Zibilizazio minoiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{lanean|josugoni}}
'''Zibilizazio minoikoa''' [[Brontze Aro]]ko kultura aurre-helenistiko bat da, [[Kreta]]ko ([[Grezia]]) irlan k.a. 3000 eta 1200 urteen artean garatua. Izen hau, bere aurkitzaileak, [[Sir Arthur Evans]]-ek, Knososeko jauregia (kultura honen adierazgarriena) [[Minos]] eta [[Minotauro]]aren kondairarekin lotu zuelako du.
[[Fitxategi:Map Minoan Crete-en.svg|thumb|right|400px|Aurkikuntza minoiko garrantzitsuenak]]

==Arkitektura==
{{sakontzeko|Arkitektura minoikoa}}
[[Fitxategi:Knossos - North Portico 02.jpg|320px|thumbnail|ezkerrera|[[Knossos]], berreraikitako zutabedia]]

Lehenengo aldaketa K.a. 2000 urte inguruan gertatu zen. Ordu arte, Minosko zibilizazio aldiaren lehenengo zortzi mendeetan zehar, kretarrek ez zuten Neolitos Aroko bizibidetik harago egin. Nolanahi ere, itsas merkataritzari esker Egiptorekin harremanetan izan bide ziren. K.a. 2000. urte inguruan, bada, kretarrek idazteko sistema bat eta hirien zibilizazio bat sortu eta antolatu zuten, hiru jauregiren inguman : Knossos, Festo eta Malia. Hirurak aldi berean suntsitu ziren, K.a. 1700 inguruan, eta ia ez da horien aztarnarik geratu. Ehun bat urte geroago jauregi berri eta handiagoak eraiki ziren leku haietan herran, haina 1450 inguruan guztiz suntsiturik gertatu ziren ostera.

Lehenengo jauregiak suntsitu zituen hondamendiaren ondoren eta mende beteko susperraldi mantso bat eta gero, sormenaren eztanda ikaragarria gertatu zen. Denbora bitarte labur horretan sortu zen Minosko arkitekturaz, eskulturaz eta pinturaz gorde den guztia eta, horregatik, jauregi horien aztarnak dira garai hartako gure informazio iturri nagusia.

Kretako jauregi handiena Knossoskoa izan zen (K.a. 1900 inguru). Han aurkitu ziren Kretako gizarteari eta ekonomiari buruzko lehenengo datuak, buztinezko oholetan idatziak. Greziako elezahar klasikoetan Minos erregearen jauregia zen Knossos. Arkeologia lanei esker jakin denez, oso handia zen, eta kanpoaldetik ez oso dotorea, Asiriako eta Pertsiako jauregiekin konparatuta behinik behin ; ez dago behintzat halako batasun eta handitasun efektua bilatu nahian egina. Barrualdetik, herriz, aretoak eta gelak ez ziren oso handiak, sabai apalekoak baitziren. Nolanahi ere, zutabezko galeriek, eskailerek eta haizeztatze patioek zabaltasun eta irekitasun kutsu atsegina emango zioten. Hormetako batzuk, margo bikainez apainduak, halako dotoretasun barrenkoia gorde dute gaur egun arte. Igeltserotza lana ere bikaina da jauregi minoikoetan. Ez dago ziurtasun osoz esaterik zer ziren jauregiok eraikiarazi zituzten gobernariak, printze gerrariak ote ziren, Egipto eta Mesopotamiakoak bezalako errege sainduak edota merkatariak, baina arkeologia lanetan azaleratu diren aztarnak aztertuta ezer izatekotan merkatariak izango zirela esateko arrazoiak daudela ematen du, han azaldu diren biltegi, lantegi eta langelek jauregia ez zela errege egoitza soila erakutsi baitute, administrazio eta merkataritza jardueretarako gune handi bat baizik.

==Artea==

Kretako arte moldea da askogatik Egeoko zibilizazioetako aberatsena eta exotikoena . Badu ezaugarri berezi bat Egipto eta Sortalde Hurbilekotik ez ezik, Grezia klasikokotik ere bereizten duena : jarraitasunik eza.

Minosko artearen erakusgarri nagusiak aztertzean ez da haien artean bilakaera prozesurik izan zenik esateko arrazoirik aurkitzen ; hain agertzen eta desagertzen dira erakusgarriok bat-batean ezen uste izatekoa baita kanpoko indar ezezagunen mende egon zela haien patua. Bat-bateko aldaketa bortitzak gertatu ziren (sumendi erupzioek eta arrotzen erasoek eraginak beharbada), eta uharte osoari eragin zioten nonbait.

Nolanahi ere, gertatuak gertatu, Kretako arteak ez du hondamena iragar zezakeen aztarnarik utzi, guztiz arte alaia baita, eta are jostalaria ere, erritmoz eta dinamismoz betea.

===Eskultura===
[[File:Snake Goddess Crete 1600BC.jpg|thumb|left|150px|"Suge jainkosa", apaizemea erritual bat egiten.]]
Minosko zibilizazioan ez da erlijio aztarna askorik aurkitu, ez tenplurik ez tamaina handiko estatuarik gurtzeko, eta bestelakorik ere gutxi. Aurkitu direntxoek, gainera, ez dute oso esanahi garbia. Kobazuloetan-eta egingo zituzten beren erlijio ospakizunak . Adimen ustez, jainkosa bat (edo batzuk, akaso) gurtzen zuten, heste leku batzuetan eta lehenago aurkitutako amatasunaren eta emankortasunaren jainkosen antzekoren bat-edo. Aipagarria da terrakotazko estatua txiki bat (Knossos, K.a. 1600 inguru), hiru suge luze kiribilkaturik dituela besoen, gorputzaren eta buruaren jiran, eta bularrak agerian. Batzuen ustez irudi horrek esanahi garbia izan dezake, antzinako erlijio askotan sugea lurreko jainkoen eta gizonezkoen emankortasunaren irudikapena baita eta bularra, berriz, emakumezkoen emankortasunarena.
===Zeramika eta pintura===
[[File:Knossos bull.jpg|thumb|300px|Knossosen aurkitutako [[fresko]]a, zezen-saltoare errito edo kirola irudikatzen duena (grezieraz "ταυροκαθάψια"). Azal ilunekoa gizona da eta azal argiko bi irudiak emakumeak.]]

Lehenengo jauregien garaian (K.a. 2000-1700 inguruan) zeramika mota berezi bat egin zen Kretan, teknikaren bikaintasunarengatik eta apaindura zurrunbilotu dinamikoagatik ezaguna. Apaindurazko pintura horretan, ordea, ez da 1600-1450 bitarteko loraldi arestian aipatu horretan hain pintura lan bikainak egingo zirenik aurreikusten.

Horma irudi haietan Izaditik ateratako pasarteak irudikatzen dira gehienetan : animaliak, hegaztiak, landareak, itsasoko izakiak . Aditu batzuen ustez, Egiptoko pintura moldea gogorarazten dute eta animaliek eta landareek ere arte nilotikoaren eragina nakari (tute heren egikeran, baina haietan dagoen iraunkortasuna eta egonkortasunaren ordez, kulunkazko mugimendua eta erritmoa darie hauei eta irudiek berek ere pisurik gabe airean zintzilik ematen dute.Arv •a irren eta izrn , deen freskoa da (Knossosko jauregia) horma irudirik ederrenetako bat, zeinetan kretarren artearen gai kutunena azaltzen baita : itsasoa eta itsasoko izakiak. Itsasoko gauzekiko zaletasun hori hain zen handia, non itsasoarekin zerikusirik ez zuten gaietan ere nola edo hala islatzen baitzen, Zezerzlarren freskoa deritzon margolan bikainaren irudien mugimenduan (ur gainean jauzi egiten duten izurdeak bailiran), esate baterako.

Hori da, hain zuzen, Minosko artearen beste maisulan aipagarrienetako bat, aurkitu den handiena eta dinamikoena. Margolanak zezenaren gainetik jauzi egitearen erritoa erakusten du (zezen handi bat erdian eta hiru giza irudi inguruan : aurrean, zezenaren gainetik jauzian eta atzean).

Zezena animalia sakratua zen kretarrentzat eta haren gainetik jauzi egiteak esanahi garrantzitsua izango zuen erlijio bizitzan.

Aditu batzuen ustez hiru irudi horiek ekintza bat beraren hiru aldi erakusten dute, haina heste batzuen ustez, berriz, artista hura jauziaren mugimenduak zehaztasunez erakusten ez baizik eta mugimendu horren jariakortasuna eta naturaltasuna adierazten saiatu zen.

Minosko pintura lana fantasiaren sorkari ezin aberats eta originalagoa izan zen, eta sekulako eragina izan zuen Kretako artean. Zeramika margotuan ere marrazki abstraktuen ordez landareak eta animaliak irudikatzen hasi ziren handik aurrera : arrainak, maskorrak, olagarroak...

Minosko zibilizazioaren zeramika eta pintura lanen artean aipagarriak dira, halaber, Pitxer mokoduna (K.a. 1800, Faistos), Olagarroaren ontzia (K.a. 1500, Palaikastro), Segalarien ontzia (K.a. 1550, Hagia Triada), Boxectlarrer7 freskoa (K.a. 1300, Tera), Arrantzaleren freskoa (K.a. 1500, Tera).

==Erreferentziak==
{{erref zer}}
{{lur}}

== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

23:08, 17 abendua 2012ko berrikusketa

Aurkikuntza minoiko garrantzitsuenak

Zibilizazio minoikoa Brontze Aroko kultura aurre-helenistiko bat da, Kretako (Grezia) irlan k.a. 3000 eta 1200 urteen artean garatua. Izen hau, bere aurkitzaileak, Sir Arthur Evans-ek, Knososeko jauregia (kultura honen adierazgarriena) Minos eta Minotauroaren kondairarekin lotu zuelako du.

Arkitektura

Sakontzeko, irakurri: «Arkitektura minoikoa»
Knossos, berreraikitako zutabedia

Lehenengo aldaketa K.a. 2000 urte inguruan gertatu zen. Ordu arte, Minosko zibilizazio aldiaren lehenengo zortzi mendeetan zehar, kretarrek ez zuten Neolitos Aroko bizibidetik harago egin. Nolanahi ere, itsas merkataritzari esker Egiptorekin harremanetan izan bide ziren. K.a. 2000. urte inguruan, bada, kretarrek idazteko sistema bat eta hirien zibilizazio bat sortu eta antolatu zuten, hiru jauregiren inguman : Knossos, Festo eta Malia. Hirurak aldi berean suntsitu ziren, K.a. 1700 inguruan, eta ia ez da horien aztarnarik geratu. Ehun bat urte geroago jauregi berri eta handiagoak eraiki ziren leku haietan herran, haina 1450 inguruan guztiz suntsiturik gertatu ziren ostera.

Lehenengo jauregiak suntsitu zituen hondamendiaren ondoren eta mende beteko susperraldi mantso bat eta gero, sormenaren eztanda ikaragarria gertatu zen. Denbora bitarte labur horretan sortu zen Minosko arkitekturaz, eskulturaz eta pinturaz gorde den guztia eta, horregatik, jauregi horien aztarnak dira garai hartako gure informazio iturri nagusia.

Kretako jauregi handiena Knossoskoa izan zen (K.a. 1900 inguru). Han aurkitu ziren Kretako gizarteari eta ekonomiari buruzko lehenengo datuak, buztinezko oholetan idatziak. Greziako elezahar klasikoetan Minos erregearen jauregia zen Knossos. Arkeologia lanei esker jakin denez, oso handia zen, eta kanpoaldetik ez oso dotorea, Asiriako eta Pertsiako jauregiekin konparatuta behinik behin ; ez dago behintzat halako batasun eta handitasun efektua bilatu nahian egina. Barrualdetik, herriz, aretoak eta gelak ez ziren oso handiak, sabai apalekoak baitziren. Nolanahi ere, zutabezko galeriek, eskailerek eta haizeztatze patioek zabaltasun eta irekitasun kutsu atsegina emango zioten. Hormetako batzuk, margo bikainez apainduak, halako dotoretasun barrenkoia gorde dute gaur egun arte. Igeltserotza lana ere bikaina da jauregi minoikoetan. Ez dago ziurtasun osoz esaterik zer ziren jauregiok eraikiarazi zituzten gobernariak, printze gerrariak ote ziren, Egipto eta Mesopotamiakoak bezalako errege sainduak edota merkatariak, baina arkeologia lanetan azaleratu diren aztarnak aztertuta ezer izatekotan merkatariak izango zirela esateko arrazoiak daudela ematen du, han azaldu diren biltegi, lantegi eta langelek jauregia ez zela errege egoitza soila erakutsi baitute, administrazio eta merkataritza jardueretarako gune handi bat baizik.

Artea

Kretako arte moldea da askogatik Egeoko zibilizazioetako aberatsena eta exotikoena . Badu ezaugarri berezi bat Egipto eta Sortalde Hurbilekotik ez ezik, Grezia klasikokotik ere bereizten duena : jarraitasunik eza.

Minosko artearen erakusgarri nagusiak aztertzean ez da haien artean bilakaera prozesurik izan zenik esateko arrazoirik aurkitzen ; hain agertzen eta desagertzen dira erakusgarriok bat-batean ezen uste izatekoa baita kanpoko indar ezezagunen mende egon zela haien patua. Bat-bateko aldaketa bortitzak gertatu ziren (sumendi erupzioek eta arrotzen erasoek eraginak beharbada), eta uharte osoari eragin zioten nonbait.

