Antzezle: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: lmo:Atur
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
105. lerroa: 105. lerroa:
[[nov:Aktore]]
[[nov:Aktore]]
[[oc:Actor]]
[[oc:Actor]]
[[or:ଅଭିନେତ୍ରୀ(ନାରୀ କଳାକାର)]]
[[or:ଅଭିନେତ୍ରୀ (ନାରୀ କଳାକାର)]]
[[pl:Aktor]]
[[pl:Aktor]]
[[ps:لوبګر]]
[[ps:لوبګر]]

07:27, 14 abendua 2012ko berrikusketa

Aktorea drama batean pertsonai bat antzezten duen pertsona da, filmean, telebistan, antzerkian edo irratian. Antzinako Grezian aktoreak deitzeko ὑποκριτής (hypokrites) hitza erabiltzen zen, hitzez hitz "antzezlea" esan nahi zuena.

Historia

Aktore bi antzezten.

Miaketa berrien bidez jakinarazi da lehenengo ekitaldiak antzinako Egipton sortu zirela. Bertako sazerdoteek haien jainkoen irudikapenak egiten zituztenean herriari azaltzen zioten erlijioaren irakaskuntza eta arauak.

Ezagutzen den adimen idatzitako lehenengo aktorea Tespo grekoa izan zen, k.a. 534. urtean Dionisio antzerkian antzeztu zuena. Eszenatokian Tespok lehenengo pertsonan hitz egin zuen, pertsonai bat interpretatuz. Ordura arte, entzuleagoaren aurrean historiak kontatu zituzten soilik, baina beti hirugarren pertsonan eta abesti moduan. Beraz, izugarrizko aurrerapena ekarri zuen.

Aktoreen profesionaltasuna Europan hasi zen, XVI. mendean: Italian, Commedia dell'Arte izeneko lehenengo talde profesionala; Ingalaterran, Ixabel erreginaren denboran, aktoreen taldeak nobleziagatik babestuak ziren, hala nola: Lord Chamberlain's Men, William Shakespeare, geroago King's Men deituko zena; Frantzian, Comédie Françaiserekin.

XVII. mendera arte aktoreek gizonak bakarrik izan ahal ziren. Emakumeek antzeztea txarto ikusita zegoen. Horregatik Shakespeareren garaian gizonek emakumeak antzezten zituzten. Veneziako antzokian izan zen lehenengo emakumeen antzezpena.

Dobleak

Aktoreen dobleak, aktoreek egin behar dituzten eszena arriskutsuak edo zailak egiten dituzten pertsonak dira. Eszena hauetan aktoreen segurtasun fisikoa arriskuan egon dezake. Kasu batzuetan, aktoreek ez dira gai haien pertsonaiek egin behar duten papera betetzeko, orduan adituek gauzatzen dituzte. Beste kasu batzuetan, aktoreek pertsonaien mailara daude, halaber, haien segurtasunagatik espezialistak kontratatzen dituzte.

Aktoreen sariak

Bibliografia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzezle
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzezle