Bretainia (eskualdea): berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
t r2.7.3) (Bot: Modificando fr:Région Bretagne por fr:Bretagne (région administrative) |
||
139. lerroa: | 139. lerroa: | ||
[[fa:بروتاین]] |
[[fa:بروتاین]] |
||
[[fi:Bretagne]] |
[[fi:Bretagne]] |
||
[[fr: |
[[fr:Bretagne (région administrative)]] |
||
[[frp:Bretagne (règ·ion administrativa)]] |
[[frp:Bretagne (règ·ion administrativa)]] |
||
[[fy:Bretanje (regio)]] |
[[fy:Bretanje (regio)]] |
17:31, 25 abendua 2012ko berrikusketa
- Artikulu hau gaur egungo Bretainia eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bretainia (argipena)».
| |||
[[Fitxategi:|200px]] | |||
Geografia | |||
---|---|---|---|
Hiriburua | Rennes 48°6′51″N 1°40′51″W | ||
Azalera | 27.208 km² | ||
Punturik altuena | Roc'h Ruz (en) | ||
Mugakideak | Loirerria, Normandia Beherea eta Normandia | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Pierrick Massiot | ||
Loïg Chesnais-Girard (en) | |||
Legebiltzarra | Bretainiako Eskualde Kontseilua | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.394.567 (2021) 20.732 (2020) | ||
Dentsitatea | 124,76 bizt/km² | ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a | |||
Bestelako informazioa | |||
Internet domeinua | Point BZH | ||
bretagne.bzh |
Bretainia (frantsesez Bretagne, bretainieraz Breizh, galoz Bertaèyn) Frantziako ipar-mendebalean dagoen eskualdea da eta lau departamendu barne hartzen ditu: Côtes-d'Armor (22.), Finistère (29.), Ille-et-Vilaine (35.) eta Morbihan (56.).
27.208 km²-ko azalera dauka, 2.906.197 biztanlerekin (107 biz/km², 1999).
Eskualdeko hiriburua eta hiri nagusiena Rennes da. Gaur egun, hiriak 206.229 biztanle inguru ditu.
Geografia
Bretainia historikoa
Bretainiako abertzaleek aldarrikatzen duten lurraldea (Bretainia historikoa bezala ezagutua) egun Bretainia izena duen eskualde edo erregioaz landa, Loira Atlantiarreko departamendua ere barne biltzen du. Horrela, Bretainia historikoa 9 herrialdetan banatzen da:
- Bro Leon
- Bro Dreger (Treguier)
- Bro Kernev
- Bro Gwened (Vanetès)
- Bro Sant Brieg edo Penteur (Penthièvre)
- Bro Zol
- Bro Sant Malou
- Bro Roazhon
- Bro Naoned
Gaur egun
Ozeano Atlantikoak inguratzen du mendebalde, iparralde eta hegoaldean, ekialdean Pays de la Loire eta ipar-ekialdean Normandia Beherea mugakide dituela.
Hiri nagusiak
Nantes (544.932 biztanle 1999an) hiriburu historikoa da eta Rennesen dago prefektura (521.188).
Hauetaz gain, beste hiri nagusiak hauexek dira:
- Brest: 149.634.
- Quimper: 64.900.
- Lorient: 59.189.
- Vannes: 51.759.
- Saint-Malo: 50.675.
- Saint-Brieuc: 46.087.
- Fougères: 21.779.
- Lannion: 18.368.
- Morlaix: 15.990.
- Pontivy: 13.508.
- Dinan: 10.907.
Hamar mila biztanletik behera dituzte beste herri hauek:
- Redon: 9.499.
- Guingamp/Gwengamp: 8.008.
- Châteaulin/Kastellin: 5.157.
Kultura
Hizkuntzak
Frantsesa da gaur egungo hizkuntza nagusia, baina beste bi hizkuntza komunitate ere badaude:
- Bretainiera edo brezhoneg, lurraldeko mendebaldean (Bretainia Beherean) mintzatutako hizkuntza zelta.
- Galoa, ekialdean edo Bretainia Garaian hitz egindako erromantze hizkuntza.
Literatura
- Frantsesezko idazleak:
- Jules Verne (1828-1905).
- Bretainierazko idazleak:
Musika
- Gwendal taldea.
- Alan Stivell (1944-), musikaria.
Margolaritza
- Paul Gauguin (1848-1903).
Kirolak
Futbola
FC Nantes eta Stade Rennais FC (Rennes) ditugu talderik hoberenak.
Txirrindularitza
Herrialdeak emandako txirrindularien artean, Bernard Hinault (1954-) dugu aipagarriena, Frantziako Tourraren garailea bost aldiz izandakoa.
Ikus, gainera
- Bretainia (lurralde historikoa)
- Nazio zeltak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bretainia (eskualdea) |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bretainia |