzakoa. Adibidez: Euskaltzaindikoa, Legebiltzarrekoa, etab. Ikusi bestela Harluxet Entziklopedian [3] lehendakari sarrera edo bestela Googlen sarrera pila.

Portzierto, azken egunotan urteurrenen txantiloiak ari naiz egiten, egun batzuetan hutsik egon zirelako. Zuk jarraitu nahi baduzu, edo beste edonork, abisatu lasai. Horrela Arkitekturako artikuluak egiten jarraitu dezaket (nire lanbidea baita...) Hurrenarte: —josugoni (hemen idatzi) 19:23, 5 Martxoa 2006 (UTC)

Sartu "presidente" Euskalterm [4] jaurlaritzaren termino bankuan. Kontua da Euskadikoa Lehendakaria dela, baina beste hainbat lekutako presidenteak (batez ere elkarte eta fundazioetakoak) ere bai.

Paris

Kaixo berriz! Paris departamendua ez da existitzen. Hobeto: Paris departamendua eta Paris (hiria) gauza bera dira, Parisko udalerriak departamendu osoa osatzen baitu. Horregatik, Frantziako Departamendu txantiloietik Paris > Paris ipini behar da, ez Paris (departamendua). Hurrenarte ;)

josugoni (hemen idatzi) 16:37, 7 Martxoa 2006 (UTC)


Ordizia

Kaixo Kabri, nire lehenengo ekarpena "Ordizia" izan da eta jakin nahiko nuke zergaitik kendu duzun.

Planetak

Aupa Kabri. Ikusi dut planeta batzuen izenburua aldatu duzula, jainkoengandik bereizteko, eta ondo deritzot. Jakin nahi nuke ea guztiekin egitea pentsatua daukazun (Artizarrarekin ez, suposatzen dut), aldatzen joateko eta loturak zuzentzeko, gero lan zailagoa izango da eta. Keta ?! 16:12, 11 Martxoa 2006 (UTC)

Phreaking

Galdera bat. Zergatik kendu zenion Phreaking kategoria Steve Wozniaken artikuluari?

Imamon (hemen idatzi)

Informatika txantiloia

Ingelesezko wikipedian infobox_software2 txantiloia erabiltzen dutela ikusi dut. Ba al daukagu txantiloirik horretarako? Txantiloia euskaraz ez badago ni euskaratzeko prest.

Imamon (hemen idatzi)

Eskerrik asko

Epa

Muchas gracias por la bienvenida :)

Ya sé que me la diste el 28 de enero, pero no suelo meterme en esta wikipedia

Agur

Gaudio 08:26, 12 Martxoa 2006 (UTC)

Simpsons

Gracias por la bienvenida. Veo que quitaste mi mensaje del café, aunque no que lo hayas movido a otro sitio. Tal vez debiera haberlo dejado en la Embajada (de hecho estaba seguro de que lo había dejado allí :S). ¿Cuál es la mejor forma de comentaros estas cosas?

Platonides 16:54, 12 Martxoa 2006 (UTC)

Cierto. No me había dado cuenta de que los textos de la embajada aparecían en la página de discusión de la misma. Platonides 18:17, 12 Martxoa 2006 (UTC)

Eskerrik asko

Kaixo! Eskerrik asko ongi etorriagatik. Erreka 10:41, 15 Martxoa 2006 (UTC)

erromantze-erromantxe

Nire ustez hizkuntzaren izen egokia erromantxe da, romanche-tik eta ez romance-tik baitator. Elhuyar hiztegian ere honela agertzen da.

Egungo hizkuntza standardaren izena Rumantsch Grischun dugu, eta nik ez diot eragozkarririk ikhusten Euskaraz ere Rumantsch (bitxixeago Rumantx) erabiltzeari (eztabaidagai da, hargatik, Romanx, Rumanx, Romantx,... zein hautatzeko lizatekeen). Praktiko eta zentzuzko baino mythikoagoa da, ene ustez, orotariko R-hitzei, baieta jakintza- eta tekhnika-mailetakoei ere, E- berretu beharrori: fluoreszente (ez *buluoretsende) eta transgeniko (ez *daraskeniko) erraiten ikhasi badugu, zergatik ez ribonukleasa edo Rwanda? Eta amaiko -E hori... denok dakigu nondikakoa den, Euskarak -TX hondarrekoa ohiko baino ohikoagoa baitu, -TXE ahoskatu beharrik batere gabe. :-)) Teddy, 2006-4-12

Traducción de la semana

Hola, te quería preguntar si desearías que la wikipedia en euskera se adscribiera en el proyecto de Meta m:Traducción de la semana, y crear su propia página en euskera en Meta de dicho proyecto, lo hago porque soy colaborador del proyecto y uno de los objetivos es que cada semana sea traducido un artículo en especial en la mayor cantidad de lenguas. Sería beneficioso ya que esto podría motivar al crecimiento de las pequeñas wikipedias, entre ellas esta. Cualquiera respuesta me la haces saber, en mi página de discusión en la wiki en español. Un saludo.--Taichi 06:36, 20 Martxoa 2006 (UTC)

Futbol taldeen izenak

Jose Maria Bakero artikuluan egin dituzun aldaketa txikiak ikusi ditut, eta Kategoria_eztabaida:Futbol_taldeak orrialdean azaldu nuen bezala, taldeen izendapenaren inguruan zalantzak agertu daitezke, hau da, FC Barcelona (jatorrizko izena) edo FC Bartzelona (euskaratutakoa)? Nik pertsonalki jatorrizkoa mantenduko nuke, Bilboko Athletic Kluba bezalako izenak jartzeak ere ez nau gehiegi konbentzitzen... Manchester United itzultzen ez badugu, zergatik FC Bartzelona bai? --TXiKi 15:33, 23 Martxoa 2006 (UTC)

Ikus ere, ikusi ere...

Artikulu askok dute horrelako atal bat, baina mila modu ezberdinetan izena ematen zaio atal honi: Ikus ere, ikusi ere, ikus bedi, ikusi baita, ikus bedi baita, honez gain ikusi... Guztietan izen berbera jarri beharko genukeela uste dut, uniformetasuna mantentzeko. Ez dakit honen inguruan aurrez zerbait erabakita dagoen, osterantzean honen inguruan zerbait pentsatu beharko genukeela uste dut, bozketa bat-edo... TXiKi 09:53, 12 Apirila 2006 (UTC)

Galderatxo bat: bozketetako galderarekin edo aukerekin ados ez banago, zer egin behar da? Nire kasua (eta bozkatu dutenen askorena, zu barne) ez zaigu gustatzen ez Ikus ez Ikus, gainera, bi aukera bakarrak. Adibidez, nik nahiago dut oraingo Ikusi ere edo, zuzenagoa delako, Ikusi ere bai. Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 16:32, 27 Apirila 2006 (UTC)

Apirilak 12 txantiloia

Kaixo Kabri, jakin nahiko nuke zergatik Apirilak 12ko txantiloian bi aldaketa egin dituzun:

  • Herbeheren independentziaren datua kendu
  • Komando Autonomoek egindako ekintza bat ETAri egotzi.

Bigarrena aldatu dut zuzen jartzeko baina lehenengoa ez ez dakidalako zein den aldaketarako arrazoia.—Theklan 22:26, 12 Apirila 2006 (UTC)

Probintzien kategoriak

Kaixo Kabri, barkatu Gaztela eta Leongo probintzien kategoriekin izan dugun gatazka. Ez diot zentzurik ikusten Kategoria:Gaztela eta Leonen barruan Kategoria:Burgosko probintzia eta Kategoria:Burgos izateari, eta horregatik kendu dut azken hau. Ez al doa ba guztia probintziaren barruan? Agian Burgos kategoria horrek ere existitu beharko luke, baina probintziaren barruan izatekotan, ez? -- TXiKi 20:47, 19 Apirila 2006 (UTC)

Horrela bai, Kategoria:Burgos Kategoria:Burgosko probintziaren barruan sartuta zentzu gehiago du. Dena dela, Kategoria:Almeriako probintzia kategoriaren egitura aldatu beharra dagoela uste dut. 'Almeriako probintzia' --> 'Almeria' --> 'Almeriako herriak'. 'Almeria' hori hiriburuagatik bada, nik uste dut 'Almeria' eta 'Almeriako herriak' kategoriek maila berekoak beharko luketela izan, hau da, biak 'Almeriako probintzia' kategorian. -- TXiKi 21:11, 19 Apirila 2006 (UTC)

Asturietako printzerria

Kaixo, mugitu mesedez Asturietako Printzerria --> Asturias. Nik ezin dut egin, Asturias erabilita dagoelako. Euskaltzaindiaren 32. arauan ikus daitekeenez, erkidegoaren izena Asturias da eta Asturietako Printzerria historia gaietan erabil daitekeen izen historikoa da. -- TXiKi 19:50, 20 Apirila 2006 (UTC)

