Gustavo I.a Suediakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
16. lerroa: 16. lerroa:
[[Kategoria:1496ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1496ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1560ko heriotzak]]
[[Kategoria:1560ko heriotzak]]
[[Kategoria:Suediako errege-erreginak]]


[[ar:غوستاف الأول]]
[[ar:غوستاف الأول]]

14:04, 22 abendua 2012ko berrikusketa

Gustavo I.a Suediakoa

Gustavo I.a Suediakoa, Gustavo Vasa izenaz ere ezaguna (1496 - 1560) Suediako errege izan zen 1523tik hil zen arte. Gustavo Eriksson ("Erik-en semea") ere deitu izan zitzaion. Familiaren izena, Vasa, ez zen garai horretan erabili; XVII. mendea aurreratua zela, familiaren armarriaren erreferentzia izateko sortu zen izena, eta orduan hasi ziren erabiltzen.

Erregeorde izendatu zuten 1521ean, Kristian II.a Danimarkakoaren aurka errebolta gidatu ondoren. Suedia Kalmarko Batasunetik bereizi zuen. Bere erregealdian herrialdea berrantolatzea eta gobernu eraginkor baten oinarriak ezartzea lortu zuen.

Herrialdearen askatzailea bezainbeste tirano despotiko kontsideratu izan da. Suediako historiografiak Suedia modernoaren fundatzaile eta nazioaren gurasotzat hartu izan du.

Gustavo 1560an hil zen Stockolm-eko gazteluan, 64 urte zituela. Uppsalako katedralean hilobiratua dago, bere hiru ezkontiderekin batera.

Ezkontza eta seme-alabak

1531n Katalina Saxonia-Lauemburgokoarekin ezkondu zen; 1536an, Margarita Eriksdotter izenekoarekin, eta 1552an, Katalina Stenbock-ekin.

Lehenarekin seme bakarra izan zuen, Erik XIV.a, 1560-1567 denbora-tartean Suediako errege izango zena. Bigarren emaztearekin 10 seme-alaba izan zituen, eta zaharrena, Joan, Suediako errege izan zen 1567-1592 urteetan. eu:Gustavo I.a Vasa

Erreferentziak

Txantiloi:Elhuyar