Kutsadura elektromagnetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
67. lerroa: 67. lerroa:


=== Europako kontseiluaren txostena ===
=== Europako kontseiluaren txostena ===
"Eremu elektromagnetikoen arriskuak eta beren efektuak naturan" izeneko txostena<ref>[http://assembly.coe.int/ASP/Doc/XrefDocDetails_E.asp?FileID=13137 The potential dangers of electromagnetic fields and their effect on the environment] Jean Huss, Luxenburgo, Talde sozialista, Europako Kontseilua: Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordea</ref> Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordeak bideratu zuen 2011 urtean. Talde sozialistako Jean Huss eurodiputatuak aurkeztu zuen.

Eremu elektromagnetikoen arriskuak eta beren efektuak naturan.
Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordea.
Hizlaria: Jean Huss, Luxenburgo, talde sozialista


Europar biztanleria 2000. urtetik aurrera oso kezkaturik agertzen zen mugikorrek osasunean eduki ditzaketen arrisku potentzialekin. [[Eurobarometro]]aren aburuz europarren 48%-a kezkatuta edo oso kezkatuta dago mugikorrek osasunean duten eraginaz. Gainera %76-a estazio-baseekin kezkatuta agertzen da.
Europar biztanleria 2000. urtetik aurrera oso kezkaturik agertzen zen mugikorrek osasunean eduki ditzaketen arrisku potentzialekin. [[Eurobarometro]]aren aburuz europarren 48%-a kezkatuta edo oso kezkatuta dago mugikorrek osasunean duten eraginaz. Gainera %76-a estazio-baseekin kezkatuta agertzen da.
"The potential dangers of electromagnetic fields and their effect on the environment"

Honek herri-ekimen ugari sortu ditu Europan zehar, batez ere eskola ospitale eta haurtzaindegi ondoan dauden antenen aurka.
Honek herri-ekimen ugari sortu ditu Europan zehar, batez ere eskola ospitale eta haurtzaindegi ondoan dauden antenen aurka.


145. lerroa: 142. lerroa:
Momentu honetan mugikorren erabileraren analisia 21. mende hasieratik hona egin dela ikusita azpimarratzekoa da 10 urte ez direla nahikoa erabileraren ondorioak ondo ikusteko. Hain zuzen ere, erradiaktibitateak burmuin kantzerra sortzen duela frogatua dago baina 10etik 20 urte egon zaitezke erradiaziopean eraginik nabaritu gabe.
Momentu honetan mugikorren erabileraren analisia 21. mende hasieratik hona egin dela ikusita azpimarratzekoa da 10 urte ez direla nahikoa erabileraren ondorioak ondo ikusteko. Hain zuzen ere, erradiaktibitateak burmuin kantzerra sortzen duela frogatua dago baina 10etik 20 urte egon zaitezke erradiaziopean eraginik nabaritu gabe.


Jean Hussek(Txostena aurkeztu zuenak) gogorarazten du atentzioa finko jarrita dagoela mugikorretan baina eremu elektromagnetiko iturri askoz gehiago ditugula guru gizartean. Bai eraikin barruan gaudenean eta baita eraikinetatik kanpo gaudenean, frekuentzia elektromagnetiko barietate handia jasaten ari gara etengabe. Eta hori ez da gauza bakarra, industria mugikorren azpiegiturak garatzeko modua bilatzen ari da 4G generazio berria zabaltzeko.
Jean Hussek (txostena aurkeztu zuenak) gogorarazten du atentzioa finko jarrita dagoela mugikorretan baina eremu elektromagnetiko iturri askoz gehiago ditugula guru gizartean. Bai eraikin barruan gaudenean eta baita eraikinetatik kanpo gaudenean, frekuentzia elektromagnetiko barietate handia jasaten ari gara etengabe. Eta hori ez da gauza bakarra, industria mugikorren azpiegiturak garatzeko modua bilatzen ari da 4G generazio berria zabaltzeko.


Israelen, azpiegitura berriak sartzeari uko egin diote eta irradiazioen segurtasuna egiaztatu arte itxoin egingo dute.
Israelen, azpiegitura berriak sartzeari uko egin diote eta irradiazioen segurtasuna egiaztatu arte itxoin egingo dute.
155. lerroa: 152. lerroa:


Txostenaren aurkezleak jakin nahiko luke ea ez den egokiagoa eta berritzaileagoa haririk gabeko komunikazio berriak garatzea. Sistema hauek, Estatu Batuetan eta Japonian garatzen ari dira argi ikusgarri eta infragorria erabiliz. Teknologia hauek erabilgarriak bihurtuko balira, atentzioa horietan jarri eta trabak kentzen lagundu behar genieke.
Txostenaren aurkezleak jakin nahiko luke ea ez den egokiagoa eta berritzaileagoa haririk gabeko komunikazio berriak garatzea. Sistema hauek, Estatu Batuetan eta Japonian garatzen ari dira argi ikusgarri eta infragorria erabiliz. Teknologia hauek erabilgarriak bihurtuko balira, atentzioa horietan jarri eta trabak kentzen lagundu behar genieke.



== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

19:41, 1 urtarrila 2013ko berrikusketa

Kutsadura elektromagnetikoa gizakiak sortutuko produktu edo gailu elektronikoek eragindako espektro elektromagnetikoaren erradiazioak igorritako kutsadura da.

Gai honen polemika erradiazio elektromagnetikoak igortzen dituen uhinak giza eta animalia osasunaren kontrako ondorioak dakartela da. Iritzi hauek bereziki tentsio elektriko altuko sareen dorretatik hurbil bizi direnen minbizia izateko probabilitatearen igoera da, eta beste aldetik telefonia mugikorraren erabilpena eta hau jarduteko beharrezkoak diren antena zelularrak.

Arazoaren jatorriak

Izaki bizidunak betidanik erradiazio elektromagnetikora egon dira agerian: eguzkiaren argira eta haren izpi ultramoreei, izpi kosmikoei eta jatorri anitzeko beste erradiazio naturalei. Haatik, XX. mendearen hasieran espektro elektromagnetikoaren behe zonaldearen kontrola lortu zela eta, aipatutako fenomenoaren gaineko aktibitatea eragin zuen esperimentazioaren bidez. Izan ere, nahiz eta honen inguruko gertakizunak aztertuta dauden, badago nork ez dakien zirkuitu elektroniko batek eremu elektromagnetikoak sortzen dituenik, kaleetako argi sarea esate baterako.

Espektro elektromagnetikoa

espektro elektromagnetikoa

Espektro elektromagnetikoa goi frekuentzietatik behe frekuentzietatik aurki daitezken erradiazio elektromagnetiko guztien diagrama da. Espektroaren goi aldean X izpiak eta gamma izpiak daude, eta bukaeran eremu magnetikoak eta elektrikoak daude kokatuta. Erradiazio hauek hiru multzo ezberdinetan banandu daitezke:

  • Zeiharkako erradiazio elektromagnetiko ionizatzailea: arriskutsua, frekuentzia altuko uhinetan metatutako energiak eraginda aldaketa molekularrak ekar ditzakelako. Talde honetan izpi ultramoreak, X izpiak eta gamma izpiak aurki ditzakegu.
  • Espektro ikuskorra: ez da arriskutsua. Ostadarraren koloreei dagokio.
  • Erradiazio ez ionizatzailea: mota honetakoak efektu termikoak eragiten dituzte, esate baterako izpi infragorriak, mikrouhinak eta radiofrekuentziak. Sorta honetako erradiazioak sortzen duten osasunerako efektuak eztabaidatuak dira.

Eremu elektromagnetikoen arteko elkarreraginak

Eremu elektromagnetikoak energia metatzen dute eta topatzen duten beste elementu bati transmititua izan daiteke. Erradiazio elektromagnetikoa fotoi paketeetan igorritako argi energiari dagokio bakarrik.

Muga jakin batetik aurrera erradiazio ionizatzailea sortzen da modu zeharki batean, fotoien berezko energia eragin ahal duelako elektroien muga potentziala apurtzea eta atomoarekin duten lotura haustea.

Ustezko ondorioak osasunean

Korronte alternoaren eragina gizakietan.

Kontrako argudioak

  • Eremu elektromagnetiko bat ez da kampo elktriko bat ez kampo magnetiko bat. Gaur egun ez dago ikerketarik demostratzen duena erradiazio elektromagnetiko ez ionizatzaileen arteko elkarreragina sortzen den energia kalorifikoarekin aldea duenik.Izaki bizidunetan eragin termikoa duten erradiazioen ikerketak izan dira azken urteetan nagusi.
  • Eremu elektromagnetikoa ez du gure organismoan agregatuta dauden burdin partikuletan eragiten.
  • Erradiazio elektromagnetiko ez ionizatzailea osasun ezbeharrekin erlazionatzen duten azterketak arazo metodologikoak sortuko omen dituzte. Biztanlerian oinarritutako azterketen arazo nagusiena faktore aldakorrak dira, adibidez, tentsio altuko sare baten ondoan bizi diren pertsonak erosteko gaitasun murriztuago izan ahal dute eta honezkero osasun eta higiene egoera txarragoetan bizi izatea.
  • Erradiazio elektromagnetiko ez ionizatzaileak izaki bizidunengan duen eraginen kausa mekaismoak finkatzeke daude. Erradiazio mota hau materiarengan eragina ez duela nabarmentzen da, aipatutako efektu termikoak izan ezik.
  • Izaki bizidunak betidanik izan gara eguzki irradiaziora agerian, zein bere irradiazioan espektro elektromagnetikoaren zati handia barne dagoelarik.