Dastatze orria Froga orriagatik aldatzea

Egunon kabri. Badakit noizbait hitz egin dela honetaz, baina nik berriz esango dut dastatzeak ez dela hitz aprorosa. Ziur zuk ere badakizula baina dastaturen ingelesesko itzulpena to taste litzateke eta gaztelerazkoa degustar. Hau da nire proposamena: Froga orria erabiltzea Dastatze orriaren ordez. Guzti hau aintzakotzat hartuta, agian eztabaidu beharreko kontua da.—Barrie 10:50, 21 Apirila 2006 (UTC) (hemen erantzun zenezake)

Beno, nik egin dut jada proposamena, orain zuoi dagokizue bozkatzea.—Barrie 17:14, 21 Apirila 2006 (UTC)

Euskal Herritik kanpoko udalerrien izenak

Kaixo Kabri, nondik atera duzu Urdialitz izena Castro Urdiales-entzako? Googlek berak ere ez du emaitzik bueltatzen izen hori bilatuta. Urdializ bai, baina Harluxet hiztegi entziklopedikoan baino ez. Euskal Herritik at dauden udalerrien izenak jartzeko orduan Euskaltzaindiaren 32. arauan oinarritu naiz, horrez gain badirudi ez dutela beste ezer erabaki. Hor ez daudenak gaztelerazko izenarekin jartzen ari naiz (Kataluniakoei katalanez, Galiziakoei galizieraz, eta abar). Sanandere (Santander) esate baterako izen historiko moduan onartzen da soilik, horregatik jarri dut parentesi artean, ez du izen ofizial moduan balio-eta. Bestalde, Asturiasko Printzerria sortu duzu, Asturias singularrean deklinatu behar dela jartzen duelako suposatzen dut, baina horrek ez du zerikusirik Asturiasko Printzerria sortzeko, Asturias bera ematen du ontzat Euskaltzaindiak, eta Asturietako Printzerria izen historiko gisa baino ez. --TXiKi 14:29, 24 Apirila 2006 (UTC)

Ea, Asturiaseko Printzerriarekin diharduzu oraindik ere, eta ez dut zure erantzunik jaso. Lehenik eta behin, horrela esango balitz, Asturiasko Printzerria ("e" horren gabe) beharko luke, ezta? Eta bestalde, Euskaltzaindiaren 32. arauari jarraiki, Asturias da baliozko izena, ez diogu ba historikoa jarriko... --TXiKi 13:37, 25 Apirila 2006 (UTC)

Oman

Epa! Normalean ingelesezko wikipediatik itzultzen dut, osoagoa izaten delako. Eta horrela egin de Omanekin ere. Horregatik hasieran Sultanatu Uman jartzen zuen. Baina gero, beste wikipedia batzuk bisitatu ditut (alemanez [5], gazteleraz [6], frantsesez [7], indonesieraz [8] ...) denetan agertzen da Saltānat 'Umān azentuak gora-behera. Horregatik. Baina, tira, ez dit loa kenduko gaizki geratzen bada ere... ;) Ondo segi. --josugoni (hemen idatzi) 15:19, 25 Apirila 2006 (UTC)

"a" artikulua

Kaixo! Ikusi dut Arantzazuko santutegia => Arantzazuko santutegi egin duzun aldaketa. Hitzei amaierako "a" artikulua jartzerakoan erabiltzen diren kriterioei dagokionean zalantzak dauzkat. Orokorrean artikulua ez da jartzen, eta nik uste nuen bakarrak diren eraikuntza, erakunde eta antzekoetan egiten zela salbuespena, ez al da horrela? --TXiKi 12:45, 28 Apirila 2006 (UTC)

Arazo bat

Arratsaldeon kabri. Arazo bat daukat wikipedia euskaraz ezin baitut ikusi normalean ikusten dudan bezala. Saiatu nahiz Hobespenak/Aurpegiak-en konpontzen baina galduta nabil. Orokorrean, MonoBook (default) erabiltzen dut eta aurreikusterakoan ez da berdina. Zerbait badakizu lagundu mesedez.—Barrie 15:45, 1 Maiatza 2006 (UTC) (hemen erantzun zenezake)

Help interwiki

Hola!. I write to you because I noticed that you speak English at an adequate level. I noticed that the Euzkara wikipedia does not have an entry for “Wall of Shame” and I wonder whether you may want to spend a couple of minutes translating the English version [9] to Euzkara. My nickname is Boninho in the English wiki, please leave me a message here [10]. Thank you in advance and please apologize for this weird petition.18:56, 4 Maiatza 2006 (UTC)

Spam-a

Kabri, 85.105.87.171 ip-a duenak spam-a sartzen ari da hainbat herritako orrietan, ikusi bere ekarpenak. Horrela jarraitzen badu, blokeatu beharko zaio. Keta ?! 11:13, 5 Maiatza 2006 (UTC)

Proba orriaren lotura Azalean

Gauon kabri. Administratzailea zarenez, fabore bat eskatu behar dizut; mesedez, aldatu Azalean ageri den Dastatze orria lotura (Laguntza loturak txantiloiean) eta jarri bere ordez Wikipedia:Proba orria bozketan adostu den bezala. Eskerrik asko.—Barrie 20:25, 5 Maiatza 2006 (UTC) (hemen erantzun zenezake)

Orri bereziak eta...

Egunon kabri. Jakin nahi nuke ea modurik dagoen orri berezietan aldaketak (itzulpenak) egiteko modurik dagoen; baita egunaren, hilabetearen... izenetan ere. Ez hemen, euskarazko wikipedian, baizik eta beste proiektu batzuetan, euskara hizkuntza azaltzen denetan. Batez ere, itzulpenak Wikiesanaken burutu nahi nituzke, bultzada bat emateko. Badakit lan ugari izango duzula, baina buelta bat eman zenezake eta zerbait txukundu, duzun esperientziarekin. Eskerrik asko.—Barrie 10:56, 7 Maiatza 2006 (UTC) (hemen erantzun zenezake)

Kategoriak

Kaixo Kabri, ez nago konforme kirol kategorien inguruan diozunarekin. Ezin duzu gazteleratik itzuli eta horren arabera ongi edo gaizki dagoen esan, euskaraz pentsatu behar da zuzenean, bestela gaizki gabiltza. Euskaraz "Futbol taldea", "Saskibaloi taldea", eta abar dira egokiak, eta ez -ko jarriz. Gaztelerazko Club de Fútbol, euskaraz Futbol talde da, hitzez-hitzezko itzulpenik egin beharrik gabe. Orioko Futbol Taldea, Lagun Onak Futbol Taldea, Lekeitioko Futbol taldea,... talde guztiek dutela horrela izena (eta saskibaloi eta eskubaloiarekin beste horrenbeste). Gazteleraz, aldiz, Real Madrid Club de Futbol,... Euskaltermen: Equipo de fútbol --TXiKi 21:16, 7 Maiatza 2006 (UTC)

Ados, saskibaloi eta eskubaloikoak atzo aldatu nituen bezala jarriko ditut (nik atzo egindako aldaketak berregiterik ba al daukazu?). Bestalde, Espainiako udalerriei dagokionean, guztiak batera ez ditut egin nahi. Lehenik eta behin, udalerrien zerrendak egitea gustatuko litzaidake, bertako udalerri gehienek artikulurik izan ez arren. Baina hasteko, Euskal Herritik gertu dauden probintzietakoak (Kantabria, Errioxa, Burgos,...) eta Kataluniakoak sortu nahi nituen, ondoren poliki-poliki edukia gehituz joateko. Arrazoi duzu kantitatea eta kalitatea kontuan izan beharreko bi ezaugarri direla, eta ezin ditugula 8.000 artikulu sortu eduki xumeekin. Kontuan izango dut. Pentsatu dut ere agian udalerrientzako txantiloiren bat sortu beharko genukeela, hasteko Euskal Herrikoekin erabiltzeko, ez duzu uste? --TXiKi 11:50, 8 Maiatza 2006 (UTC)

Bilboko eraberritzeei buruz

Azken urteetan bada Bilbon eraberritze proiektu asko eta denak bilduko dituen kategoria bat izatea komeniko litzateke. Horrekin batera doa Zorrotzaurre artikulua. Beste guneei buruz hurrengo egunetan idaztea pentsatua daukat.

Euskal mitologiari buruz

Kaixo Kabri! Lehenik milesker ainitz deblokatu izatea, euskal mitologia segitzen dut eta zure mezua ikusi dut artikuluak formatuko ditut bainan ez dut ongi ulertu argazkiari buruz nola egin, orduan laguntzak galdetzen ditut euskal mitologiako artikulua bukatzeko. Asko zaila da egitea artikulu hori zereneta mila jainko eta jeinu errepertatu behar dira , bainan oso interresa da gure histori esagutzea . --Laminak 19:05, 8 Maiatza 2006 (UTC)

Izenen amaiera

Aupa Kabri! Ikusi dut nik aldatu dudan izena berriz aldatu duzula, termodinamikaren lehenengo lege "a" gabe utziz. Nik ere lehen horrela idazten nituen sarrerak, baina pixkat arraroa egiten zitzaidan eta, aholku bila, euskaltzaindian galdetu nuen. Erantzun zidatenez, sarrera egokia "a"rekin da, hots, termodinamikaren lehenengo legea. Izan ere, zentzurik ba al du "a" gabe idazteak? Izen arruntak badira, adibidez mendi, oin, etxe edo haritz, horrela idatzi behar dira, baina izen bereziak, edo konposatuak edo edonola deitzen direnak, "a"rekin idatzi beharko liratezke. Agian honena eztabaida egitea izango litzateke, zer iruditzen? Ondo izan. Keta ?! 13:37, 9 Maiatza 2006 (UTC)

Ba ez nago guztiz ados. Hasteko, ez al da "Carnoten zikloa" izen propio bat? (bai, beti gai berdineko artikuluak esaten ditut, hortan pentsatzen nago beti jeje). "a" gabe ez du zentzurik nire ustez. Euskaltzindiari bidalitako galdera eta jasotako erantzuna ipiniko dizut:
(...)Euskaraz izenak a-rekin bukatzen dira, baina ohikoa da wikipedian artikuluen izenburuak a gabe idaztea, hau da, gorri, presio edo termodinamikaren lege idaztea. Lehenengoak izen arruntak dira eta, noski, horrela idatziak izan behar dira (oin, mendi, haritz, etab.). Baina wikipedia entziklopedia bat izaki, beste erako izenak ere agertu behar dira. Adibidez, Barajasko aireportua, Everest mendia edo Carnoten zikloa. Hauek ere a gabe idazten ditugu, baina hori ez al da desegokia?(...)
Nire ustez, Everest, Barajas, Carnoten zikloa eta abar da hiztegiko sarrera horien idazkera zuzena.
Gainera, gaztelerarekin konparatzea ere ez da egokiena, beste hizkuntza bat baita, beste eraikuntza batekin. Ikusi baita Harluxet hiztegi entziklopedikoa, adibidez bilatu Carnoten zikloa eta "a" rekin agertzen dela ikusiko duzu. Ez dakit, ez dakit... nire iritziz, hobe da horrelako sarrerak "a"rekin idaztea. Keta ?! 18:34, 9 Maiatza 2006 (UTC)

Bilatzailea

Aupa Kabri, nik sortu nuen "Euskal Foruak" artikulua eta bilaketa pantailan bilatu botoiari sakatzen diodanean ez zait nire artikulua ateratzen. Adibide bat jarriko dizut uler dezazun:

"Nik Euskal Herria bilatu nahi dut. Orduan bilatu botoia sakatzen dut eta bilaketa pantailan agertzen zait lehena, bere azpian beste batzuk agertzen direlarik. Baina Euskal Foruak bilatzen dudanean ez zait artikulu hori agertzen ez lehena ezta gainontzekoetan ere. Zergatik?"

Hauxe da nire galdera, ta mila esker nire artikuluan parte hartu izanagatik. Lankide:Aloxi 19:50, 9 Maiatza 2006 (UTC)

Akronimoak

Kaixo Kabri, batzutan zalantzan egoten naiz artikulu konkretu batzuk sortzerakoan, akronimoak direla-eta. Ez dut argi edukitzen artikuluaren izen bezala akronimoa jarri, edo izen osoa jarri. Izena euskarazkoa baldin bada, izen osoa jartzen dut. Ingelesezko akronimoa bada, ordea, hor datoz zalantzak. Esate baterako, URL edo Uniform Resource Locator, (euskaraz Baliabideen Kokatzaile Uniformea edo BKU lirateke, baina hori inork erabiltzen ez duenez, jatorrizko izena mantentzea egokiagoa da) akronimoa erabili edo izen osoa? Honen inguruan politikaren bat erabakita dago, edo gehien erabiltzen denaren alde jo behar? --TXiKi 10:14, 11 Maiatza 2006 (UTC)


IRUDIAK

Kaixo !

Ainitz aldiz abisatu nausu irudirekin bainan ez dut ulertu nola irudiak ongi sartu wikipedian ,

zer egin behar dut? E mail bat eman behar dut web idazleari irudi ukan nahi nuelarik ?

--Laminak 16:19, 16 Maiatza 2006 (UTC)

Bot-ak

Kaixo Kabri, azkenaldian euskarazko Wikipedia etengabe hazten ari da eta dagoeneko 8.500 artikulutik gora dauzka. Honela, kasu batzuetan kudeaketa ezinezkoa egiten dela iruditzen zait, lan errepikakor asko egin beharko genituzke, baina oso neketsua litzateke horrelakoak egitea. Horregatik komentatu nahi nizuke Bot-en kontua (en, es,...). Beste hizkuntza askok badituzte, katalana eta galiziera barne, adibidez. Ez dakit baimena zuzenean zuri eskatzearekin nahikoa den, edo Wikipedia orokorraren administratzaileekin hitz egin beharko zenukeen, baina interesgarria izango litzateke gure Wikipedian bot-ak erabiltzen hastea. Nik, nire aldetik, baimena eskatu nahi nizuke bot-en bat sortu eta erabiltzen hasteko (pywikipedia liburutegia erabiliz programatuko nuke ziurrenik). Besteak beste, hurrengo lan errepikakorrak egitea ezinbestekoa ikusten dut askotan:

  • Testu aldaketak (Kanpo estekak --> Kanpo loturak, Ikusi ere -> Ikus, gainera, eta abar).
  • Euskal Herriko udalerrietan sortu nuen txantiloia txertatzeko. (edo zenbait artikulutan txantiloi bat txertatzeko)
  • Interwikiak. (YurikBot horrek egiten ditu noizbait, baina beste Wikipedia batetakoa izanik nahiko ez dela iruditzen zait)
  • ...

Horrelako lanak beharrezkoak dira, baina pertsona batek egiteko oso neketsuak dira, eta bot-en bat ezarriz gero lana automatizatu genezake. Euskarazko Wikipediak Bot-ak erabiltzeko bezainbesteko tamaina daukala uste dut, neurri beretsua duen ingeles sinplekoak badauzka 7 adibidez. Zer deritzozu honen inguruan? --TXiKi 12:30, 16 Maiatza 2006 (UTC)

Aupa Kabri, orain idatzi behar nizun honen berri emateko, baina bot-ak maneiatzen probatzen ari naiz, esan bezala pywikipedia horrekin, eta lortu dut, bai. Proba gisa egin ditut interwiki eta testu aldaketa pare bat eta orain Arabako herriei Ikusi ere, Ikus, gainera-gatik ordeztu, eta egiten du bai :) Momentuz ez dut asko egin nahi, erabiltzaile arrunt bezala hori egiteko baimena daukadan ez dakidalako. Zuk badakizu zer egin behar den niri bot baimenak emateko, edo kontsultatzen saiatuko gara? Eginkizun hauetarako TXiKiBoT sortuko nuke, eta erabiltzaile berri hau bot bezala identifikatu beharko litzateke, "Azken aldaketak" orrian ezkutatu bot-ak jartzen duen lekuan klik eginez ez baititu ezkutatzen, erabiltzaile arrunt bezala kontsideratzen duelako --TXiKi 16:32, 16 Maiatza 2006 (UTC)

Ekin artikulua dela eta

aupa kabri, jakin nahi nuke zergatik aldatu duzun Ekini buruz idatzi nuen artikulua. Gauza bat da ortografia akatsak zuzentzea(batzuk bazeudela onartu behar dut) edota artikulua zabaldu eta hobetzea.

Baina zuk artikuluko esaldi batzuk ezabatu egin dituzu. zer dela eta? iruditzen zait nahiko objetiboa izan naizela nik idatzitakoan. Zuk ezabatutako zatiak gezurra al ziren ba?

Erantzun mesedez

Pete

ekin

aupa kabri

" EAJ-rekin (Euzko Alderdi Jeltzalea) loturarik ez zuen taldea zen." ba niri iruditzen zait garrantzitsua dela hori esatea garai hartan zegoen abertzalatasun bakarra EAJ-rena zen garaian.

EAJ eta Ekin-en artean ezinikusia zegoela gauza jakina da, hori ere jarri dut baina ez duzu ezabatu! Bestalde Ekin aspaldi desagertu zen... Ekin egi baina hobeto antolatuta zegoela, agian hori bai, hori agian ez da ondo ikusia izango batzuengandik. Baina Juan Ajuriagerra Ekinen aurka zegoela ezabatu egin duzu eta hau gauza aski ezaguna da!

Bestalde, entziklopedia batean zer idatzi daitekeen eta zer ez, horri buruz hari garela hona hemen Euzko Gaztedi artikulutik atera dudan testua, portzierto, azken errepasoa zuk eman zenion artikulua. Atera kontuak!:

"Euzkadi askatu bat lortzeko bidean. Eguna heldu da, beraz gazte guztiok Euzkadi askatu eta aurrerakoi baten aldeko lanari ekiteko. Nahiz eta batzuk aurka egin, guztiok lan egiteko eguna heldu da. Horregaitik bere jarrera demokratiko eta abertzaletik EGIk bere lanean jarraituko du, gure aberri hau gehiengoak nahi dugun bezala izan arte:

Askatu eta Aurrerakoia, mota guztietako ideiak eta kulturak errespetazen dituena."

Zer diozu honen aurrean? Hau zer da entziklopediako artikulu objetiboa ala mitin bateko testu bat?

Historia herrialdeka

Ez dut uste. Gaur egun bai nahikoa izan daitekela, baina etorkizunean ez. Hobe da gaurtik hastea historia herrialdeka antolatzen.—Theklan 14:44, 17 Maiatza 2006 (UTC)

Argazkiak left edo center

Epa Kabri. Nik ondo ikusten ditut 350px edo 450 px zabaleko argazkiak udalerrien txantiloiak sartzean. Pantaila osoa dut Wikipediarekin, ez dut "gogokoak" edo dena-delakoa alboko barra bezala. Ikusi dut, alboko barra bat jartzean, argazkia mugitu eta txantiloia "jaten" duela. Kontua da, bestela argazkia txikiegia geratzen dela... "center" eta "left" auzian, center ipini dut, ze bestela left ipinita eskuin aldean testu zerrenda estu bat agertzen da... Beti nire panatilan, noski... Nik ez dut arazorik ikusten, bestela. Baina zuk ikusten baduzu, esaidazu eta saiatuko naiz konpontzen... Ondo segi. --josugoni (hemen idatzi) 19:23, 20 Maiatza 2006 (UTC)

Left ipinita nik oso-oso gaizki ikusten dut. Aurkipidea estu-estu eta taularen gainera igotzen zait eta argazkiarn ondoren datorren testua lauzpabost hitzeko zerrenda estu-mehar xixtrin bihurtuta geratzen da argazkiaren eta taularen artean... Center ipinita, aldiz, bi aldeak garbi geratzen dira, aurkibidea eta testua honen azpian garbi-garbi agertuz. Nire pantailaren arazoa bada, nik uste edozeinek eduki dezakeen arazoa ere bai izan daiteke... Nolabait konpondu beharrekoa, hortaz. --josugoni (hemen idatzi) 14:25, 22 Maiatza 2006 (UTC)

Komatxoak eta parentesiak

Kaixo Kabri, ikusi dut komatxoak eta parentesiak artikuluak mugitu egin dituzula, singularrean jarriz. Egia esan, bi artikulu hauek sortzerakoan pentsatzen egon nintzen hortan, eta beste wikipediatan orain arte nola egin duten ere begiratu nuen. Gertatzen dena da bi ikur hauek, komatxoa eta parentesia, bakarka zentzurik ez dutela, eta artikuluetan zehazten den bezala, beti binaka doaz. Horregatik erabaki nuen izenak pluralean erabiltzea. Zer deritzozu? --TXiKi 14:24, 25 Maiatza 2006 (UTC)

Milesker

Eskerrik asko, Kabri. Egiten duzun lana esker txarrekoa da, baina behar-beharrezkoa. (askotan egiten baititut hutsgite tonto horiek... saiatuko naiz adiago idazten) Ondo segi eta berin jarraitu ;) --josugoni (hemen idatzi) 16:40, 31 Maiatza 2006 (UTC)

Urteurrenak

Epa, Kabri! Urteurrenak antolatu ditudanean, gauza bat okurritu zait: zer iruditzen argazkiaren aurretik eguneko izena (euskal izena, eguneko santua, etab) eta nongo jaiak diren ipintzen badugu? Horrela Azalean justu egunaren azpian agertuko litzateke. Eguneko santua aurkitu nezake interneten, baina esukal izena (Seaskako egutegi famatuan agertzen diren bezala) eta herrietako jaiak ez dakit non bilatu. Idearik bai? PS: gipuzkoako kodearena erantzun dizut gipuzkoako eztabaidan. Ondo izan. --josugoni (hemen idatzi) 16:01, 5 Ekaina 2006 (UTC)

Santuak, Izenak, Jaiak

Kaixo. Oraindik ez nuen asmoa denak idazteko (366, uf!) baizik eta batzuk egiteko, gero jendeak egin ahal izateko. Baina, ondo deritzot bozketa egitearena. Irekiko dut bat. Hala ere, nik ipini bezala hobeto geratzen dela uste dut, hau da, argazkiaren gainean. Gaurko Azalean ikus dezakezunez, santua, izena edo jaia egunaren azpi-azpian geratzen da eta horrela zentzu handiagoa du. Argazkia eta gero urteurrenak bakarrik. Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 12:22, 6 Ekaina 2006 (UTC)

Sortu dut bozketa hemen. Forma aldetik zerbait aldatzeko beharra ikusten baduzu, aurrera. Zure botoa espero dut! --josugoni (hemen idatzi) 16:07, 6 Ekaina 2006 (UTC)

Berbideraketak

Beno, zuk badiozu. Lan horretan hasi naizelako eta dena segituan egitea errazagoa delako sortu ditut berbideraketak baina...—Barrie 19:25, 11 Ekaina 2006 (UTC) (hemen erantzun zenezake)

Frantzes

Kaixo Kabri. Frantzes artikulua berriz sortu duzulako idazten dizut. Alde batetik, Frantses artikulua jada existitzen dela kontuan hartuz, birzuzenketa izan liteke, hitza egokia izango balitz. Baina erabiltzen dela diozun arren, ez da hiztegietan azaltzen eta ez dut uste egokia denik, jendeak erabiltzea beste gauza bat da. Beraz, ez dakit, berbideraketa moduan utzi liteke, baina existitzen ez den hitz baten berbiraketa sortzea egokia ote? Zer uste duzu? --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:43, 12 Ekaina 2006 (UTC)

udalerria

Hmmm... You've changed udalerria into hirria in Wroclaw. What is the difference? Because I've copied the entire sentence from what I was told in the Embassy. I would just like to know, what the difference is. Mila esker. Airwolf 12:40, 18 Ekaina 2006 (UTC)

trust on Wikipedia

Hi I got your contact from meta's embassy. :) This is Cathy from Hong Kong working on a research about trust on Wikipedia. I wonder if you would kindly contact me at researchingmedia@gmail.com? I'd like to chat with you about Wikipedia of your language. Would you kindly drop me your email or IM (Skype, MSN, AIM or ICQ)? It wouldn't take more than ten minutes, but it would help enormous for us to understand the overall trust-based social landscape of Wikipedia. Thank you!

Wikipedia:Bazenekien

Parkatu baina ez naiz enteratu. Zein txantiloi?—Barrie 11:34, 19 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)

Copyrightdun logoak

Kaixo Kabri! Ikusi dut Alemaniako Munduko Futbol Txapelketaren artikulua osatzen aritu zarela eta eskuinaldeko taula horretan logoaren irudia jarri diozula, ingelesezko Wikipediatik hartu eta Commons-en jarri ondoren. Ingelesezko Wikipediak irudia erabiltzen du, eta baita katalanezkoak ere, baina bietan dute 'Fair use' delakoaren azalpena atxikita irudiarekin batera, erabilera mota hau onartu baitzuten. Gaztelerazko Wikipedian ere onartzeko bidean dabiltzala ikusi nuen, baina guk momentuz ez dugu horrelako ezer proposatu. Ez dakit Commons-etik ez dizuten irudia ezabatuko agian. Ea 'Fair use' artikulua sortzen dudan hobeto argitu gaitezen, baina horrek orokorrean dioena da copyrightdun logoak eta antzerakoak jabedunaren deskribapena egiteko baino erabiltzen ez dela onartzen dela, eta ezin dela enpresa, bere jabea edo bere kokalekua azaltzen dituen tokiez gain beste inon erabili (edo hori da nik uste dudana). Agian kontu hau hobeto aztertu eta zerbait pentsatu beharko genuke, nik sortutako artikuluetan askotan ez ditut logoak jarri arrazoi honengatik, eta horien artean munduko txapelketakoa. Zer deritzozu? --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:04, 19 Ekaina 2006 (UTC)

sakontzeko

Kaixo Kabri. Ulertzen dut zergatik aldatu duzun Sakontzeko Txantiloia, baina ez nator bat. Noski informazioa sakontzeko dela, baina agian artikuluan sakontzeko da, edo gaian, edo... Gertatzen dena da, ulertzen dela dagoen (zegoen) moduan, eta ez duela gehiago behar. Guztiz ulertzeko agian beste hau ipini genezake:

Sakontzeko
Sakontzeko

 Artikulu (edo atal) honetan agertzen den gaiaren informazioan are gehiago sakontzeko eta hobeto ulertzeko, irakurri, mesedez, hurrengo artikulu interesgarri hau: [[{{{1}}}]]

Eta adibide gisa, italianoz Per approfondire, vedi la voce: da. Argi eta labur. --josugoni (hemen idatzi) 16:32, 20 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloi:Hondartza laburpen

Gauon Kabri. TXiKiri ere idatzi diot antzeko mezu bat, baina zuk ere laguntzeko modurik izango bazenu, eskertuko nizuke. Hondartzei buruzko informazioa biltzen duen taula, Pellok sortua eta nik moldatua berarekin hitz eginda, dela eta idazten nabilkizu. Arazo txiki bat dut eta ez dakit nola konpondu. Ikusi bestela Zarauzko hondartza artikulua. Momentuz, txantiloia daraman bakarra da baina ondo irtetzen bada beste batzuetan jarri ahal izango da. Ea zer diozun. Eskerrik asko.—Barrie (erantzunak hemen) 21:47, 20 Ekaina 2006 (UTC)

Azal berria

Kaixo Kabri! Duela egun batzuk Barriek abian jarri zuen azala berrizteko proposamenaren bozketa, eta momentuz boto bakarra egon da. Zuk bazenuen proposamen bat. Nahi izanez gero, zure aukera ere aurkeztu zenezake, edo bestela bietako bat bozkatu (edo aldatzearen aurka agertu, noski). Ongi izan! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:56, 29 Ekaina 2006 (UTC)

Arrazoi osoa duzu bai. Nik nirea prestatzeko denbora gehiegirik ere ez dut izan. Barrieri komentatzen nion bezala, epea luzatuko nuke. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:03, 29 Ekaina 2006 (UTC)

Nafarroako Henrike III.a

Kaixo Kabri, ikusi dut Henrike III.aren artikulua mugitu duzula, Nafarroako hasieran jartzeko. Nik mugitzen erabili dudan irizpidea orain artekoetan oinarritzea izan da, eta gainera egokiagoa iruditzen zait. Gainera, hiru.com-en ere Izena II.a Nongoa itxurako izenak erabiltzen direla ikusiko duzu, euskaraz horrela erabiltzen baitira. Wikipedian badauzkagu Fernando II.a Aragoikoa eta Joana III.a Albretekoa adibidez. Nik uste Henrike III.a Nafarroakoa izenarekin ongi zegoela. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:23, 5 Uztaila 2006 (UTC)

Erdarak ahaztu egin behar dira horrelakoetan, nik hori uste dut behintzat. Hauetan nahi izaten dena da lekuaren aurretik izena indartu, eta horregatik uste dut dagoela ohitura hori, baina euskaraz horrela erabiltzen direla esango nuke. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:45, 5 Uztaila 2006 (UTC)

gekkonidae

Kaixo Kabri: Gekkonidae familiari buruzko artikulua osatzen saiatzen ari naiz eta ulertzen ez dudan aldaketa bat egin duzula ikusi dut. Ez dut ondo ulertzen zergatik lotzen duzun (redirect) gekkonidae hori "dragoi arrunt"arenarekin. Familia horrek dituen ezaugarriak azaldu ondoren hiperestekak jarriko ditut zenbait gekori buruzko artikuluak bisitatzeko. Eskerrik asko amilotx58

EAEko hauteskundeak

Kaixo! Azken hauteskundeak EAEn jarri dituzu, eta agian hobe litzateke beste artikulu bat egitea bereziki horretarako eta datuak laburbiltzea EAEko politika atalean, Zer deritzozu? -Theklan 12:45, 26 Uztaila 2006 (UTC)

Uste dut konpondu dudala zerbait. Kategoria:Eusko Legebiltzarra sortu dut eta bertan beste bi azpikategoria sartu ditut (bat nik sortua). Bertan Eusko Legebiltzarra artikulua dago eta bi kategoriatan legebiltzarkideak eta hauteskundeak. Hauteskundeetan sartu dut artikulu berria eta EAE artikuluan aldaketa egin dut. Laburtu eta sakontzeko txantiloia jarri. Zuk zuzendu ez bazaizu gustatzen, baina uste dut horrela argiago geratzen dela.-Theklan 16:22, 26 Uztaila 2006 (UTC)

A-8/AP-8

Kaixo Kabri. A-8 eta AP-8 izenen arteko aldaketa horiek direla-eta, autobidea kudeatzen duten Bidegi eta Interbiak erakundeen webguneetan begiratuz gero, A-8 erabiltzen dutela ikusi dut. Ez dakit ze ezberdintasun dagoen A eta AP erabiltzearen artean, baina Kantauriko Autobideari beti A-8 deitu izan zaiola esango nuke. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:22, 27 Uztaila 2006 (UTC)

Uste nuen Eusko Jaurlaritzak ez zituela "AP" hizkiak erabiltzen bidesaridun errepideak deitzeko–Etxeorratz (zure erantzuna hemen utzi) 13:30, 27 Uztaila 2006 (UTC)

Ados! Ez nekien ezer horretaz. Aldaketarekin konforme orduan ;-) Ongi izan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:32, 27 Uztaila 2006 (UTC)

WNBA Kategoria

Kaixo!!

Ikusi dut WNBArentzat kategoria bat sortu duzula. Bakarrik gauzatxo bat esan nahi nizuke, [[Kategoria:WNBA Liga]] sorturik neukala baina WNBA artikuluan jartzea ahaztu zaidala. Beraz, bi kategoria berdin daude artikulu batentzako.

Zuk WNBA, NBAren azpikategoria bezalatzat hartu duzu, nik berriz, WNBA Liga NBA bezalako kategoria eman diot. Hortaz, bi kategorietako bat ezabatu beharko dugu, ezta? Niri berdin zait zein, biak ondo baiteritzot.

Ondo izan!

--Arabar 14:54, 27 Uztaila 2006 (UTC)

Bot-ak

Egunon Kabri. Burokrata zarenez, pentsatzen dut zuri idatzi behar dizudala hau. Badaude hainbat erabiltzaile, nik uste, bot bezala hartu beharko liratekeenak. Izenetan, bot gehigarria dute (adibidez: Escarbot) eta beraien lankide orrietan argi adierazten dute bot-en lana betetzen dutela. Ez du garrantzi askorik baina Aldaketa berriak-en hobe ezkutatuta badaude.

Gainera, baimena edo horrelako zerbait eskatu beharko lukete gutxienez jakin dezagun zeintzuk diren. Gaztelania eta ingelesezko wikipedian hauek dira baimena eskatzeko orriak: en:Wikipedia:Bots/Requests for approvals. Ez badidazu kontrakoa esaten, horrelako orri bat sortuko dut eta bot bezala ikusten ez direnak baina ikusi beharko liratekeenak bertan idatziko ditut. —Barrie · (erantzunak hemen) 10:54, 16 Abuztua 2006 (UTC)

Existitzen zen baina hizkuntzen arteko loturarik gabe.—Barrie · (erantzunak hemen) 11:01, 16 Abuztua 2006 (UTC)

Bildu ditut bot bezala izendatu behar liratekeenak, nire ustez. Ez dakit denak egitea ere komenigarria den baina... Beraz, eman begirada bat Wikipedia:Bot-ak/Baimenak orriari mesedez. --Barrie · (erantzunak hemen) 13:56, 16 Abuztua 2006 (UTC)


Bot-request-question

Hi, I'm a user from nl-wiki, running an interwiki-bot. Some time ago, on '9 Abuztua 2006' to be exact, I applied for a bot flag at Wikipedia:Txokoa. I got no reaction, so some time later, I started my bot. Lankide:TXiKi asked me a few days later to stop the bot temporarily, because the recent changes list was flooded. I did that. The request is now also located at Wikipedia:Bot-ak/Baimenak, where also no reaction is present. Do you (the only active looking bureaucreat at the time) have any idea when a bot flag might be given, or what the procedure is, because absolutely nothing is happening. Thanks, --Tuvic 13:12, 27 Abuztua 2006 (UTC)

Bot-ak

Aupa Kabri. Uste dut bot-en egoera eta horretarako baimena ematearena aztertu beharko genukeela, beste Wikipedia batzutan izaten dituzte horren inguruko politika batzuk definituta. Ikusten duzunez Aldaketa Berriak orrialdean gero eta gehiago dira lanean dabiltzan bot-ak eta hori dela-eta zailagoa egiten da orrialde hau jarraitzea. Nik TuvicBotekin hitz egin nuen eta bot lanak egiteari utzi zion baimena jaso arte, orain Thijs!bot hau ere badabil interwikiak egiten. Uste dut bi hauei baimena ematearena aztertu beharko genukeela, eta bestela beraiekin hitz egin, eta gelditu ezean blokeatu, baina Aldaketa Berriak jarraitu ahal izateko soluzio bat bilatu beharra daukagu. Zer iruditzen? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:35, 28 Abuztua 2006 (UTC)

Txantiloi:Baimendutako bot-a

Egunon Kabri. Bazegoen {{Bot}} izeneko txantiloia.—Barrie · (erantzunak hemen) 11:46, 28 Abuztua 2006 (UTC)

Ongi da.—Barrie · (erantzunak hemen) 11:49, 28 Abuztua 2006 (UTC)
Uste dut txantiloia erabiltzerakoan ez duzula <br>... erabili beharko bertan egin ditudan aldaketekin.—Barrie · (erantzunak hemen) 12:06, 28 Abuztua 2006 (UTC)

Irudi:Bizkaikoarmarri.jpg

Gauon Kabri. Uste dut Bizkaikoarmarri.jpg irudia zuk igo zenuela eta dirudienez frantsezesko Wikipediako lankide batek bere copyrightaren egoera jakin nahi du. Txokoan adierazi du eta ohartarazteko bakarrik idazten dizut. —Barrie(postontzia) 19:29, 12 Iraila 2006 (UTC)

Proposamen bat

Kaixo! Ikusi dut Mediawikiak aldatzen zaudela. Atzo konturatu nintzen ez dagoen orri bat (adibidez asldktrhjeproui) begiratzen saiatzen zarenean, mezua oso sinplea dela beste wikipedia batzuekin konparatuta (adibidez: es:asdñfkj awe) eta agian komeniko litzatekela hortik kopiatzea. Zuek administratzaileek bakarrik egin dezakezuen lana da. Zer deritzozu? -Theklan 11:00, 13 Iraila 2006 (UTC)

Translation Request (2 sentences)

For the front page of the Novial Test Wikipedia it would be nice to have a Basque translation of the following 2 sentences:

<>

Welcome to the Wikipedia in the Novial language!

