Teotihuacan: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 19°41′N 98°51′W / 19.683°N 98.850°W / 19.683; -98.850
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{lanean|josugoni}}
{{Gizateriaren ondare infotaula
{{Gizateriaren ondare infotaula
| Izena = Teotihuacan hiri prehispanikoa

20. lerroa: 21. lerroa:

Hiria eta arkeologia gunea [[Mexikoko estatua|Mexikoko estatuko]] San Juan Teotihuacán eta San Martín de las Pirámides udalerrietan dago, [[Mexiko Hiria|Mexiko Hiritik]] 40 km ipar-ekialdera. Arkeologia gunearen eremua 83[[km²]] da eta [[UNESCO]]k [[Gizateriaren Ondare]] izendatu zuen 1987an. Egun, Mexikoko arkeologia gune bisitatuenetakoa da.

== Hiria ==

Hiriko etorbide zabalean ("Hildakoen Etorbidea", gaztelaniaz ''Avenida de los Muertos'', nahuatleko ''Miccoatli'' izenaren itzulpena) arkitektura zeremonial erraldoia dago, hala nola, ''Eguzkiaren piramidea'' (Ameriketako bigarren handiena, [[Cholula]]koaren atzetik) eta ''Ilargiaren piramidea''. Etorbidean barna, ''talud-tablero'' plataforma txikiagoak ere badaude. [[Azteka|Aztekek]] hilobiak zirela uste zuten, eta horregatik eman zioten izen hori etorbideari. Adituen ustez, zeremoniak egiteko plataformak ziren, gailurrean tenpluak zituztela.

Hiriaren antolaketa geografikoa mesoamerikar [[hirigintza]]ko adibide ona da, kokapena eta eraikinak [[Unibertso]]aren ikuspegiari jarraiki. Hiri bilbea 15.5º lerratuta dago iparraldetik ekialderantz. Teoria baten arabera, [[Eguzkia]] angelu berdinarekin igotzen da udako egun berdinean urtez urte. Biztanleek lerrokadura erabiltzen ei zuten denbora neurtzeko, zenbait erritu egiteko edo landaketak egiteko. Beste teoria baten arabera, Mesoamerikako beste hien antzera, inguruetako mendi garaienarekin lerrokatua egongo litzateke. Badirudi hau dela Teotihuacanen kasua, nahiz eta lerrokatu zeneko mendia ez dagoen ikusgai, beste mendi batek galarazten baitu<ref name="TeotihuacanHistory">{{erreferentzia|url=http://www.ourworldwonders.com/Teotihuacan/History.htm|izenburua=Teotihuacango historia}}</ref>.

{{irudi zabala|Teotihuacan panorama.jpg|1500px|Hildakoen Etorbidearen ikuspegi panoramikoa.}}

== Historia ==
== Historia ==
39. lerroa: 32. lerroa:
* ''Metepec'' fasea (650-750): gainbehera (70.000 biztanle)

* ''Oxtipac'' fasea: amaierako gainbehera (2000 biztanle)

==Arkitektura==

Teotihuacango hiriko arkitektura gotorra eta arranditsua da oro har. Hiriaren ardatza Hilen Etorbideak (ipar-hegoalde) eta Ekialdeko Hiribideak (eki-mendebalde) osatu zuten ; haiek eraiki ziren garai beretsukoa dira, orobat, Eguzkiaren tenplua eta beste zenbait eraikin ospetsu. Hilen etorbidea 1700 metro luze eta 45 metro zabal zen, eta plaza karratu batean amaitzen zen. Plaza horretan Ilargiaren piramidea eraiki zuten.

Hilen etorbidean, Ilargiaren piramidearen ekialdean, gotorlekua eta Eguzkiaren piramidea, harkaitzez inguratua, eraiki zituzten.

Teotihuacanen, Amerika Erdiko heste kultura batzuetan hezala, garrantzi handiko eraikina izan zen piramidea, haina Teotihuacangoek badituzte zenbait ezaugarri berezi : piramide garaiak eta aldi berean gotorrak dira, bolumen handikoak (1.300.000 ni Eguzkiaren piramidearen kasuan), eta eskailera ataletan banatua dute, piramidearen gorputz bakoitzean atal bana, eta eskaileraren aurrean, herriz, beste eraikin mailakatu bat dute, plataforma moduko bat. Harri horizontalak lauki zuzenak dira eta idazkunak dituzte zizelatuak, baita monumentu txikiagoetan ere.

Eguzkiaren piramidea eraiki bezala utzi zuten, ez zitzaion atal berririk edo estalki berezirik erantsi. Oinarria karratua du ia, aldeko 220 m ingurukoa. Malda handiko lau atalez osatua da eta gailurreko plataforma barne harturik 63 m-ko garaiera du. Ilargiaren piramidea, herriz, oinarri lauki zuzenekoa da eta 40 rn inguruko garaiera du. Egiturari dagokionez, dena dela, elkarren oso antzekoak dira biak.

Bi piramide nagusiez gainera monumentu aipagarria da gotorlekua eta bertako tenplu nagusia, Quetzalcoatl jainkoarena, piramide formakoa hau ere. Sei maila ditu eta friso zizelatuz apaincltita dago ; inguman beste hamabost monumentu ttilciago zituen.

Hilen kalearen albo batean Nekazaritzaren tenplua dago, horma irudi bikainez hornitua. Hasieran piramide txiki bat zen,haina gero terraza bat erantsi zitzaion, mailadi zabal batekin.

Administrazio eta erlijio guneez gainera, hainbat auzo zegoen hirian. Auzoetan, bizitokiez gainera, tenpluak eta administrazio eta politikarekin loturiko eraikinak zeuden . Etxebizitzak areto eta gela lauki-zuzenez osatuak dira, oro har, plaza eta kalexka itxiez bereiziak. Pezozko hormak zituzten, ez zuten leihorik baina patio txikietara ematen zuten ; patioaren erdian ur biltegi moduko bat zegoen. Etxeek gurutze formako oinarria dute eta beso bakoitzean gela bana zuten, patiora begira. Orain arte ikertu den auzorik handiena Tlamimilolpa multzoa da.

3.500 m'-tik gorako eremua hartzen zuen eta 176 gela, 21 patio txiki, 5 plaza handi eta hainbat kalexlca zeuden bertan.

=== Hiria ===

Hiriko etorbide zabalean ("Hildakoen Etorbidea", gaztelaniaz ''Avenida de los Muertos'', nahuatleko ''Miccoatli'' izenaren itzulpena) arkitektura zeremonial erraldoia dago, hala nola, ''Eguzkiaren piramidea'' (Ameriketako bigarren handiena, [[Cholula]]koaren atzetik) eta ''Ilargiaren piramidea''. Etorbidean barna, ''talud-tablero'' plataforma txikiagoak ere badaude. [[Azteka|Aztekek]] hilobiak zirela uste zuten, eta horregatik eman zioten izen hori etorbideari. Adituen ustez, zeremoniak egiteko plataformak ziren, gailurrean tenpluak zituztela.

Hiriaren antolaketa geografikoa mesoamerikar [[hirigintza]]ko adibide ona da, kokapena eta eraikinak [[Unibertso]]aren ikuspegiari jarraiki. Hiri bilbea 15.5º lerratuta dago iparraldetik ekialderantz. Teoria baten arabera, [[Eguzkia]] angelu berdinarekin igotzen da udako egun berdinean urtez urte. Biztanleek lerrokadura erabiltzen ei zuten denbora neurtzeko, zenbait erritu egiteko edo landaketak egiteko. Beste teoria baten arabera, Mesoamerikako beste hien antzera, inguruetako mendi garaienarekin lerrokatua egongo litzateke. Badirudi hau dela Teotihuacanen kasua, nahiz eta lerrokatu zeneko mendia ez dagoen ikusgai, beste mendi batek galarazten baitu<ref name="TeotihuacanHistory">{{erreferentzia|url=http://www.ourworldwonders.com/Teotihuacan/History.htm|izenburua=Teotihuacango historia}}</ref>.

{{irudi zabala|Teotihuacan panorama.jpg|1500px|Hildakoen Etorbidearen ikuspegi panoramikoa.}}

==Eskultura==

Teotihuacango multzoko arkitektura bezala, gotorra eta arranditsua da eskultura ere. Dena dela, ez zuten eskultura monumentala landu. Erliebe modura zizelaturllco buruak (Tlaloc jainkoaren burua, suge lumadunarena, etab.) eta maskarak dira eskultura aipagarrienak.