Aldeko argudioak

Telefonia-estazioa (zelularra).

Esparru honetako zientzialariak efektu kaltegarriak posibleak ez ezik probabilitate nabarmenekoak izan daitezkela ohartarazten dute:

  • Biztanleriaren gaineko zenbait azterketa erlazio esanguratsu bat esartzen dute erradiazio elktromagnetikoaren eta giza osasunaren gaitzen artean. Adibidez,Horst Eger adierazten duenez, telefonia mugikorreko antena baten 400 metroko erradio barnean bizi den biztanleria eta eremu horren kanpoan bizi den biztanleriaren hartean, lehenengoak minbizia izateko hiru aldiz probabilitate gehiago izango du. Ferdinand Ruzickaren beste ikerketa batek baieztatzen du bizitzaren batazbestekoa 10 urte txikiagotzen dela, erradiazio elektromagnetikoa igortzen duen antena baten ondoan eta urrun bizi den bi pertsonen artean konparatzen bada.
  • Erradiazio elektromagnetikora agerian betidanik egon arren, inoiz ez da izan gizakiaren historian hain fenomeno masiboa emisio iturrietatik (sare elektrikoak, zelularrak, telefonia antenak edo WiMAX eta WiFi antenak, esate baterako) nahiz iraupenean.

Efektu posibleak

Ikertu diren osasunerako kalteen artean aurkitu ditzakegu:

  • Efektu termikoak: bero xurgapena; gorputz tenperaturaren gradu bat baino gehiagoko igoerarekin bat datorrenean efektu termikotzat hartu daieke. Eremu erlatiboki altuko intentsitateekin gertatzen da. Ondorioa bero kolpe baen antzekoa da: odol tentsioaren handitzea, zorabioak, nekeak, desorientazioa, zefalea, goragaleak eta, muturreko kasuetan (1000W/m2 baino gehiagoko potentzia intentsitateekin) ganduak, errekuntzak eta antzutasuna.
  • Efektu ez termikoa; temperaturaren igoera gauzatu gabe eragindako efektuak dira. Intentsitate eremu txikietan eta denbora luzean suertatzen da. Barnean minbizia, gaixotasun inmuneak, aldaketa genetikoak, bihotz arritmiak eta kalte neurologikoak aurki daitezke. Aitzitik, ez dago honako efektuak existitzen diren egiaztatzen duen ikerketarik.

Ikerketa batzuk

Antenei buruz ikerketa asko egin dira; batzuetan ez da frogatu antenak kaltegarriak direnik, baina antenen erabilera eta gaitz konkretuen arteko erlazioak aurkitu dituzten ikerketak izan dira.

Interphone azterlana

Gizartean zabaldutako irrati maiztasunekiko kezkak funtsarik ote zuen aztertzeko, 2000. urtean hasitako azterketa izan zen Interphone azterlana, IARC agentziak (International Agency for Research on Cancer, Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak) ikerketa oniritzita.

Nazioarteko kasu-kontrol multzo bati buruz azterketa gisa hasi zen Interphone. Telefono mugikorrek igortzen duten RF energia gehien xurgatzen duten mintzetan ager daitezkeen lau tumore motetan arreta jarriaz: garuneko tumoreak (glioma eta meningioma), entzumen nerbioa (neurinoma edo schwannoma) eta parotida guruina.

Helburua telefono mugikorraren erabilerak tumore hauek izatearen arriskua handitzen duenez zehaztea zen eta, zehazki, telefono mugikorrek igorritako RF energia minbizi-sortzaile izan zitekeenetz ikustea.

Lennart Hardell-en ikerketak

Lennart Hardell-ek onkologia eta minbiziaren epidemiologiako iraskaslea da Suediako Örebro Unibertsitateko Ospitalean. Hardell-ek egindako ikerketa gehienak pestizidek eta kutsatzaile organikoek minbizian izan ditzaketen eraginak aztertu dituzte. Azkeneko urteetan berak eta bere lankideek burmuin minbiziaren eta haririk gabeko telefonoen arteko erlazioa frogatzen saiatu dira. Lennart-ek eta bere lankideek 1995tik 2006ra arte haririk gabeko telefono eta beste irrati-frekuentzia erradiazioari buruzko 6 kasu-kontrol azterketa egin dituzte. Horietatik hiru burmuineko minbiziari buruz, bat listu-guruineko minbiziari buruz, bat barrabil-minbiziari buruz eta azkena Hodkin linfomari buruz.

