Nafarroako jota: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa: 6. lerroa:


== Ezaugarriak ==
== Ezaugarriak ==
Abestien hitzak askotan bertso herrikoiak dira, [[mahats-bilketa]] edo jaioterria goresten dituztenak. Bestetan familia, nekazaritza-lana edo amodioa lantzen dituzte, gehienetan [[gaztelania]]z. Mendialdean, berriz, jotak euskaraz, edo euskaraz eta gaztelaniaz, kantatzen ziren<ref name= "harluxet">{{erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=jota|izenburua=Jota|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa}}</ref>. Ekitaldian zati instrumental bat dago, [[errondaila]] batek egiten duena.
Abestien hitzak askotan bertso herrikoiak dira, [[mahats-bilketa]] edo jaioterria goresten dituztenak. Bestetan familia, nekazaritza-lana edo amodioa lantzen dituzte, gehienetan [[gaztelania]]z. Mendialdean, berriz, jotak euskaraz, edo euskaraz eta gaztelaniaz, kantatzen ziren<ref name="harluxet">{{erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=jota|izenburua=Jota|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa}}</ref>. Ekitaldian zati instrumental bat dago, [[errondaila]] batek egiten duena.


Hitzak 4 bertsotan banatzen dira eta 3 errepikatu ondoren 7 osatzen dute, a, b, a, c, d, d, b saila eginez. Hona hemen adibide bat:
Hitzak 4 bertsotan banatzen dira eta 3 errepikatu ondoren 7 osatzen dute, a, b, a, c, d, d, b saila eginez. Hona hemen adibide bat:
19. lerroa: 19. lerroa:
</center>
</center>


Musika nagusiki, 6/8 edo 3/4 konpasean idazten da eta batzuetan 6/4 konpasean ere bai<ref name= "harluxet"/>.
Musika nagusiki, 6/8 edo 3/4 konpasean idazten da eta batzuetan 6/4 konpasean ere bai<ref name="harluxet"/>.


== Lehiaketak ==
== Lehiaketak ==

12:06, 7 urtarrila 2013ko berrikusketa

Nafarroako jota lurralde horretan egindako musika mota tradizionala da, batez ere Erriberako eskualdean garatutakoa.

Abeslaria edo abeslariak (jotariak edo joteros, -as) laguntzeko gitarrajoleak eta beste musikari batzuk daude.

Hainbat ezaugarri komun dauka Errioxa aldeko jotarekin.

Ezaugarriak

Abestien hitzak askotan bertso herrikoiak dira, mahats-bilketa edo jaioterria goresten dituztenak. Bestetan familia, nekazaritza-lana edo amodioa lantzen dituzte, gehienetan gaztelaniaz. Mendialdean, berriz, jotak euskaraz, edo euskaraz eta gaztelaniaz, kantatzen ziren[1]. Ekitaldian zati instrumental bat dago, errondaila batek egiten duena.

Hitzak 4 bertsotan banatzen dira eta 3 errepikatu ondoren 7 osatzen dute, a, b, a, c, d, d, b saila eginez. Hona hemen adibide bat:

« La que en Navarra se canta

La jota más brava jota
La que en Navarra se canta
Es un manojo de rosas
Que sale de mi garganta
Que sale de mi garganta
La jota más brava jota.

»

Musika nagusiki, 6/8 edo 3/4 konpasean idazten da eta batzuetan 6/4 konpasean ere bai[1].

Lehiaketak

Ohikoa da Nafarroako hegoaldearen herrietan jota lehiaketak antolatzea, maila batzuk ezberdinduz: Gizonezko eta emakumezkoenak alde batetik, eta ume, gazte eta helduenak bestetik. Bestela, bakarka edo binaka abesteko aukera dute parte hartzaileek. Jotariek praka edo gona zuri, zinta gorridun espartin zuriak, gerriko gorri, alkandora zuri eta zapi gorri janzten dituzte.

Abuztuan, urtean zehar lehiaketaren bat irabazi duten txapeldun guztien artean "Campeón de Campeones" txapelketa antolatzen dute Tafallan.

Halaber, Sanferminetan (Iruñea) ere tradizionala da jota-erakustaldiak antolatzea.

Jotari ezagunak

Jota abeslari ezagunen artean Raimundo Lanas "El ruiseñor navarro" (1908-1939) murilloarra, Jesus Molviedro (1919-) vianarra eta Juan Zabalegi "Juan Navarro" tafallarra ditugu.

Faico y Josefina, Julián Arina edo Hermanas Flamarique ere ospetsuak izan dira. Taldeen artean Alma Navarra («No te vayas de Navarra», «Pamplona, perla del norte» edo «himno de Osasuna» bertsionatu dituena), Navarra Canta edo Montaña y Ribera azpimarratu ditzakegu.

Jota-eskolak

Gaur egun Tutera, Castejon, Martzilla, Cadreita, Buñuel, Ribaforada eta Cortes herrietan musika mota honetako eskolak ditugu.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Jota. .

Kanpo loturak