Nolanahi ere, gertatuak gertatu, Kretako arteak ez du hondamena iragar zezakeen aztarnarik utzi, guztiz arte alaia baita, eta are jostalaria ere, erritmoz eta dinamismoz betea.

Eskultura

"Suge jainkosa", apaizemea erritual bat egiten.

Minosko zibilizazioan ez da erlijio aztarna askorik aurkitu, ez tenplurik ez tamaina handiko estatuarik gurtzeko, eta bestelakorik ere gutxi. Aurkitu direntxoek, gainera, ez dute oso esanahi garbia. Kobazuloetan-eta egingo zituzten beren erlijio ospakizunak . Adimen ustez, jainkosa bat (edo batzuk, akaso) gurtzen zuten, heste leku batzuetan eta lehenago aurkitutako amatasunaren eta emankortasunaren jainkosen antzekoren bat-edo. Aipagarria da terrakotazko estatua txiki bat (Knossos, K.a. 1600 inguru), hiru suge luze kiribilkaturik dituela besoen, gorputzaren eta buruaren jiran, eta bularrak agerian. Batzuen ustez irudi horrek esanahi garbia izan dezake, antzinako erlijio askotan sugea lurreko jainkoen eta gizonezkoen emankortasunaren irudikapena baita eta bularra, berriz, emakumezkoen emankortasunarena.

Zeramika eta pintura

Knossosen aurkitutako freskoa, zezen-saltoare errito edo kirola irudikatzen duena (grezieraz "ταυροκαθάψια"). Azal ilunekoa gizona da eta azal argiko bi irudiak emakumeak.

Lehenengo jauregien garaian (K.a. 2000-1700 inguruan) zeramika mota berezi bat egin zen Kretan, teknikaren bikaintasunarengatik eta apaindura zurrunbilotu dinamikoagatik ezaguna. Apaindurazko pintura horretan, ordea, ez da 1600-1450 bitarteko loraldi arestian aipatu horretan hain pintura lan bikainak egingo zirenik aurreikusten.

Horma irudi haietan Izaditik ateratako pasarteak irudikatzen dira gehienetan : animaliak, hegaztiak, landareak, itsasoko izakiak . Aditu batzuen ustez, Egiptoko pintura moldea gogorarazten dute eta animaliek eta landareek ere arte nilotikoaren eragina nakari (tute heren egikeran, baina haietan dagoen iraunkortasuna eta egonkortasunaren ordez, kulunkazko mugimendua eta erritmoa darie hauei eta irudiek berek ere pisurik gabe airean zintzilik ematen dute.Arv •a irren eta izrn , deen freskoa da (Knossosko jauregia) horma irudirik ederrenetako bat, zeinetan kretarren artearen gai kutunena azaltzen baita : itsasoa eta itsasoko izakiak. Itsasoko gauzekiko zaletasun hori hain zen handia, non itsasoarekin zerikusirik ez zuten gaietan ere nola edo hala islatzen baitzen, Zezerzlarren freskoa deritzon margolan bikainaren irudien mugimenduan (ur gainean jauzi egiten duten izurdeak bailiran), esate baterako.

Hori da, hain zuzen, Minosko artearen beste maisulan aipagarrienetako bat, aurkitu den handiena eta dinamikoena. Margolanak zezenaren gainetik jauzi egitearen erritoa erakusten du (zezen handi bat erdian eta hiru giza irudi inguruan : aurrean, zezenaren gainetik jauzian eta atzean).

Zezena animalia sakratua zen kretarrentzat eta haren gainetik jauzi egiteak esanahi garrantzitsua izango zuen erlijio bizitzan.

Aditu batzuen ustez hiru irudi horiek ekintza bat beraren hiru aldi erakusten dute, haina heste batzuen ustez, berriz, artista hura jauziaren mugimenduak zehaztasunez erakusten ez baizik eta mugimendu horren jariakortasuna eta naturaltasuna adierazten saiatu zen.

Minosko pintura lana fantasiaren sorkari ezin aberats eta originalagoa izan zen, eta sekulako eragina izan zuen Kretako artean. Zeramika margotuan ere marrazki abstraktuen ordez landareak eta animaliak irudikatzen hasi ziren handik aurrera : arrainak, maskorrak, olagarroak...

Minosko zibilizazioaren zeramika eta pintura lanen artean aipagarriak dira, halaber, Pitxer mokoduna (K.a. 1800, Faistos), Olagarroaren ontzia (K.a. 1500, Palaikastro), Segalarien ontzia (K.a. 1550, Hagia Triada), Boxectlarrer7 freskoa (K.a. 1300, Tera), Arrantzaleren freskoa (K.a. 1500, Tera).

Erreferentziak

Ikus, gainera