Titan (satelitea): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
19. lerroa: 19. lerroa:
{{Eguzki sistema aurkibidea}}
{{Eguzki sistema aurkibidea}}


[[Kategoria:Saturno]]
[[Kategoria:Saturnoren sateliteak]]


{{NA lotura|de}}
{{NA lotura|de}}

21:43, 21 abendua 2012ko berrikusketa

Titan

Titan edo Saturno VI Saturnoren ilargirik handiena da. Esfera forma du eta eguzki-sisteman atmosfera duen ilargi bakarra da. Titanen gainazalean materia likido egonkorra dago, dakigunez lurraz gain gainazalean likidoa duen eguzki sistemako objektu bakarra dugu.

Distantziaren arabera Saturnoren 26 ilargietatik 20. urbilena dugu, seigarren urrunena. Bere tamaina eta ezaugarri geologikoak direla eta planeta egitura duen satelitea dela esan ohi da. Titanen diametroa ilargiarenarena baino %50 handiagoa da lurraren satelitea baino %80 pisutsuagoa delarik. Eguzki sistemako bigarren satelite handiena da Jupiterren Ganimede satelitearen ondoren. Izatez Merkurio baino handiagoa da nahiz eta ez den Merkurio bezain pisua.

Historikoki Titan izan zen gizakiak aurkitu zuen Saturnoren lehen satelitea, Christiaan Huygens astronomo holandarrak ikuskatu zuen lehen aldiz 1655. urtean.

Titanen geologia

Titanek metanozko itsaso batzuk dauzka eta metanozko atmosfera bat. Metanozko euria ere egiten du bertan eta ez da inoiz gelditzen. Metanozko hodeiek erabat estaltzen dute, Artizarrra bezala. Horregatik kanpotik horia dela dirudi.

Titan ilargiaren osagai nagusiak arroka eta izotz tankerako materialak dira. 2004 urtean Cassini-Huygens zundak Titan aztertu zuenean honen gainazalaren inguruko informazio ugari bildu zen lehenekoz, ez baitzen ordurarte ilargiaren atmosferaren loditasuna dela eta datu askorik jaso. Zunda honek besteak beste poloen inguruan hidrokarburo likidoen aintzirak aurkitu zituen. Esan bezala aintzira hauek eta beren antzeko beste zenbait dira lurraz beste eguzki sisteman aurkitu den likido aztarna bakarra. Titanen gainazalean mendi eta krio-sumendi ugari aurkitu den arren oro har gainazala nahiko lau eta leuna da kraterrak eskasak direlarik, kraterren eskasia dela eta gainazala geologikoki gaztea dela esan liteke.

Nitrogenoa dugu Titanen atmosferaren osagai nagusia bertan metano eta etano hodeiak ikus daitezkelarik. Hainbat fenomeno klimatiko gertatzen da Titaneko atmosferan, haize-lasterrak eta euriteak besteak beste, fenomeno hauek gainazalean lurrekoen antzekoak diren egitura morfologikoak sortu dituzte, hots, dunak, hondartzak... gainera lurrean beala Titaneko eguraldiak urtaroen araberakoa da. Gainazal eta lurrazpiko likido eta nitrogenoz beteriko atmosfera dela eta Titan antzinako lur planeta sorberriarekin alderatu ohi da nahiz eta Titan askoz tenperatura hotzagoa duen. Aurrekoa dela eta askotan Titan mikrobiar-bizia estralurtarraren gordailua izan litekela esan izan da edo agian bizia sortu aurreko baldintzak dituen ingurunea duela materia organikoa baitu. Zientzialariek Titaneko gainazal azpiko ozeanoa bizia manten dezakeen ingurunea dela proposatu dute.

Zundak

Cassini zundak bisitatu zuen 2002an.


Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura