Ipar hemisferio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t r2.7.3) (robota Erantsia: sl:Severna polobla
t Xabier Armendaritz moved page Ipar Hemisferioa to Ipar hemisferio over redirect
(Ez dago alderik)

18:07, 16 abendua 2012ko berrikusketa

Ipar hemisferioa, Ipar polotik ikusita

Ipar Hemisferioa edozein planetaren —baina bereziki Lurraren— iparraldeko erdia da, hau da, Ekuatoretik iparraldera dagoen esfera-erdia.

Lurrari dagokionez, ipar hemisferioan osorik sartuta daude Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Asia (lurralde gutxi batzuk izan ezik). Afrika eta Hego Amerikako iparraldeak ere ipar hemisferioan daude; Afrikaren kasuan, lur zatirik handiena dago hemisferio horretan, izan ere.

Munduko biztanleen % 90 ipar hemisferioan bizi da, eta hemisferiorik aberatsena dela jotzen da, herri industrializatu ia guztiak hortxe baitaude.