You can read about the international auxiliary language Novial here.

<>

See the original request at Wikimedia Incubator here.

Which flag or other symbol should I use next to the translation?

Thank you, Nov_ialiste

IRA Terrorismo atalean

Ez dut ulertzen IRA sarrera zergatik dagoen Terrorismo atalean. Nik politikan jarriko nuke

Wikiproiektuak

Aupa Kabri. Wikiproiektuen orrialdeen egin dituzun mugimenduak direla-eta idazten dizut. Wikipedia:Proiektua:... bezala zeuden orrialdeak Wikiproiektua:... bezala jarri dituzu; egia esan, wikiproiektuen kontuarekin hasi nintzenean pentsatu nuen horretan ere. Gertatzen dena da Wikiproiektua: ez daukagula izen-tarte bezala definituta euskarazko wikipedian (eta beste wikipedia askotan ere ez daukate, italierazkoan adibidez), eta orduan artikulu bezala kontatu eta zerrendatuko lituzke, eta hori ez da egokia. Horregatik erabaki nuen Wikipedia: barruan jartzea, wikiproiektuentzako izen-tarterik ez daukaten gainontzekoek ere horrela egiten dute gainera. Atari: izen-tartearekin antzeko zerbait gertatzen da; baina momentuz bakarra baino ez daukagunez... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:55, 24 Iraila 2006 (UTC)

Ondo. Bide batez, Wikiproiektu: eskatzeaz gain (arik gabe), eskatu Atari: izen-tartea ere, posible bada. Ea zer esaten dizuten. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:24, 25 Iraila 2006 (UTC)

Hizkuntza nagusitasuna

Aspaldiko Kabri! Arraro xamarra iruditu zait "hizkuntza nagusitasuna" hori, udalerriei buruz gabiltzanean. Ez dut oso ondo ulertzen zertarako balio duen. Gainera, datua nondik aterako da? Eta orain arte egindako udal guztiei (euskal herrikoak eta beste) datua sartu beharko zaie. Egin dezakeguna da, IF horietako bat ipini eta datua baldin badakigu ipini, eta bestela ez da agertuko. Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 19:46, 25 Iraila 2006 (UTC)

Irudi:Araba.gif

Arrastion Kabri. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Araba.gif irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 15:51, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Euskalerria.gif

Arrastion Kabri. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Euskalerria.gif irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:53, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:JohnXXIII.jpg

Arrastion Kabri. Euskalerria.gif irudiak GDFL litzentzia badu, ez litzateke izango hobeto commons-era igotzea? Beste hizkuntza edo proiektu batzuetan ere erabili ahal izango dute horrela. Gainera, irudian zer ikusten den azaltzen duen deskribapentxo batekin beteago geratuko litzateke.

Eskertuko genizuke, baita ere, JohnXXIII.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 17:53, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Mother-teresa-03.jpg

Gauon Kabri. Euskalerria.gif eta JohnXXIII.jpg irudiak GDFL litzentzia badute, ez litzateke izango hobeto commons-era igotzea? Beste hizkuntza edo proiektu batzuetan ere erabili ahal izango dituzte horrela. Gainera, irudian zer ikusten den azaltzen duen deskribapentxo batekin beteago geratuko litzateke.

Esandako irudi biez gain, eskertuko genizuke Mother-teresa-03.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 19:19, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Pasqual maragall.jpg

Gauon Kabri. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Pasqual maragall.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 20:36, 2 Urria 2006 (UTC)

Block Case

Kaixo! You have blocked me and I understand not this. I guess it has been involvede because the images I uploaded and noticed you deleted them without listing the reason after I reuploaded them, then noticed I was block. My user name is Ice201. I wish you to know, I am not trying to abuse this, I am a sysop on 3 wikiprojects, 1 on is.wikibooks.org and the others on some african languages. Before I start contributing to another language, I set up my babel box so people know who I am, I didn't realise you have such a strict image restriction such as English version and Dutch version, I thought they didnt go through, you need to leave a reason when you delete a photo. Is it copyright? Because the Iceland flagmap and Reykjavik Skjaldmerki is not copyright, it is free use, the Icelandair is copyright, but it is ok for use of non commercial.

I request you to unblock me so I can contribute my newly learnt Basque-Euskara and add some articles that I know best about my country. Thank you. --209.158.162.132 13:14, 6 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Freddie Mercury 06 - Live At Wembley.jpg

Gauon Kabri. Euskalerria.gif eta JohnXXIII.jpg irudiak GDFL litzentzia badute, ez litzateke izango hobeto commons-era igotzea? Beste hizkuntza edo proiektu batzuetan ere erabili ahal izango dituzte horrela. Gainera, irudian zer ikusten den azaltzen duen deskribapentxo batekin beteago geratuko litzateke.

Esandako irudi biez gain, eta lehenago ohartarazitako beste batzuez gain, eskertuko genizuke Freddie Mercury 06 - Live At Wembley.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 19:31, 9 Urria 2006 (UTC)

Irudi:IOW Bloom BayOfBiscaye H.jpg

Gauon Kabri. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke IOW Bloom BayOfBiscaye H.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 20:20, 9 Urria 2006 (UTC)

Irudi:IberianPeninsula.png

Gauon Kabri. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke IberianPeninsula.png irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 20:23, 9 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Zumalakarregi.jpg

Gauon Kabri. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Zumalakarregi.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 21:36, 11 Urria 2006 (UTC)

Euskaldunen ehunekoak

Ba ehunekoak… inondik ere ez. Datuak hemendik atera ditut. Udalerria aukeratu, Hizkuntza-gaitasuna (> = 5 urte), adinaren arabera udalerrika (EAE) markatu eta gero elebidunak/guztira x 100. Lan astuna baina galizierazko Wikipedian ikusi nuen antzeko zerbait eta gustatu zitzaidan. Datu hauek 2001eko erroldaren arabera dira, eta uste dut fidagarrienak direla, etxe guztietan inkesten bidez eginak direla eta. Nafarrokoak hemendik, berdintsua egin beharrez. Iparraldekoak ez ditut aurkitu eta ez dut uste existitzen direnik… Katxijasotzaile erantzunak hemen 14:14, 13 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Israel_2004.png

Gauon Kabri. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Israel_2004.png irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 21:54, 22 Urria 2006 (UTC)

Irudiak

Gabon Kabri: Ikusi dut Biarritz Olympique logoaren irudia ezabatu duzula. Badakit irudiak berez Commonsera igo behar direla, horrela egiten baitut beti. Baina batzuetan ezin da, copyrighta dutelako. Frantsesko wikipedian ikusi dezakezunez hemen, mota honetako irudiak erabili daitezke, Frantziako legediak onartzen baitu (ikusi hemen: [11]]) Horregatik, Euskal Wikipedian irudia eduki nahi badugu, Euskal Wikipedian igo behar da. Erantzun mesedez: --josugoni (hemen idatzi) 17:55, 27 Urria 2006 (UTC)

Esan bezala, hemen jartzen duenez: En France, sa mise à disposition est autorisée dans la limite des droits que l'article L-713-3 du Code de la propriété intellectuelle accorde à son titulaire et est reproduite ici en vertu de ces droits. hau da (gutxi gora behera): Frantzian, erabilera baimendua dago Jabetza Intelektualaren Kodeko L-713-3 artikuluak ematen duen eskubideen mugan eta horregatik erreproduzitzen da hemen. --josugoni (hemen idatzi) 19:16, 27 Urria 2006 (UTC)
Horregatik, Commonsen ezin dira sartu, horko politika horrelakoa baita. Baina "hemen" bai (eta ni Frantzian nago). --josugoni (hemen idatzi) 19:26, 27 Urria 2006 (UTC)

Zu administratzaile zarela...

