Neubrandenburg: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: uz:Neubrandenburg
t r2.7.3) (robota Erantsia: ms:Neubrandenburg
80. lerroa: 80. lerroa:
[[lt:Noibrandenburgas]]
[[lt:Noibrandenburgas]]
[[lv:Neibrandenburga]]
[[lv:Neibrandenburga]]
[[ms:Neubrandenburg]]
[[nl:Neubrandenburg]]
[[nl:Neubrandenburg]]
[[nn:Neubrandenburg]]
[[nn:Neubrandenburg]]

15:43, 13 abendua 2012ko berrikusketa

Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula Neubrandenburg edo Brandenburg Berria Alemaniako herri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuaren hegoaldean kokaturik dagoena. Estatuko hirugarren hiri handiena da Rostock et Schwerinen ondoren.

Geografia

Estatuaren hego-ekialdean kokaturik dago Neubrandenburg, Tollensesee lakuaren ertzean.

Historia

XIII mendearen erdialdera monje batzuk Broda monastegia jaso zuten eta 1248an Neubrandenburg hiria sortu zen, Brandenburgeko mangraveak iparraldeko lurrak kontrolatzeko hiri bat behar baitzuen. 1292an ordea Mecklenburgeko dukeak jabetu ziren Neubrandenburgetaz. Merkataritzari esker hiriak garapena ezagutu zuen hurrengo mendeetan.

Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648) suediarrek, eskoziar soldaduen laguntzarekin hiria hartu zuten baina 1631ean Liga katolikoa hiriaz jabetu eta aurrekoak bidali egin zituzten. Suediarrek orduan "presorik ez" politika ezarri zuten hiria berreskuratzeko. Historiako gatazkarik krudelenetakoa etorri zen orduan.

Bigarren Mundu Gerran ere asko sufritu zuen, Armada Gorriaren bonbaketek hiriaren %80 suntsitu baitzuten.

Stargarder Tor

Ondasun nabarmenak

  • Harresiak: Erdi Aroko harresiak zirela eta Neubrandenburg "Lau ateetako hiria" (Stadt der Vier Tore) ezizenaz ezagutu zen. Gaur egun oraindik harresi honek zutik dirau. 7 metrotako altuera du eta 2'3 kilometrotako luzera. Aterik ikusgarriena Stargarder Tor da, ondoko irudian dagoena.
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Adreilu gorrizko eliza gotiko hau 1298an bukatu zuten eraikitzen. Bigarren Mundu Gerran suntsitua izan zen baina 1975rako berreraiki zuten.

Hiri senidetuak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neubrandenburg