Europako kontseiluaren txostena

"Eremu elektromagnetikoen arriskuak eta beren efektuak naturan" izeneko txostena[5] Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordeak bideratu zuen 2011 urtean. Talde sozialistako Jean Huss eurodiputatuak aurkeztu zuen.

Europar biztanleria 2000. urtetik aurrera oso kezkaturik agertzen zen mugikorrek osasunean eduki ditzaketen arrisku potentzialekin. Eurobarometroaren aburuz europarren 48%-a kezkatuta edo oso kezkatuta dago mugikorrek osasunean duten eraginaz. Gainera %76-a estazio-baseekin kezkatuta agertzen da. "The potential dangers of electromagnetic fields and their effect on the environment" Honek herri-ekimen ugari sortu ditu Europan zehar, batez ere eskola ospitale eta haurtzaindegi ondoan dauden antenen aurka.

Honi erantzuna emateko Europako Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordeak bi audientzia egin zituen adituekin. Bata 2010ko irailaren 17-an eta bestea 2011-ko otsailak 25-ean. Azkenik 2011-ko maiatzak 6-an txosten bat jaulki zuen eremu magnetikoen arrisku potentzialei eta ingurumenean eraginei buruz. Txosten horretan gai honi buruzko konklusioak agertzen dira, ordura arteko azterketa zientifikoak kontuan hartuz.

Sarrera

Uhin elektromagnetikoak gero eta ohikoagoak dira gizartean eta ikuspuntu ebolutibotik oso berriak direnez (azken 50 urteak) bere eraginak epe luzera gizakian ezezagunak dira. Gainera 1990-tik aurrera telefonia mugikorraren eta komunikazio inalanbrikoen erabileraren gorakadaren eraginak jakiteko daude. Korronte elektriko oso ahulek giza fisiologian oso garrantzitsuak dira (Adibidez komunikazio interzelularra), eta beraz posible da eremu artifizialetara esposizioak giza osasunean eragina izatea.

Eztabaidaren historia

Eremu elektrikoen eragina gizakian hauen agerpenetik eman dira. Lehen radarrarekin adibidez (1930) mikrouhin sindromea ekiditeko URSS eta ekialdeko herrietan hauen potentzia jaitsi behar izan zuten. EB eta AEBn diskusioa 1970/1980 artean tentsio handiko lerroetan zentratu zen. 1979an Wertheimer eta Leeperrek ikerketa epidemiologiko batean tentsio handiko lerroen eta umeen leuzemiaren erlazioa demostratu zuen. Erlazio hau 2001 urtean IARCeak konfirmatu zuen, 2B taldean sartuz “Agian gizakientzat minbizigilea”. 1990a dekadan telefonia mugikorraren zabalkuntza egon da herrialde industrializatuetan eta 2000garren urtetik aurrera afrika eta Amerika latinoa ere batu dira. Teknologia hauek leku guztietatik sartu dira. Askotan ume txikiak ere bere inguruan dituzte.

Kezkaren hazkundea Europan

Europar biztanleria gero eta kezkatuago dago telefono mugikorrek osasunean izan dezaketen gaitzei buruz, eta are gehiago larrituta daude arrisku hauei buruz dagoen informazio gutxiarengatik. Honela Eurobarometroaren aburuz europarren 48%a larrituta edo oso larrituta dago mugikorrek osasunean eragin dezaketen arazoetaz. Gainera europarren 76%a estazio baseek osasunean izan dezaketen eraginaz larrituta daude. Giza alarma honi erantzunez ekintza eta organizazio ugari sortu dira europan zehar. Organizazio hauek ikastetxe, haurtzaindegi eta ospitaleen inguruan estazio mugikorrak jartzearen aurka eta eskoletako WIFI-a kentzea eskatzen dute. Europako Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordeak 2 audientzia egin zituen, bata 2010ko irailaren 17an eta bestea 2011ko otsailaren 25ean. Lehenengoan Luxenburgoko medikuntza departamentuko Ralph Baden doktoreak modu orokorrean uhin elektromagnetikoen problematika adierazi zuen maiztasun handi eta baxuetan eta eremuen limiteak aztertu zituen. Bere emaitzetan oinarrituz adibide praktiko ugari eman zituen modu praktiko eta errazean eremuen expozizioak murrizteko etxe eta edifizioen barruan. Honekin problematika ugari konponduko zirelakoan: zefalea, insomnioa, eztula, depresioa etab.