Kaixo! Zu zarenez pasa den lehen administratzailea, mesedez, begiratu Txokoan dagoen azken eztabaida asteko itzulpena eta horrelakoak direla eta eta esan zer deritzozun, administratzaile berriak izendatu arte zuk eta txikik baino ezin dituzuelako gauzak aldatu. -Theklan; (zer?) 15:57, 1 Azaroa 2006 (UTC)

Asteko herrialdearena egin dut, ondo legoke {{{{CURRENTYEAR}}-{{CURRENTWEEK}}ko herrialdea}} jarri beharko zenuke aldaketa berriak orrialdean. -Theklan; (zer?) 21:38, 1 Azaroa 2006 (UTC)
Ikusi dut jarri duzula asteko herrialdearena... baina agian kataluniakoan bezala grafikoagoa geratzen da banderatxo eta guzti. Egin behar den bakarra jarri duzunaren ordez nik goian esandako kodea jartzea litzateke... agian ez zaizu ideia gustatzen, esan, ba? -Theklan; (zer?) 20:27, 2 Azaroa 2006 (UTC)
Noski ;-). Gainera banderatxoen lana horretarako egin nuen, gero hortik harroputzarena egiteko eta banderatxoak leku guztietan sartzeko! -Theklan; (zer?) 20:33, 2 Azaroa 2006 (UTC)

Ezabatzeko txantiloiak

Egunon Kabri. Arrazoi osoa duzu arrazoi eman behar dela esatean, baina atzotik hona 150 bat txantiloi aldatu, moldatu, sortu edo ezabatzeko jarri ditut. Askok ez dute arrazoirik idatzita eta sentitzen dut, baina jakin ezazu zerbaitetarako erabili daitezkeenak ez nituzkeela ezabatzeko montoian jarriko. Dudak izan ditudan guztietan ez dut ezer ukitu, eta asko izan dira. —Barrie(postontzia) 13:05, 3 Azaroa 2006 (UTC)

Asteko herrialdea

Kaixo! Asteko herrialdea proiektuan izena eman duzunez, eta momentuz biok bakarrik gaudenez, agian gure lana koordinatu beharko genuke. Era berean nik 2006rako aukeratutako herrialdeak aleatorioki egin ditut, baina agian modu bat aukeratu beharko genuke hautaketa egiteko... zuk esan! -Theklan; (zer?) 13:47, 3 Azaroa 2006 (UTC)

Ieup! Beno, nire proposamena astero kontinente ezberdin batekoa izatea da eta horrela iztaen saiatu naiz 2006an daudenekin. Agian egin genezake zerrenda bat Europako 10 eta Amerikako 10, Asiako 12 eta Afrikako 14 eta Ozeaniako 6 jarrita. Nik nahi baduzu egingo dut proposamen bat eta agian ekarpenik badago horiek jaso eta kitto! Bestela bozketa egiten da. -Theklan; (zer?) 15:53, 5 Azaroa 2006 (UTC)

Azal berriaren proposamena

Izugarri ondo dago zure proposamena, non botatu beharko litzateke hau onartzeko?

IP vandal

Hi. As you might have seen, the "unknown" vandal was here today. You should block that IP (83.143.18.69) infinitely, it is an open proxy. Thank you. --Thogo 15:13, 28 Azaroa 2006 (UTC)

Autobus konpainiak

Ez litzateke hobeagoa izango erderazko izenek euskarazko bertsiora berzuzentzea? -Etxeorratz, (erantzuteko hemen idatzi) 20:07, 29 Azaroa 2006 (UTC)

Ba honako hau enpresa baten izena da eta jatorrizko izena euskaraturik agertzen da Wikipedian eu:Bizkaiko Labe Garaiak .-Etxeorratz, (erantzuteko hemen idatzi) 15:32, 6 Abendua 2006 (UTC)

Jazo / jaso

Aupa Kabri. Ikusi dut {{Eguneratu}} txantiloian jazo hitza jasogatik aldatu duzula. Gertatzen dena da bi moduetan idatzi daitekeela hitza, eta esanahi ezberdinak dituela kasu bakoitzean. Hona 3000 hiztegiak dioena jazo hitzaren kasuan:

  • jazo, jazotzen: da, ad.
    1. suceder, acaecer
      1. nork jakin bihar zer jazoko den?: ¿quién sabe qué ocurrirá mañana?

Gero arte! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 08:25, 30 Azaroa 2006 (UTC)

Asteko herrialdea

Kaixo lagun! Asteko herrialdeen zerrenda orain dela aste bat proposatu nuen eta oraindik ez dut iruzkinik jaso. Aste honetan ez badut jasotzen inongo ekarpenik edo inork ez badu aldaketarik egiten zuzenean proposamena baliozkotzat joko dut... urtea bukatzear dago eta! -Theklan; (zer?) 22:54, 9 Abendua 2006 (UTC)

Sitenotice-a

Beno, ondo dago gabon hauetako kontu hori; suposatzen dut dendako gauzengatik jarri duzula ezta? Ondo dago nire ustez horrela. Eta sitenotice-a ezkutatzearen inguruan, niri gauza bera gertatu zitzaidan nire ordenagailuan, eta orain ez dut ikusten :S Beste ordenagailu batetik Wikipedian sartuz gero ikusten dut, baina niretik ez dut ikusten eta ez dakit nola jarri berriz. Hobespenetan begiratu dut baina ezer... zerbait topatzen badut esango dizut, ok?

Portzierto, MediaWiki eskuratzeko wikiproiektuan egindako itzulpena onartu dute, eta hurrengo bertsiotik aurrera euskaraz egongo da deskargatzeko softwarea :D –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:38, 18 Abendua 2006 (UTC)

Biztanleria

Atzo biztanleri datuen aurrerapen bat agertu zen egunkari askotan. Hiri eta probintzietako datuak ostiralean emango ditu INEk. http://www.diariodenavarra.es/actualidad/noticia.asp?not=2006122719110462&dia=20061227&seccion=culturaysociedad&seccionB=culturaysociedad http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Espana/gana/600000/habitantes/ano/alcanza/447/millones/elpepusoc/20061228elpepisoc_3/TesEtxeorratz (zure erantzuna hemen utzi) 14:25, 28 Abendua 2006 (UTC)

Tenpluak

Kaixo Kabri! Katxijasotzaileri galdetu nion baina esan dit zuk sortu zenuela tenpluak kategoria... gauza da batzuk jartzen egon naizela, eta azpikategoria batzuk egiten eta konturatu naiz ez dakidala zein den eraikuntza erlijioso eta tenpluaren arteko desberdintasuna. Hau da, katedralak, monasterioak... tenpluak dira edo ez? -Theklan; (zer?) 13:04, 9 Urtarrila 2007 (UTC)

Ondo, gustatu zait azalpena. Orduan erromatar eta greziarren tenpluak, tenpluak kategorian barruan sartzea ondo dago, ezta? -Theklan; (zer?) 13:25, 9 Urtarrila 2007 (UTC)
Ondo da! Puntutxoarena monobook-suitea instalatzen nabilelako da. Offline nagoela esan nahi du, orain berdea ikusten baduzu online nagoelako da eta horia ikusten baduzu lanpeturik nagoelako. Monobook-suite lahoxtia da, oso ondo dago, onura pila bat ditu eta editatzeko askoz azkarrago bilakatzen du wikipedia. Instalatu nahi baduzu Lankide:Theklan/monobook.js artxiboa kopiatu Lankide:Kabri/monobook.js artxibora eta egin berdina nahi izanez gero Lankide:Theklan/monobook.css artxiboarekin. Nire ustez merezi du. (Bide batez, TXiKik jada instalatu du eta proposatu nion hau moldatu eta itzultzea, animatzen bazara badago lana Lankide:Theklan/strings-eu.js artxiboan). Ondo izan! -Theklan; (zer?) 14:01, 9 Urtarrila 2007 (UTC)

hiriako sailkapena

Kaixo Kabri,

primero, lo siento escribir en castellano, pero no sé hablar euskera (frantzesa naiz). Hace poco, he creído la pagina de la aldea francesa donde crecí (Frouzins). He visto que tu lo había reclasificado en la Categoría Erdialdeko Pirinioak en lugar de Kategoria:Frantziako hiriburuak. Que preconizas? Porque todas las ciudades francesas estan clasificadas en esa categoria de Ciudad Francesa y no en la Categoria de la region la cual pertenecen. Quizas hay que creer una Catégoria: Ciudad de la région como Kategoria:Erdialdeko Pirinioako hiriburuak, Kategoria:Akitania hiriburuak, etc... Bueno, de lo que veo, no pienso que haya que crear una Categaria por cada "département" (Departamendua) con la pequeña cantidad de artículos. Me gustaría saber como y que hacer.