Maskarak hileta erritoarekin loturik zeuden adituen ustez, eta oso zurrunak dira, eskultura eta artea oro liar bezala, baina batzuek agerian dituzte hildakoaren ezaugarriak . Harri gogorrean egiten zituzten maskarak, serpentina, diorita eta onizean, eta obsidianazko, pirirazko, granatezko eta jadezko mosaikoez hornituak dira asko.
Irudi0
==Pintura eta zeramika==

Pinturaren alorrean horma irudiak dira adierazpide aipagarriena. Piramideak eta eskulturak kolore distiratsuez margotuak zeuden, nahiz eta gaur arte gorde diren aztarnetan ez diren behar bezala nabarmentzen, ospakizun eremuaren inguruko jauregietan izan ezik. Oinarri gisa karea eta kuartzo hauts oso finezko nahastura bat erabiltzen zuten ; gainerako margoak oso nabarmen gelditzen ziren hondo horren gainean.

Pinturen gaiari dagokionez, erritoei edo mitologiako gaiei buruzkoak dira gehienak :Tlatoc jainkoa, lurren emankortasunagatik eta uragatik eskerrak emateko hari egindako eskaintzak eta otoitzak etab.

Teotihuacango pinturaren erakusgarri nagusia Lurreko Paradisuaren horma irudia da, Tepantitlakoa ; hil ondoko bizitzaren adierazpena da, ez du leku jakin bat zehatzmehatz deskribatzen eta ez dago espazio errealaren edo leku jakin baten erreferentziarik . Hondoa neutroa da, gorrixka. Irudi guztiak soslaiez daude, eta ez dagokio izaki jakin batzuei, aldiz, Tlalocen erreinura iristeak dakarren zorionaren kontzeptua bakarrik islatzen dute.

Zeramika lanetan aipagarriak dira hiru oin zilindrikoko ontziak eta buztin egosizko irudi txikiak. Ontziak kolore biziko irudi geometrikoez apaintzen zituzten. Irudiak moldez egiten zituzten eta gizakiak edo jainkoen irudiak dira gehienak : hiruki tankerako aurpegia dute eta jantzi, orrazkera eta bitxi dotoreak dituzte.

== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
{{erreferentzia zerrenda}}
{{lur}}

== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

10:56, 12 abendua 2012ko berrikusketa

Teotihuacan hiri prehispanikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv, vi
Erreferentzia 414
Kokalekua Txantiloi:MEX
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Teotihuacan, batzuetan Teotihuacán, (nahuatlez, Teōtihuácān, «jainkoak sortu ziren lekua»[1] Mexikoko Haraneko arkeologia gune erraldoia da, Kolonaurreko Ameriketan eraiki ziren egitura piramidal handienetakoak dituena. Piramideez gain, Teotihuacanen bizitoki multzoak, Hildakoen Etorbidea eta horma-irudi koloretsu ezagunak ere badira.

Hiri K. a. 200ean sortu omen zen, VII-VIII. mendean bertan behera utzi zen arte. Gailurrean, 1. milurtekoaren lehen erdian, Teotihuacan Ameriketako hiri handiena zen, 200.000 biztanle baino gehiago baitzituen, garaiko munduko hiri populatuenetakoa. Hiri honi lotutako zibilizazioari Teotihuacano edo Teotihuacan soilik deitzen zio.

Inperio baten erdigunea zela eztabaidagai izan arren, Mesoamerika osoan eragin handia izan zuela argi dago. Teotihuacanoen presentzia, agian erabateko kontrol ekonomiko eta politikoa ere, Veracruzeko hainbat gunetan eta Maien eskualdean ikus daiteke. Biztanleen etnia ere eztabaidagaia da, besteren artean nahuak, otomiak edo totonakak izan baitzitekeen. Zenbait adituk ere proposatu duten bezala, estatu multietnikoa izan zitekeen Teotihuacan.

Hiria eta arkeologia gunea Mexikoko estatuko San Juan Teotihuacán eta San Martín de las Pirámides udalerrietan dago, Mexiko Hiritik 40 km ipar-ekialdera. Arkeologia gunearen eremua 83km² da eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1987an. Egun, Mexikoko arkeologia gune bisitatuenetakoa da.

