Kursaal jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
25. lerroa: 25. lerroa:
{{sakontzeko|Kursaal kasinoa}}
{{sakontzeko|Kursaal kasinoa}}


[[Irudi:Kursaal kasinoa, Euskal Herria.jpg|200px|left|thumb|Antzinako [[Kursaal kasinoa]]ren irudia [[1920]]an.]]
[[Fitxategi:Kursaal kasinoa, Euskal Herria.jpg|200px|left|thumb|Antzinako [[Kursaal kasinoa]]ren irudia [[1920]]an.]]


Orube berean [[1921]]an inauguratutako antzinako [[Kursaal kasinoa]] egon zen, eta hortik datorkio izena. Eraikinak bere 50 urtetako historian zehar gertakari ugari jasan izan zituen, bereziki [[1922]]an jokoa legez debekatu baitzen, ondorioz diru iturri berriak sustatu asmoz hasieran eraikinarentzat pentsatu ez ziren beste jarduera batzuetara ere ireki zen: antzokia, zinema, etab.
Orube berean [[1921]]an inauguratutako antzinako [[Kursaal kasinoa]] egon zen, eta hortik datorkio izena. Eraikinak bere 50 urtetako historian zehar gertakari ugari jasan izan zituen, bereziki [[1922]]an jokoa legez debekatu baitzen, ondorioz diru iturri berriak sustatu asmoz hasieran eraikinarentzat pentsatu ez ziren beste jarduera batzuetara ere ireki zen: antzokia, zinema, etab.
75. lerroa: 75. lerroa:
* [http://www.kursaal.com.es/Euskara.asp Kursaal webgune ofiziala] {{eu}}
* [http://www.kursaal.com.es/Euskara.asp Kursaal webgune ofiziala] {{eu}}
* [http://www.fundacionkursaal.com Kursaal fundazioa]v{{eu}}{{es}}
* [http://www.fundacionkursaal.com Kursaal fundazioa]v{{eu}}{{es}}
* [http://www.youtube.com/watch?v=8FfzhM8CLSo Rafael Moneo Kursaalari buruz] YouTube webgunean {{es}}
* [http://www.youtube.com/watch?v=8FfzhM8CLSo Rafael Moneo Kursaalari buruz] YouTube webgunean {{es}}


{{Euskal Herriko biltzar jauregi aurkibidea}}
{{Euskal Herriko biltzar jauregi aurkibidea}}

13:06, 31 abendua 2012ko berrikusketa

Kursaal jauregia
Kursaal jauregia
Kursaala Uliatik ikusia.
Kursaal jauregia is located in Donostia erdigunea
Kursaal jauregia
Kursaal jauregia
Kursaal jauregia (Donostia erdigunea)
MotaBiltzar jauregia edo auditorioa
HiriaTxantiloi:EH-GI Donostia, Gipuzkoa
Herrialdea Euskal Herria
Eserlekuak1.500 eserleku
1.800 lagunentzako tokia
Irekiera data1999
EkoizpenaKursaal Fundazioa
AdministrazioaDonostiako Udala
WebguneaKursaal jauregiaren webgunea

Kursaal jauregia Donostiako musika gune eta biltzar jauregia da, Rafael Moneo arkitekto tuterarrak eraikia. 1999 urtean inauguratu zen.

Bertan du egoitza nagusia Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak, eta Musika Hamabostaldiak ere hemen du kokalekuetariko bat.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Kursaal kasinoa»
Antzinako Kursaal kasinoaren irudia 1920an.

Orube berean 1921an inauguratutako antzinako Kursaal kasinoa egon zen, eta hortik datorkio izena. Eraikinak bere 50 urtetako historian zehar gertakari ugari jasan izan zituen, bereziki 1922an jokoa legez debekatu baitzen, ondorioz diru iturri berriak sustatu asmoz hasieran eraikinarentzat pentsatu ez ziren beste jarduera batzuetara ere ireki zen: antzokia, zinema, etab.

Jabetza pribatuko eraikina izanik, bere jabeek eraikina kokatzen zen lursailari etekina ateratzeko irrikia agertu zuten, hortaz, nahiz eta Kursaal jauregia hiriko ikur garrantzitsuenetako bat izan, 1960ko hamarkadan eraikinaren erausketa lanei ekin zitzaien, lursail horietan beste eraikin bat eraikitzeko asmoz.

Eraikin berriarentzako proiektuen lehiaketa publiko bat ireki eta 1965ean lehenbiziko proiektu bat onartu zen, baina hura eraikitzeko zailtasunak zeudela eta, bertan behera utzi zen. 1972an beste proiektu bat aurkeztu zen, 1973an erakinaren itxiera eta behin betiko erausketa burutu zelarik.

1991-1994 bitartean proiektu berria onartu zen. 1995an eraikinaren eraikuntza laneei ekin zitzaion, azkenean 1999an amaitu zelarik.

Eraikina

Kursaal jauregia eta Gros auzoa, Urgull menditik ikusiak.

Rafael Moneo arkitekto tuterarrak egin zuen proiektua. Beira zeharargizko bi prisma nagusiz osatua dago, harrizko plataforma oinarri dituela. Zurriola hondartza alderantz terrazak irekitzen dira, itsasoaz gozatzeko, eta hirirantz sarrera nagusiak, dendak eta erakusketa aretoak, Zurriola hiribideari kale giroa emateko. Proiektu hau 1999.urtean amaitu zen.

Prismek medietara begiratzen dute, Urgull eta Uliara, hiriarekin baino naturaren zati bailiran. Prisma hauek beira zeharargizko horma bikoitzez osatuak daude eta egitura metalikoari eusten dira. Beirazko hormen tartean argiztapena kokatua dago eta gauez pizten dira eraikinaren nortasun publikoa azpimarratzeko. Prisma hauetako bakoitzak areto bat du barnean, zurezko oholez estaliak: auditorioa eta ganbera aretoa.

Auditorioa

1800 eserleku ditu eta prisma handian kokatua dago, Urumea ibaitik hurbilen dagoena. Ikuskizun nagusiak (Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiak, Zinemaldiko film ofizialak etab.) bertan egiten dira.

Ganbera Aretoa

600 eserleku ditu eta prisma txikian kokatua dago. Biltzar eta kontzertu txikietarako erabiltzen da.

Erabilera askotako aretoak

Biltzarrak, bilerak eta abar egiteko aretoak dira.

Kubo Aretoa

Gipuzkoa Donostia Kutxaren erakusketa areto nagusia da (Kubo aretoa).

Eraikinak jatetxe bat du baita ere, Martin Berasategi sukaldariarena, baita ere hainbat denda eta lurrazpiko parkina.

Iruditegia

Ikus gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kursaal jauregia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa