Joana I.a Napolikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+ 2 categories; ± 2 categories using HotCat
tNo edit summary
19. lerroa: 19. lerroa:
| hildata = [[1382]]ko uztailaren 27a
| hildata = [[1382]]ko uztailaren 27a
| hillekua = [[Muro Lucano]]
| hillekua = [[Muro Lucano]]
| ezkontidea = [[Andres Hungariakoa]]
[[Luis Tarentokoa]]
[[Jakue IV.a Mallorcakoa]]
[[Oton Brunswick-ekoa]]
| ezkontidea = [[Andres Hungariakoa]]
[[Luis Tarentokoa]]
[[Jakue IV.a Mallorcakoa]]
[[Oto IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Oto Brunswickekoa]]
| senideak =
| senideak =
| semeak =
| semeak =

21:16, 30 abendua 2012ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula

Joana I.a Napolikoa, Napoliko erregina eta Proventzako kondesa 1344-1382 urteetan (Napoli, 1326 - Muro Lucano, 1382). Bere aitona Roberto I.a Napolikoaren —Roberto Anjoukoaren— ondorengoa izan zen Napoliko erresuman.

Aitonak Andres Hungariakoarekin ezkonarazi zuen, ezkongaiek 8 urte besterik ez zutela. Adin-nagusitasunera iritsi zenean, senarra hil zuelako salaketa egin zioten, eta Proventza aldera jo behar izan zuen babes bila. Kargurik gabe utzi zuen Klemente VI.a aita santuak, eta erreginak Avignon hiria saldu zion ordainez.

1346an bigarren aldiz ezkondu zen. Senarra, Luis Tarentokoa, Joanaren aitaren lehengusua zen. Luis Tarentokoa 1362an hil zen seme-alabarik utzi gabe, eta, urte berean, Joana Jakue IV.a Mallorcakoarekin ezkondu zen. 1370. urtean Karlos Durazzokoa izendatu zuen oinordeko Napoliko erresumarako. 1375ean senarra hil zen, eta 1376an Oto Brunswickekoarekin ezkondu zen laugarrenez. Lotura horren ondoren, Klemente VII.a Avignongo aita santuaren alde jarri zen, eta oinordeko berri bat hautatu zuen Napolirako, Luis Anjoukoa, Joan II.a Frantziakoa erregearen semea. Karlos Durazzokoak ez zuen onez hartu neurri hori eta, Urbano VI.a Erromako aita santuak lagundurik, Napoliko erresumaz jabetu eta Joana erregina hilarazi zuen, lepoa bihurriturik.

Tragedia bat idatzi zuen Frédéric Mistral idazle okzitaniarrak Joana I.aren bizitzan oinarrituta (1890, La Rèino Jano).

Txantiloi:Elhuyar