Historia

Teotihuacanen historia fasetan banatu daiteke[2]:

  • Patlachique fase (K. a. 100 - K. o. 1): 4 eta 6 km² arteko hedapena
  • Tzacualli fasea (1-150): Hildakoen Etorbidea Eguzkiaren Piramidea eta Ilargiarena eraikitzen hasi ziren; hiriak 17km² zituen
  • Miccaotli fasea (150-250): Lumadun Sugearen Piramidea eta Zitadela eraikitzen hasi ziren; hiriak gehienezko eremua hartu zuen (22,5km²) eta 45.000 biztanle zituen
  • Tlamimilolpa fasea (250-450): estetika maila handiko artelanak egin ziren; Lumadun Sugearen piramideari atxikitako piramidea eraiki zen; Mexikoko Golkoarekin eta maien eskualdearekin harremana; hiriak 65.000 biztanle omen zituen
  • Xolalpan fasea (450-650): Teotihuacango kultura ezaugarrien hedadura Mesoamerika osoan zehar; Tetitla, Yayahuala, Atetelco, Tepantitla, Xolalpan, Tlamimilolpa multzo erlijiosoak, administratiboak eta etxebizitzak eraiki ziren; hiriak 85.000 biztanle zituen;
  • Metepec fasea (650-750): gainbehera (70.000 biztanle)
  • Oxtipac fasea: amaierako gainbehera (2000 biztanle)

Arkitektura

Teotihuacango hiriko arkitektura gotorra eta arranditsua da oro har. Hiriaren ardatza Hilen Etorbideak (ipar-hegoalde) eta Ekialdeko Hiribideak (eki-mendebalde) osatu zuten ; haiek eraiki ziren garai beretsukoa dira, orobat, Eguzkiaren tenplua eta beste zenbait eraikin ospetsu. Hilen etorbidea 1700 metro luze eta 45 metro zabal zen, eta plaza karratu batean amaitzen zen. Plaza horretan Ilargiaren piramidea eraiki zuten.

Hilen etorbidean, Ilargiaren piramidearen ekialdean, gotorlekua eta Eguzkiaren piramidea, harkaitzez inguratua, eraiki zituzten.

Teotihuacanen, Amerika Erdiko heste kultura batzuetan hezala, garrantzi handiko eraikina izan zen piramidea, haina Teotihuacangoek badituzte zenbait ezaugarri berezi : piramide garaiak eta aldi berean gotorrak dira, bolumen handikoak (1.300.000 ni Eguzkiaren piramidearen kasuan), eta eskailera ataletan banatua dute, piramidearen gorputz bakoitzean atal bana, eta eskaileraren aurrean, herriz, beste eraikin mailakatu bat dute, plataforma moduko bat. Harri horizontalak lauki zuzenak dira eta idazkunak dituzte zizelatuak, baita monumentu txikiagoetan ere.

Eguzkiaren piramidea eraiki bezala utzi zuten, ez zitzaion atal berririk edo estalki berezirik erantsi. Oinarria karratua du ia, aldeko 220 m ingurukoa. Malda handiko lau atalez osatua da eta gailurreko plataforma barne harturik 63 m-ko garaiera du. Ilargiaren piramidea, herriz, oinarri lauki zuzenekoa da eta 40 rn inguruko garaiera du. Egiturari dagokionez, dena dela, elkarren oso antzekoak dira biak.

Bi piramide nagusiez gainera monumentu aipagarria da gotorlekua eta bertako tenplu nagusia, Quetzalcoatl jainkoarena, piramide formakoa hau ere. Sei maila ditu eta friso zizelatuz apaincltita dago ; inguman beste hamabost monumentu ttilciago zituen.

Hilen kalearen albo batean Nekazaritzaren tenplua dago, horma irudi bikainez hornitua. Hasieran piramide txiki bat zen,haina gero terraza bat erantsi zitzaion, mailadi zabal batekin.

Administrazio eta erlijio guneez gainera, hainbat auzo zegoen hirian. Auzoetan, bizitokiez gainera, tenpluak eta administrazio eta politikarekin loturiko eraikinak zeuden . Etxebizitzak areto eta gela lauki-zuzenez osatuak dira, oro har, plaza eta kalexka itxiez bereiziak. Pezozko hormak zituzten, ez zuten leihorik baina patio txikietara ematen zuten ; patioaren erdian ur biltegi moduko bat zegoen. Etxeek gurutze formako oinarria dute eta beso bakoitzean gela bana zuten, patiora begira. Orain arte ikertu den auzorik handiena Tlamimilolpa multzoa da.

3.500 m'-tik gorako eremua hartzen zuen eta 176 gela, 21 patio txiki, 5 plaza handi eta hainbat kalexlca zeuden bertan.

Hiria

Hiriko etorbide zabalean ("Hildakoen Etorbidea", gaztelaniaz Avenida de los Muertos, nahuatleko Miccoatli izenaren itzulpena) arkitektura zeremonial erraldoia dago, hala nola, Eguzkiaren piramidea (Ameriketako bigarren handiena, Cholulakoaren atzetik) eta Ilargiaren piramidea. Etorbidean barna, talud-tablero plataforma txikiagoak ere badaude. Aztekek hilobiak zirela uste zuten, eta horregatik eman zioten izen hori etorbideari. Adituen ustez, zeremoniak egiteko plataformak ziren, gailurrean tenpluak zituztela.

Hiriaren antolaketa geografikoa mesoamerikar hirigintzako adibide ona da, kokapena eta eraikinak Unibertsoaren ikuspegiari jarraiki. Hiri bilbea 15.5º lerratuta dago iparraldetik ekialderantz. Teoria baten arabera, Eguzkia angelu berdinarekin igotzen da udako egun berdinean urtez urte. Biztanleek lerrokadura erabiltzen ei zuten denbora neurtzeko, zenbait erritu egiteko edo landaketak egiteko. Beste teoria baten arabera, Mesoamerikako beste hien antzera, inguruetako mendi garaienarekin lerrokatua egongo litzateke. Badirudi hau dela Teotihuacanen kasua, nahiz eta lerrokatu zeneko mendia ez dagoen ikusgai, beste mendi batek galarazten baitu[3].

Hildakoen Etorbidearen ikuspegi panoramikoa.

Eskultura

Teotihuacango multzoko arkitektura bezala, gotorra eta arranditsua da eskultura ere. Dena dela, ez zuten eskultura monumentala landu. Erliebe modura zizelaturllco buruak (Tlaloc jainkoaren burua, suge lumadunarena, etab.) eta maskarak dira eskultura aipagarrienak.

Maskarak hileta erritoarekin loturik zeuden adituen ustez, eta oso zurrunak dira, eskultura eta artea oro liar bezala, baina batzuek agerian dituzte hildakoaren ezaugarriak . Harri gogorrean egiten zituzten maskarak, serpentina, diorita eta onizean, eta obsidianazko, pirirazko, granatezko eta jadezko mosaikoez hornituak dira asko. Irudi0

Pintura eta zeramika

Pinturaren alorrean horma irudiak dira adierazpide aipagarriena. Piramideak eta eskulturak kolore distiratsuez margotuak zeuden, nahiz eta gaur arte gorde diren aztarnetan ez diren behar bezala nabarmentzen, ospakizun eremuaren inguruko jauregietan izan ezik. Oinarri gisa karea eta kuartzo hauts oso finezko nahastura bat erabiltzen zuten ; gainerako margoak oso nabarmen gelditzen ziren hondo horren gainean.

Pinturen gaiari dagokionez, erritoei edo mitologiako gaiei buruzkoak dira gehienak :Tlatoc jainkoa, lurren emankortasunagatik eta uragatik eskerrak emateko hari egindako eskaintzak eta otoitzak etab.

Teotihuacango pinturaren erakusgarri nagusia Lurreko Paradisuaren horma irudia da, Tepantitlakoa ; hil ondoko bizitzaren adierazpena da, ez du leku jakin bat zehatzmehatz deskribatzen eta ez dago espazio errealaren edo leku jakin baten erreferentziarik . Hondoa neutroa da, gorrixka. Irudi guztiak soslaiez daude, eta ez dagokio izaki jakin batzuei, aldiz, Tlalocen erreinura iristeak dakarren zorionaren kontzeptua bakarrik islatzen dute.

Zeramika lanetan aipagarriak dira hiru oin zilindrikoko ontziak eta buztin egosizko irudi txikiak. Ontziak kolore biziko irudi geometrikoez apaintzen zituzten. Irudiak moldez egiten zituzten eta gizakiak edo jainkoen irudiak dira gehienak : hiruki tankerako aurpegia dute eta jantzi, orrazkera eta bitxi dotoreak dituzte.

Erreferentziak

  1. teō- 'jainko', -tiā (kausatiboa), -hua (pasiboa), -cān '(ekintza gertatu den) tokia'.
  2. Eduardo Matos Moctezuma, Teotihuacan. La cité des dieux, CNRS Éditions, 82-87 or.
  3. Teotihuacango historia. .

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teotihuacan
  • INAH, Mexikoko arkeologia institutua (Teotihaucani buruzko informazioa lortzeko, webgunean nabigatu)
19°41′N 98°51′W / 19.683°N 98.850°W / 19.683; -98.850