Eraginak ingurugiroan: Landare intsektu eta animaliak

Dr. Ulrich Warnke, Saarbrückeneko biologia tekniko eta bionikako institutuko irakasleak argi eta garbi deskribatzen ditu landareetan maiztasun zehatz batzuk dituzten efektuak. Maiztasun eta esposizioaren arabera estres erreakzio eta gaitz genikoak demostratzen dira esperimentu hauetan. Adibidez Clermond-Ferrand unibertsitatean (2007) argi eta garbi demostratu dituzte telefono mugikorraren mikrouhinen eragina landareen genetan eta partikularki tomatean. Beste ikerketa batzurek landare antzekoetan: Frijoleak, zuhaitz hosto ustelkorretan eta zuhaitz koniferoak.. gaitzak detektatu dituzte TETRA eta telefono mugikorren maiztasunen eraginez. Warnke doktoreak animalia eta intsektu ugariren sentikortasun magnetikoan eremu artifizialek izan ditzaketen arazoez ohartarazten digu. Animaliok eremuak denboran eta espazioan orientatzeko erabiltzen dituzte. Maiztasun oso uhinek eragin oso txarrak izan ditzakete hauetan. Adibidez hegazti migrakorrak, uxoak, arrai mota batzuk(tiburoiak, baleak, erraiak) eta intsektu ugari (inurriak, tximeletak eta espezialki erleak) arazo hauek izan ditzakete. Azken urteotako baleen baratua eta erle kolonien galera honekin erlazionaturik egon daiteke. Ikerkuntza guzti hauek erantzule politikoei pentsarazi beharko lieke. Elektrizitate banaketa enpresek eta telefonia operadoreek ezetz diote ikerketetan demostratu diren efektu txar guztiei. Parisen 2011ko otsailaren 25eko audientzian operadoreen ordezkari ofizialek limite ofizialen defentsa egin zuten, beren efektu biologikoak naiz eta demostratu gizakian efektu txarrik ez luketela izango adieraziz. Argumentu hori berresteko aditu batzuk, ICNIRPkoak (International Committee on Non-Ionisation Radiation Protection) joan ziren europar kontseilu eta OMSeko kideekin batera limiteak defendatzeko. Aldiz “Robin de Toits” ONG-ko kideak nahiz eta intentsitate baxuak erabili osasunerako txarra izan daitekeela berretsi zuten. Audientzia onetan argi eta garbi ikusi zen organismo internazionalen limiteak ICNIRP-ek (asozioazio pribatua) jarritakoen berberak zirela da. Prekauzio printzipioa guztiz garrantzitsua da egon daitezkeen “Affaireak” gelditzeko, ala nola amiantoa, tabakoa eta plomoaren gaitzak aurrez ikerkuntza nahiko egin balira gaitzestea egongo lirateke. “Bioinitiative”-ek guztiz egiaztatu du ikerkuntza hauek ongi burutu direla, eta kontuan artu beharko lirateke. Azkenik medikuntza espezialista batek ikerketa ugariren ondoren SICEM-aren existentzia demostratu duela ere esan beharra dago. (Intolerantzia eremu elektromagnetikoei)

Eremu elektromagnetikoen efektu biologikoak medikuntzan

Frogatua izan 20. mendearen hasieratik frekuentzia jakin batzuetan lan egiteak medikuntzan lagundu dezakeela bai diagnosia eta baita tratamenduan ere. Gizakia bera elektromagnetikoa dela kontuan hartu beharrekoa da: Zelulek elkar komunikatzen dute korronteen bidez eta sortzen ditugun seinale elektriko garrantzitsuenak gure nerbio eta muskulu sistemak sortzen dituzte. Bihotzak emititzen dituen seinale elektrikoak begiratuz, elektrokardiogramaz, bere diagnosia egin dezakegu. Garuna aztertzeko ere elektroentzefalograma bat egin dezakegu garunari kalterik egin gabe.

Korronte elektriko eta eremu elektromagnetikoen erabilera terapeutikoak.

Frekuentzia txikietan erabilita eremu elektromagnetikoak medikuntzan tratamendu onuragarrietan erabiltzea lortu, hala nola, kanpo inpultso elektrikoak(desfibriladoreak) eta mikrokorronteak ehunak eta hezurrak sendatzeko. Baina medikuntzan frekuentzia baxuek onurak ekarri dituzten bezala, ematen du radar, telekomunikazio eta mugikor konpainiek erabiltzen dituzten frekuentzia altuek potentzialki kaltegarriak diren eragin biologikoak ekar ditzaketela landare, animali eta gizakian.

