Tamil: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (Bot: Modificando he:טאמילים por he:טמילים
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Erantsia: hr:Tamili
49. lerroa: 49. lerroa:
[[he:טמילים]]
[[he:טמילים]]
[[hi:तमिल]]
[[hi:तमिल]]
[[hr:Tamili]]
[[hu:Tamilok]]
[[hu:Tamilok]]
[[id:Suku Tamil]]
[[id:Suku Tamil]]

23:38, 3 urtarrila 2013ko berrikusketa

Tamil ezagun batzuen argazkiak.

Tamil India aldeko etnia baten izena da, tamilera hizkuntza egiten duten jendea barne hartzen duena. Erregistratutako historia bi milurte baino zaharragoa, jatorrizko komunitateak Indiako hegoaldekoak eta Sri Lankako ipar-ekialdekoak izanda.

Erlijioz hinduistak dira gehienak eta badira haien artean jainistak, musulmanak eta kristauak. Tamil herria izan da sanskritodun herrien aurka borrokatu den dravida herri indartsuena. Antzinatean zibilizazio indartsu bat eratu zuten eta merkataritza harremanak izan zituzten antzinako greziar eta erromatarrekin. Chera, Txola, Pandya eta Pallava dinastiek gobernatu zuten luzaroan tamilen lurraldean eta, XIV. mendea baino lehen, Vijayanagar dinastia nagusitu aurretik, aurreramendu handiko kultura garatu zuten. Itsasketari trebeak izan ziren, eta Indiako kultura eraman zuten Asiako hego-ekialdeko lurretara. Sri Lanka-ko tamilak bi talde berezitan daude banatuta: Zeilango tamilak uharteko iparraldean bizi dira aspaldidanik eta Indiako tamilak XIX-XX. mendeetan eraman zituzten britainiarrek garai hartako Madras herrialdetik, te sailetan lan egiteko. Zeilango tamilek gerrilla indartsu bat eratu dute XX. mendeko azken laurdenean Sri Lanka-ko zingaldarren aurka, Tamil erepublika burujabe baten alde.

Geografia

Gaur egun 77 milioi bat tamil bizi dira munduan zehar. Hauek dira komunitaterik handienak:

Kanpo loturak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura