Zeus: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ku:Zeus
t r2.7.3) (robota Erantsia: ckb:زیووس
34. lerroa: 34. lerroa:
[[bs:Zeus]]
[[bs:Zeus]]
[[ca:Zeus]]
[[ca:Zeus]]
[[ckb:زیووس]]
[[cs:Zeus]]
[[cs:Zeus]]
[[cy:Zeus]]
[[cy:Zeus]]

18:35, 4 urtarrila 2013ko berrikusketa

Greziar mitologian, Zeus[1] (grekoz Ζεύς) edo Dias (Δίας, «errege jainkotiarra») jainko olinpikoen buruzagia da eta zeruaren eta trumoiaren jainkoa. Erromatarren Jupiterren baliokidea da eta gaur egun Jainkoari buruz dugun irudia (bai izena eta bai itxura) beragandik dator.

Kronosen eta Rearen semea, Kronosen azkenengoa. Kronosek seme guztiak jaten zituenez, Reak (amak) Kretako ninfen eta kureten esku utzi zuen Zeusen heziketa. Amaltea ahuntzak (edo ninfak) eman zion bularra, eta Amaltea hil zenean haren larrua hartu zuen erroldatzat (egida). Heldutasunera iritsi zenean, Kronosi garaitu zitzaion, Metisen (zuhurtziaren) edabe bati esker, eta anaia guztiak ok eginarazi zizkion. Titanei, berriz, Ziklopeen eta Hekatonkireen laguntzarekin garaitu zitzaien. Titanek egindako tximista bati esker jarri zen Erraldoien eta Tifoi munstroaren gainetik. Garaipen horien ondoren anaien artean egin zuten banaketan Zeus zeruetako errege geratu zen, eta Hades, lurreko erregearen, eta Poseidon, itsasokoaren gainetik.

Zeusek izan zituen emazte hilezkorretan lehena Metis izan zen. Harengandik izango zuen semeak tronutik kenduko zuela iragarri zioten ordea, eta emaztea, Metis, jan egin zuen. Baina gero Atenea jaio zen Zeusen burutik. Bigarren emazte hilezkorra Temis izan zen; Eurinome, hirugarrena, eta Demeter (bere arreba), Mnemosine, Leto eta Hera (hori ere arreba), ondorengoak. Horiengandik Urte garaien, Orduen, Bakearen, Zuzenbidearen, Patuaren eta bizitzako edo izadiko beste zenbait gertakizunen eta ahalmenen irudi ziren hainbat jainko-jainkosa (seme eta alaba) izan zituen.

Zeusi ezagutzen zitzaizkion emazte hilkorrak, berriz, ezin konta ahala ziren. Horiengandik ere seme eta alaba asko izan zituen, heroiak eta erdi jainkoak, Greziako eskualdeen edo heroien izenak zituzten: Akiles, Aiax, Tantalo, Kadmo, Dardano, Arkade, Pelasgo, Lazedemon, besteak beste. Jainko-jainkosa, heroi, gertaera eta ahalmen guzti horien gainetik egoteak egiten zuen Zeus Olinpoko jainkoen jainko.

Erreferentziak


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.