Aurrerapen teknologikoa eta hazkunde ekonomikoa ingurumen eta osasun zaintzaren kontura

Egia da publikoaren antsietatearen eta mesfidantzen arrazoietako bat dela azkenaldian gertatutako osasun krisiak(tabakoa, H1N1 gripea, amiantoa) gertatu izana nazioarteko agentziak horretan lanean jardun arren. Hain zuzen ere, Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordea orain ari da lanean produktuen arriskuak baloratzen dituzten nazioarteko agentzietan lan egiten duten zientifikoek interes konfliktoak dituzten eta benetan independenteak diren jakiteko. Azpimarratzekoa da frekuentzien atalaseak instituzio politikoei proposatu zizkiena ICNRP(en)izan zela, bere jatorria eta egitura oso argiak ez diren gobernuz kanpoko erakunde bat. Gainera frekuentzia altuekin irabaziak dituzten industriekin loturak dituen susmoak daude. Hala ere instituzio politikoek ICNRP-ren gomendioak onartu dituzte ondorengo arrazoiengatik · Teknologia berri hauek dakarten aurrerapena eta hedapen ekonomikoa ez geldiarazteko · Politikoek tamalez oso inplikazio gutxi daukatelako oraindik teknologiak ingurumen eta osasunean eragiten duten kalteetan Hainbat ikerketa konparatibok iradokitzen dute korrelazio handia dagoela frekuentzia altuko produktuak aztertzen dituzten erakundeen finantzaketaren jatorri eta frekuentzia altuko aparatuen industriaren artean, eta hau onartezina da. Independenteak izan behar dira adituak ebaluatzen dituzten agentziak adituen balantza orekatua egoteko eta ezin da gertatu kritikoak diren adituak proiektuetatik botatzea edo finantziazio gabe geratzea. Bern unibertsitatean(Suedia) 2006an egindako ikerketa batek erakutsi zuen industriak finantzatutako ikerketen %33-ak esaten zuela eremu elektromagnetikoek bazutela eragina gure gorputzean, aldi berean diru publikoz finantzatutako ikerketetan zifra %80-raino igotzen zen.

Eragin biologiko eta atalase balioen arteko gatazka

Argi dago gizartearen elektrizitate, mugikor eta telekomunikazioen behar handia parametro ekonomiko garbiak direla, beraz burtsa akzio eta irabazi handien iturria. Ondorioz erregulazio eta atalase gogorragoak ez dira ongi etorriak enpresen munduan. Baina, frekuentzia oso altuetan eremu elektromagnetikoek bizidunetan kaltegarriak izan daitezkeen eragin termikoak dituzte.Mugikorren ordezkariek atalase batzuk defenditzen ibili dira azken urteetan, teorikoki bizidunetan sortzen diren arazo termiko hauek ekiditen dituztenak: 100 mikrotesla frekuentzia baxu eta oso baxuentzat eta 41/42 volt/metro mugikorren frekuentzia altuentzat. Hala ere ez dago garbi atalase hauen barruan dauden eremuek epe luzera eraginik duten gugan. Beraz orain defendatzen diren atalaseak bakarrik efektu termikoak ezeztatzen dituzte eta epe laburrean. Epe luzerako kalte biologikoak ez dira kontua hartzen, eta ordezkariek beti ukatzen dituzte. Ukapen hauen funtsa da eragin biologikoak ez direla beti kaltegarriak gizakian eta publikazio zientifiko askotan eraginik ere ez dela aurkitu. Ordezkarien argudioak honela laburtu daitezke: · ICNIRP-k gomendatutako atalaseak osasun segurtasuna bermatzen dute. · Mugikor erabiltzaile gazteak ez dira helduak baina sentikorragoak. · Ez dago eragin biologikorik efektu termikoez gain. · Eragin biologiko kaltegarririk baldin badago, ez dago zientifikoki frogatua.