Milesker

Agur

Bichenzo 14:20, 11 Urtarrila 2007 (UTC)

Bot-ak

Bertan pasahitza idatzi behar duzu. Ez da ezer ikusten idazten duzun bitartean, baina lasai, zuk idatzi eta ondoren enter sakatu, onartuko dizu-eta. Kopiatu eta itsasteak ez dizu balioko ziurrenik. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:43, 16 Urtarrila 2007 (UTC)

Ea horrelako zerbaitek balio dizun, hona adibidea:
python replace.py -start:! "testu zaharra" "testu berria"
Baina kontu izan, "ez" testua "bai" testuagatik aldatzeko esaten badiozu, adibidez, "esanez" hitza "esanbai" hitzagatik aldatuko dizu; hau da, ez dituela hitz osoak hartzen. Horretarako " ez " testua " bai " testuagatik aldatu beharko zenuke kasu honetan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 00:32, 18 Urtarrila 2007 (UTC)

To be or not to be erdaldun

Tira, uste dot garrantzitsua dala pertsona bat euskalduna edo erdalduna dan azpimarratzea. Alde batetik, euskaradunak hain ikusezinak ez izateko, eta euskarazko Wikipediaren edozein irakurlek erreferentziak hartzeko. Badakizu, hiztun gitxituak gara, gitxi gara,... ezta?

Zeure galdera beste modu batean eginda: Zer inporta du euskarazko Wikipedian idaztea, nederlandera edo errusierazkoan?

--Patxi lurra 17:43, 17 Urtarrila 2007 (UTC)

"Inongo entziklopedian" ez agertzearena zalantzatan ipiniko dogu. Esate baterako, Almudena Cid-en artikulua idaztean gaztelerazko artikuluan horixe irakurri neban berton, zein hizkuntzatan berba egiten dauan Almudenak hain zuzen be. Hortik aurrera animau naz datu hori zehazteko.

Diskriminazinoari jagokonez, zuk zeuk ederto dakizu zer dan hizkuntz diskriminazinoa. Euskaradunak izanda ez dot uste gehiagorik esplikatu behar deutsudanik.

Edozein modutan, oso eztabaida interesgarri deritzot.

--Patxi lurra 19:23, 17 Urtarrila 2007 (UTC)

Euskal Astea

Beno, hori zen ideia hasiera batean, baina ez dakit guztion artean gehiago hitz egin behar dugun eta Euskal Aste hori gehiago zehaztu edo horrela nahikoa den. -Theklan; (zer?) 17:33, 23 Urtarrila 2007 (UTC)

Ondo da! Ba igual eskatu aldatzeko eta gero eztabaidatuko dugu hemen zer gehiago egin daitekeen! -Theklan; (zer?) 17:38, 23 Urtarrila 2007 (UTC)

Euskal Astea

Nigatik perfekto, badakizu nondik aldatzen den hori? Bestalde, ondo legoke bloga laster martxan jarri eta euskal astea ere horren bitartez zabaltzea. Ea txukun prestatzen dugun aste hori jendea erakartzeko, nahiko zabaldu dezakegu ospakizun hori-eta. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:15, 23 Urtarrila 2007 (UTC)

Aldaketak monobook.css

Kaixo! Guztia aldatu duzu eta gauza batzuk common.css artxiboan aldatzeko zirela jarri dut... agian orain monobook horrek ez du zentzurik. Begiratu zein atal doan non, mesedez! Aio... -Theklan; (zer?) 20:43, 23 Urtarrila 2007 (UTC)

Aipu txantiloia

Nahi baduzu {{esaera}} erabil dezakezu aipu txantiloiaren ordez, moldagarriagoa da. -Theklan; (zer?) 02:26, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Monobook

Egunon! Ba logurerik ez, eta gainera gaur asko ikasteko, bihar azterketa dut eta! Teorian monobook.js kopiatuta nahikoa da eta guztiz polit polit agertzeko monobook.css ere kopiatu dezakezu. Uste dut horrela funtzionatuko duela, baina gogoratu F5 sakatzea aldaketak ikusi ahal izateko. Aio! -Theklan; (zer?) 10:13, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Zer, gustatzen ezberdintasunak? -Theklan; (zer?) 16:59, 30 Urtarrila 2007 (UTC)
Nik full instalatu nuen, baina gero monobook.js artxiboan // jarrita nahikoa da gustoko ez duzun zerbait kentzeko. Gauza da berez hobea dela jatorrizkoa mantentzea, honela bertsioak agertzen badira ba zuzenean berritzen delako. Baina nik ezkerreko bilatzailea guztiz egin nahi nuen, ez gaztelaniarako moldatua. Horretarako, eta beste gauza batzuetarako, kopiatu nuen. Aldaketarik egin nahi baduzu orokorrean saiatu nik ditudan artxiboen kopiatan egiten, eta zuretzako bakarrik badira, ba orduan, zuk zeuk! -Theklan; (zer?) 17:15, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Admin

Arratsaldeon Kabri, gaur goizean irrakurri dut Wikipedia_eztabaida:Bot-ak#Burokrata_eta_administratzaileak Barrien proposamena eta ados nago, inork ez du nabarituko eta ;) beraz, eskatu dut Metan nire baimenak kentzeko. Willy 15:41, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Bai, banekien, azkar dabiltzate metan, ezta? Willy 16:31, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

WikiMiniAtlas

Kaixo berriro! Hitz egiten egon naiz WikiMiniAtlasaren egileekin koordenatuen inguruan. Tresna honekin mapatxo bat irekitzen da koordenatuei ematerakoan eta suposatzen da lan bat eginda (eurek) mapa horretan dauden koordenatu loturak agertzen direla. Hau da, Altsasu artikuluan bazaude eta ematen badiozu, irekitzen den mapan Sakanako beste herriak ikusten dira (nik jarri nielako txantiloia). Gauza da eurek lan hori egingo duten edo ez erabakitzeko koordenatu orrialde nahiko izan behar ditugula 3 edo 4 egun hauetan (konbentzitzeko). Animatzen zara egun hauetan herri, auzo eta bestelakoei koordenatuak sartzen? -Theklan; (zer?) 20:05, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Ba Laguntza:Koordenatuen erabilpena orrialdean modalitate ezberdinak agertzen dira. Agian Wikiproiektu bat sortuko dut eginbehar ezberdinak jartzeko eta nola egindaitezkeen azaltzeko. -Theklan; (zer?) 21:32, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Formatu egokirik gabeko artikuluak

Ez ote dira 85.86.81.143 lankidea gehitzen ari den artikuluak nonbaitetik kopiatuak izango? Ganorazko formaturik ez izateaz gain, textu gehiegi iruditzen zait hain denbora laburrean idatzi ahal izateko. Etxeorratz (zure erantzuna hemen utzi) 21:07, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Nabarmendutako artikulua

Kaixo Kabri!

Aurreko batean ere komentatu genuen gauza bera. Nire ustez hilabetero egin beharrean nabarmendutako artikuluarena, nahiko artikulu txukun ditugu astero aldatzeko. Gainera astero aldatuz gero jende gehiago animatuko litzateke artikulu txukunak idazten... hori da gutxienez nik pentsatzen dudana. Orain hor dauden proposamenekin hilabete hau bete eta beste lau aukeratu hurrengo hilabeterako... zerrenda bat eginda, eta kitto! Zer deritzozu? -Theklan; (zer?) 00:40, 1 Otsaila 2007 (UTC)

Nik proposatuko ditut batzuk bertan, eta Txokoan jarri orain aldaketa egiten duzunean. Bestalde, monobookarena bai, noski, geldoago doa gauza gehiago kargatu behar dituelako. Egin behar duzuna da zerbait berritu nahi duzunean ez ematea inoiz F5era, berriro kargatu behar duelako guztia. Bestela behin kargatuta niri oso ondo doakit. -Theklan; (zer?) 00:49, 1 Otsaila 2007 (UTC)

Biarriz

Biarritz/Miarritze eztabaida aspaldi izan nuen beste norbaitekin, nik ere Miarritzeren alde egiten nuen, euskarazko izena zelakoan, eta Biarritz frantsesezkoa, baina bai Euskaltzaindiak, Berriak, eta gehienek Biarritz hobesten duten, eta hori da izen zabalduena, egia esan. Biarritz erabiltzea erabaki genuen beraz. Biarritz izena nongo era jartzerakoan sortu daitezke orain zalantzak, baina -tz amaitzen diren leku izen guztiekin egiten den gauza bera egin behar da: Zarautz --> Zarauzko, Biarritz --> Biarrizko. -tzko amaiera bat gaizki gelditu litzatekeenez, t hori galdu egiten da. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:46, 1 Otsaila 2007 (UTC)

Usurbil

Ez dut uste aldaketak berbideratzearekin ezer konponduko denik. Theklanek eta nik hogei bat aldiz azaltzen saiatu ginen zer egin behar zuen idatzi nahi zuena idatzi ahal izateko, baina hala ere, kasurik egin ez, eta Usurbileko artikulua "bandalitzatzen" aritu zen hogei bat aldiz. Theklanek koordenatuei buruz egindakoa barne. Ez dut uste, besteen lana horrela tratatzen duen jenderik behar dugunik hemendik. Beraz, nahiz eta aldaketak berbideratu, berriz datorrenean, nahi duena egingo du. Beraz, bietako bat, edo Usurbili buruzko orria, aldaketak egiteko blokeatzen da, edo erabiltzearen IPa blokeatzen da. Ni ez nago prest, harroputz baten aldaketak berbideratzeko eta are gutxiago irainak jasotzeko. Etxeorratz (erantzuna hemen utzi) 6:32, 5 Otsaila 2007 (UTC)