Anton abadea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (robota Erantsia: es:Antonio Abad Aldatua: sv:Den helige Antonius
t Bot: Cambiada la la plantilla: Elhuyar
26. lerroa: 26. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/12/14}}


[[an:Sant Antón Abat]]
[[an:Sant Antón Abat]]

18:55, 31 abendua 2012ko berrikusketa

San Antonio Abad, Zurbaranek margotua

Antonio Abad edo San Antonio (Herakleopolis Magna, Egipto, 251 - Colzim mendia, Egipto, 356) monako kristaua eta eremita-mugimenduaren fundatzailea izan zen. Bere bizitzari buruzko datu historikoak badira, baina baita kondairazkoak ere. Ondasunak alde batera utzi eta ermitau-bizitza eraman zuela gauza jakina da; Egiptoko hainbat monako-komunitatez arduratu zen. 105 urte bizi izan zela esaten da.

Gizon santu eta zorrotzaren fama zuen, eta horrek dizipulu asko erakarri zituen; ermitau-taldeak osatu zituen Pispir-en eta Arsinoe-n. Hori dela eta, monako-tradizio kristauaren fundatzailetzat hartzen da. Hala eta guztiz ere, inoiz ez zuen komunitate-bizitza aukeratu, eta Itsaso Gorritik gertu zegoen Colzim mendira erretiratu zen ermitau izateko. 311n utzi zuen bere bakartokia, Alexandria bisitatu eta arrianismoaren aurka predikatzeko.

San Antonioren tentaldiak, Jeronimo Bosch-ek margotua

Erlikiak eta monako-ordena

Antonio 105 urte bizi izan zela, eta gorpuzkia hilobi anonimo batean hobiratzeko agindua eman zuela esaten da. 561 inguruan, ordea, bere erlikiak Alexandriara eraman ziren, eta han gurtu izan ziren XII. mendean Konstantinoplara eraman ziren arte. Mende horretan, gutxi gorabehera, fundatu zen San Antonioren izenpean Anaia Ospitalekoen ordena.

Konstantinoplaren erorialdia eta gero, Antonioren erlikiak Dofinerria probintzia frantseseko abadia batera eraman zituzten.

Ordenaren jantzia marregazko txanodun tunika batez, eta tau formako gurutze batez osatua dago.

Ikonografia

Ordenako jantzia daramala, eta ondoan txerria duela, irudikatzen da San Antonio Abad. Artista askok hartu dute gai hau beren lanetarako. Ezagunen artean dago San Antonioren tentaldien triptikoa Jeronimo Bosch-ek margotua. Autore honek berak San Antonioren tentaldiak lana ere margotu zuen.

Diego Riverak, Paul Cézannek eta Jan Wellens de Cock-ek ere erabili zuten San Antonioren gaia beren artelanetan.

Erreferentziak