Gobernuz kanpoko erakunde, zientifiko talde, Europar Ingurumen Agentzia eta Europar Parlamentuak egindako ikerketak eta erabilitako argudioak

Ikerketa Zientifiko eta mediko serioek frogatu zuten 30. hamarkadan efektu biologiko patologikoak existitzen zirela irrati frekuentziekin eta radarren mikrouhinekin. Esan beharrekoa da ere 70. hamarkadaren amaieran transmisio lerro eta ordenagailu pantailek sortzen zituzten eremu elektromagnetikoak aztertu zituztela eta Munduko Osasun Erakundeko zatia den Kantzerraren Ikerkuntzarako Nazioarteko Erakundeak gizakiarentzat “ziurrenik kantzerigenoa” bezala sailkatu zituen 2001ean. Esan daiteke eremuek eragin biologiko positiboak badituzte medikuntzan(elektroterapiak), eragin kaltegarriak egon daitezkeela kontuan hartu behar dela ere. Eragin negatiboen ikerketa zientifiko batzuen emaitzak fauna eta floran kezkagarriak dira.Gainera gizakian dituen eragin biologiko patogenoak ez dira edonola baztertzekoak. Ikerketa kopurua handia izatea ere arazoa da. 2007an Bioinitiative proiektuak 2000 analizatu zituen eta 2010ean Ramazzini(it) Institutuak(Italiako kantzerraren eta ingurumeneko gaixotasunen ikerketa eta kontrolerako institutu nazionala) ateratako monografia batean gehitu ziren. Maila altuko zientifiko kopuru handi batek ICES (International Commission for Electromagnetic Safety) izeneko talde bat sortu zuen eta estandar berriak proposatu zituzten 2006an eta 2008an. Zientifikoek hiru multzotan banatzen dituzte eragin biologiko edo ez-termikoak: · Metabolismoan, loan eta elektrokardiograman eragiten dutenak. · Animalietan edo zeluletan egindako esperimentuak. · Mugikorren erabilera luzea edo tentsio altuko linea ondoan bizitzeak eragiten dituztenak. Eragin biologikoa, ehun edo zelula batek kanpo estimuluen eraginez daukan aldaketa fisiologiko, biokimiko edo portaeran aldaketa da. Honek esan nahi du eragin biologikoak ez duela beti osasuna kaltetu behar, zelularen erantzun normala izan daiteke estimuluen aurrean. Eragin bilogiko patologikoa ordea, organismoaren funtzionamenduan gailendu eta sintoma edo patologia larri edo ez larriak sor ditzakeena da. Gero eta handiagoa den ikerketa zientifiko kopuru handi batek frogatu du eragin biologikoak existitzen direla. Txosten honetan ezin dira laburtu honi buruz egin diren ikerketa guztiak baina Bioinitiative proiektuak 2000 bat klasifikatu zituen eta ikusi zen intzidentzia behar baino handiagoa zegoela burmuin tumore, neuroma akustiko, nerbio sistema eta burmuinaren funtzioen eragin, genetako eragin, zelulen proteina estresa eta sistema immunearekin.

REFLEX programa, Komisio Europarra eta 12 europar ikerketa taldek sortua, eremu espezifikoagoan egindako ikerketa handi bat izan zen, uhinen genotoxikotasuna aztertu zuena. Ondorioak izan ziren uhinek kromosoma ezabaketa eta DNA molekulen apurketa sortzen dutela, baita estres proteinen sintesia asko handitu eta geneen espresioak aldatzen dituela zelula mota askotan.

Interphone ikerketari dagokionez, orain arte egin den ikerketa handiena mugikor erabiltzaile eta glioma, meningioma, neuroma akustikoa eta glandula parotidako tumoretan, 10 urteko ikerketen ondoren ezadostasun asko egon ziren kideen artean(13 estatuko 16 talde) eta 2010ean emaitzak erakustean ez zen ondo frogatuta geratu arriskurik ez zegoenik. Gainera estudio guztia helduetan egin da, jakinda gazteak direla mugikorra gehien erabiltzen dutenak eta hauen erradiazio absortzioa askoz handiagoa dela helduenarekin konparatuz, asko espekulatu daiteke generazio gazteei gerta liekeenari buruz. Hala ere azken esperimentuek erakutsi zuten erabilera intentsiboak glioma(%40 eta %96 mugkorra alde bakarrean erabilita) eta meningioma(%15 eta %45 alde bakarrean erabilita) arriskua asko handitzen zuela.

Momentu honetan mugikorren erabileraren analisia 21. mende hasieratik hona egin dela ikusita azpimarratzekoa da 10 urte ez direla nahikoa erabileraren ondorioak ondo ikusteko. Hain zuzen ere, erradiaktibitateak burmuin kantzerra sortzen duela frogatua dago baina 10etik 20 urte egon zaitezke erradiaziopean eraginik nabaritu gabe.

Jean Hussek (txostena aurkeztu zuenak) gogorarazten du atentzioa finko jarrita dagoela mugikorretan baina eremu elektromagnetiko iturri askoz gehiago ditugula guru gizartean. Bai eraikin barruan gaudenean eta baita eraikinetatik kanpo gaudenean, frekuentzia elektromagnetiko barietate handia jasaten ari gara etengabe. Eta hori ez da gauza bakarra, industria mugikorren azpiegiturak garatzeko modua bilatzen ari da 4G generazio berria zabaltzeko.

Israelen, azpiegitura berriak sartzeari uko egin diote eta irradiazioen segurtasuna egiaztatu arte itxoin egingo dute. Europar populazioaren kezka handia da ere antenen kokapena. Suedian eta Alemanian egindako ikerketa batzuek demostratu zuten antenak ondoan jartzen zizkieten abere etxaldeetan, abereek osasun arazo handiak zituztela, besteak beste, ugalkortasun arazoak, deformazioak eta kataratak. Azterketa epidemiologikoak batzuek ere gaixotasun sintomak aurkitu zituzten ere antenen ondoan kokatutako herri edo auzoetan. Azken azterketa hauek Frantzia, Alemania, Suitza, Austrian egin ziren. Azterketa epidemiologiko hauen arabera, antenen potentzia igotzean pertsonen artean igotzen ziren sintomak lo arazoak, buruko minak, odol presio arazoak, larru arazoak, alergiak eta zorabioak ziren. Alemanian 2011an egin den ikerketa batek berrindartu du argudio hau, nahiz eta 60 pertsona bakarrik analizatu. Rimbach-en(Bavaria) antena zerbitzu berri bat jarri zen 2004 urtarrilean, 2004 ekainean, 2005 urtarrila eta 2005 ekainean. Urte eta erdiko ikerketa honetan zientifikoek garbi ikusi ahal izan dute estresarekin erlazionatutako edo beste motatako hormonak gernuan. Emaitzek esaten dute adrenalina eta noradrenalina igo eta dopamina eta feniletililamina jaisten direla, estres egoera handituz. Feniletililaminaren igoera umeen atentzio falta eta hiperaktibitatearekin lotu dute zientifikoek, Alemanian asko igo diren sintomak 1990-2004 tartean.

Honi guztiari gehitu behar zaio pertsona batzuk sentikorragoak direla eremu elektrikoen aurrean eta kontuan hartzeko elementu bakarra ez dela eremuen iturrira dagoen distantzia bakarrik. Esposizio denbora, zenbait elementu kimikoren esposizioa eta gizaki ehunetan dauden zeinbat metal pisutsu ere kontuan hartu behar dira.

Honekin lotuta, Lloyd-en informearen ondoren, konpainia aseguratzaileak eremu elektromagnetikoa aseguratzen hasi ziren erantzukizun zibilen poliza bezala, amianto eta genetikoki eraldatutako organismoekin batera. Hau jakitea ere ez da oso lasaigarria.

Txostenaren aurkezleak jakin nahiko luke ea ez den egokiagoa eta berritzaileagoa haririk gabeko komunikazio berriak garatzea. Sistema hauek, Estatu Batuetan eta Japonian garatzen ari dira argi ikusgarri eta infragorria erabiliz. Teknologia hauek erabilgarriak bihurtuko balira, atentzioa horietan jarri eta trabak kentzen lagundu behar genieke.


Erreferentziak

  1. Organización Mundial de la Salud, Mag. Ing. Víctor Ruiz Ornetta, "Osasuna eta telefonia mugikorra"ren ikerketa peruarra (gaztelaniatik itzulita)
  2. Comisión Europea, "Health and electromagnetic fields"
  3. Cátedra COITT de la Escuela Universitaria de Ingeniería Técnica de Telecomunicación, Universidad Complutense de Madrid: artikuluen bilduma (gaztelaniaz)
  4. El Mundo, 12 de junio de 2006: "El Supremo rechaza las tesis ecologistas y respalda el despliegue de antenas móviles (Espainako egunkaria)"
  5. The potential dangers of electromagnetic fields and their effect on the environment Jean Huss, Luxenburgo, Talde sozialista, Europako Kontseilua: Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordea

Bibliografia

  • The Nontoxic Home & Office, Debra Lynn Dadd, Tarcher Inc. (1992).
  • Guía Metodológica para Evaluación del Impacto Ambiental - 3ª edición. Vicente Conesa Fernández-Vitora, Mundi-Prensa (1997).
  • “Transporte de la Energía Eléctrica, José Luis Tora Galván, Universidad Pontificia Comillas (1997).
  • Electricidad y Radiación, Organización Internacional del Trabajo (OIT). Boletín número 69.
  • Resolución Nº 77/ 98, Ministerio de Economía República Argentina. Secretaría de Energía (1998).

Ikus, gainera

Erradiazio elektromagnetiko

Kanpo loturak

Uhin elektromagnetikoek eragindako kalteei buruz ARGIAn

www.donostia.org/info/ciudadano