Karon (satelitea): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: mwl:Caronte (satélite)
49. lerroa: 49. lerroa:
* [http://www.solarviews.com/span/pluto.htm Plutón y Caronte, Solar Views]
* [http://www.solarviews.com/span/pluto.htm Plutón y Caronte, Solar Views]


[[Category:Eguzki-sistemako sateliteak]]
[[Category:Sateliteak]]
[[Kategoria:Pluton]]


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

10:59, 22 abendua 2012ko berrikusketa

Karon (satelitea)
eta
Aurkikuntza
AurkitzaileaJames W. Christy
Data1978ko ekainaren 22an
KategoriaPlutonen sateliteak
Ezaugarri orbitalak
Zeren satelitePluton
Ardatzerdi handia19.591,4 km
Eszentrikotasuna0,00000 ± 0,00007
Orbita-periodoa2,736915 egun
Makurdura orbitala0° Plutonen ekuatorearekiko
Ezaugarri fisikoak
Erradioa603,6 km
Masa(1,52 ± 0,06) ×1021
Dentsitatea1,65 ± 0,06 ×103
Grabitatea azalean0,278 m/s2
Albedoa0,36-0,39
Tenperatura~40
Itxurazko magnitudea16,8
Magnitude absolutua1

Karonte, edo Karon, Pluton planeta nanoaren satelite natural nagusia da; halaber, Kuiperren gerrikoko objektu nagusietako bat da.

Aurkikuntza

Pluton eta Karon puntu komun baten inguruan biraka ari dira

James W. Christy astronomoak aurkitu zuen Karonte, 1978ko ekainaren 22an, Flagstaff-eko behatokiko teleskopioak hartutako irudiak aztertzean. Christy ohartu zen Plutonen irudiek forma pixka bat luzanga zutela, eta argazki berean agertzen ziren izarrek ez zutela holako formarik. Argazki gehiago aztertuta, ikusi zuen irudi askotan ez zela luzakin hori agertzen, baina batzuetan bai. Ohartu zen satelite bat izan zitekeela kontuan hartzen bazen objektuaren orbita-periodoa, eta planeta-satelite sistema bat zela ondorioztatu zuen.

Pluton eta Karonte objektu bereizi gisa hartu zituen Hubble teleskopioak 1990eko hamarkadan. Geroago, optikaren azken aurrerapenei esker, Lurreko teleskopioetatik ere behatu ahal izan dira disko bereizi gisa.

Izendapena

Hasieran, S/1978 P 1 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 1978an lehen aldiz ikusitako Plutonen lehenengo satelitea zela. Chrystik Karon izena hautatu zuen (Charon, ingelesez), baina behin betiko izena geroago ofizialdu zuen Nazioarteko Astronomia Batasunak, 1985ean, eta 1986ko urtarrilaren 3an jakinarazi zen.

Karonte izena mitologia grekoko Karonte pertsonaian du jatorria; Karonte zen hildakoen arimak Hadesen erresumara eramaten zituena (Hadesi, Erromako mitologian, Pluton dagokio).

Ezaugarri fisikoak

Karonte, tamainaz, Plutonen erdia baino handixeagoa da. Pluton ez bezala, nitrogenozko eta metanozko izotzez estalia baitago, Karonteren gainazala ur-izotzez estalita dago, antza denez.

Gorputz izoztua da, eta, proportzioan, Plutonek baino arroka gutxiago ditu. Karonteren barne-egiturari buruzko bi teoria daude, kontrajarriak: batzuen ustez, Pluton bezalakoa da, arrokazko nukleo batez eta izotzezko mantu batez osatua. Beste zientzialari batzuek, berriz, uste dute Karontek konposizio uniformea duela. Badirudi, aurkitu diren froga batzuen arabera, lehenengo hipotesia betetzen dela.

Orbita

Batez beste, Plutonetik 19.570 km-ra dago, hau da, Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia baino 20 aldiz gutxiago. Bi astroak elkarri lotuta daude grabitazioari dagokionez, hau da, elkarri beti aurpegi bera erakusten diote.

Sorrerari buruzko hipotesi batek dio bi gorputzek elkarren kontra talka egingo zuketela elkarrekiko orbitan hasi aurretik.

Karonte ez da Plutonen inguruan biraka ari, ohiko sateliteak bezala; aitzitik, bai Pluton, bai Karonte, biek osatutako sistemaren masa-zentroaren inguruan ari dira biraka. Hori dela eta, Pluton eta Karonte planeta eta satelitetzat hartu beharrean, bien multzoa planeta nano bikoiztzat hartu behar dela uste dute astronomo askok. 2006an, Nazioarteko Astronomia Batasunak planeta nano gisa birdefinitu zuen Pluton, baina ez zuen planeta bikoitzaren definiziorik eman, eta Karonte ez dago IAUk onartutako planeta nanoen zerrendan.

Kanpo-loturak

Erreferentziak

Txantiloi:Elhuyar