Neandertal: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Erantsia: vep:Neandertalin ristit
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
44. lerroa: 44. lerroa:
[[Fitxategi:Spy Skull.jpg|thumb|250px|Spyko neanderthal baten fosila. Argi ikus daiteke haginen atzeko hutsunea eta hauek duten itxura.]]
[[Fitxategi:Spy Skull.jpg|thumb|250px|Spyko neanderthal baten fosila. Argi ikus daiteke haginen atzeko hutsunea eta hauek duten itxura.]]

Neanderthalek azken [[hagin]]aren atzean hutsune bat dute, [[barail-arrama]]ren aurretik<ref name="Tattersall">TATTERSALL, IAN. 1995. The Last Neanderthal. American Museum of Natural History. ISBN 0-02-860813-5</ref>. Baliteke hau buruhezurraren luzeragatik izatea, eta ez barailaren egituragatik. Berez beste [[hominido]] batzuekin alderatuz hutsune hori ez duen bakarra ''Homo sapiens'' litzateke.<ref name="Trinkaus">TRINKAUS, E. 2003. Neandertal faces were not long; modern human faces are short. PNAS July 8, 2003 vol. 100 no. 14 8142-8145.</ref>

=== Hortzeria ===
=== Hortzeria ===
73. lerroa: 73. lerroa:

=== Sudurraren barnealdeko egiturak ===
=== Sudurraren barnealdeko egiturak ===
Sudurraren barnealdeko egitura ezberdina zuten neanderthalek. Are eta gehiago, dirudienez zuten itxura ezberdina zen beste [[ugaztun]] guztiekin alderatuta<ref name="Schwartz & Tattersall">TATTERSALL, IAN & SCHWARTZ, JEFFREY. 2000. Extinct Humans. Westview Press. ISBN 0-8133-3482-9</ref>. Sdurraren barne marginean proiekzio bat dute erdialdean bertikalki ondo garatua. Ez zeukaten [[lakrimal]]aren gainean hezurrezko zapairik. Beste autore batzuen arabera hezur hauek apurturik daude eta horregatik gertatzen da [[autapomorfia]] hau<ref name="Franciscus">FRANCISCUS, ROBERT G. 1998. Neandertal nasal structures and upper respiratory tract “specialization”. PNAS February 16, 1999 vol. 96 no. 4 1805-1809</ref>.

Hala ere dudarik ez dagoena da sudurarren itxura berezia dena: aurpegiaren tamainarekin alderatuta oso handia da. Aurpegiaren planoarekiko asko ateratzen zen sudurra eta horregatik euren itxura aurpegi oso luzea izatearena zen, aurrerantz botata egongo balitz bezala.

=== Aldakaren forma ===
=== Aldakaren forma ===
Aldaken forma ezberdina da gaur egungo gizakiekin alderatuta. Diferentziarik nagusiena emeek eta arrek forma bera dutela da, nahiko borobildua. Gaur egungo gizakiek, gainera, aldaka estuagoak dituzte, bai ar zein emeen artean. Aldakak hala ere zabalagoak dira latitude altuetan eta hori izan zitekeen arrazoietako bat<ref name="Aldaka">FRANCISCUS, ROBERT G. 2009. When did the modern human pattern of childbirth arise? New insights from an old Neandertal pelvis. PNAS June 9, 2009 vol. 106 no. 23 9125-9126</ref>. [[Iskion]] hezurra ere ezberdina da, primitiboagoa zelarik Neandertalen artean. Tamalez ez da ezagutzen ''[[Homo erectus]]''en iskion hezurraren forma eta, beraz, ezin da jakin zein izan den bakoitzaren arbaso zuzena ikuspegi hau erabilita<ref name="Iskion">MARCHAL, FRANÇOIS. 2000. A new morphometric analysis of the hominid pelvic bone. Journal of Human Evolution (2000) 38, 347–365. doi: 10.1006/jhev.1999.0360</ref>.

== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

11:45, 7 urtarrila 2013ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Neanderthalgo gizakia

Fosilen hedapena: Pleistozeno berantiar

Gibraltargo neanderthal neska baten eskultura.
Gibraltargo neanderthal neska baten eskultura.

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Hominidae
Generoa: Homo
Espeziea: Homo neanderthalensis
William King, 1864
Neanderthalgo gizakiaren hedapen mapa.
Neanderthalgo gizakiaren hedapen mapa.

Neanderthalgo gizakia edo neanderthalak[1] Homo generoko Pleistozenoko kide desagertu bat da. Europako eta Asia zentraleko mendebaldean aurkitu dira aztarnak. Neanderthalak batzuetan gizakien azpiespezie gisa sailkatzen dira (Homo sapiens neanderthalensis) edo beste espezie baten eran (Homo neanderthalensis). Orain dela 250.000-28.000 urte bitarteko epean bizi izan zen.

Etimologia

Neanderthal terminoa 1863an sortu zuen William King anatomistak. Gaur egun neanderthal idazteko bi modu ezberdin daude nazioartean, izan ere Thal alemanezko hitzaren grafia XX. mendearen hasieran aldatu zen, eta gaur egun Tal erabiltzen da. Esanahia «harana» da. Izen binomiala finkoa denez Neanderthalensis erabiltzen da, baina hizkera arruntean erdiko h hori erdara askotan kentzen da (ez, ordea, euskaraz).

Morfologia

Haren garaiera Homo sapiensaren antzekoa zen, baina bai beso eta baita hankak ere motzak zituela esan dezakegu. Gihar sendoak zituzten, eta ondorioz pisu gehiago. Honek, hezurren bolumenean ere zerikusirik izan zuen. Hauen hezurrak, potoloagoak izango liratezke. Gizaki indartsuak ziren. Garezurraren bolumenari dagokionez, gureak baino bolumen handiagoa zuen. 1500 eta 1600 c. c. bitartekoa. Horretaz gain hauek ziren gaur egungo gizakiekin aldertuta zituzten ezberdintasun nagusiak:

Hobi-suprainiakoa

Fosa suprainiakoa toru okzipitalaren gainean dagoen sakonune eliptiko bat da. 20 eta 45 milimetro arteko zabalera du eta 10 bat mm. altueran. Ia beti inguruan duen hezur altxatuak hiruki itxura du. Hiruki honen goiko erpina erdigunean dago eta oinarria toru okzipitalaren gainean. Hobi hau Neanderthalgo gizaki gehienetan deskribatzen da.[2]

Ezaugarri hau Europako antzinako Homo sapiens batzuetan ere agertzen da, baina itxura ezberdina du. Neanderthalengan egitura zulatua du, agian birxurgatzen bat dela eta. Gainera hobia askoz markatuagoa da, Homo sapiensengan erdialdean eta borobilagoa da. Gainera hirukiaren erpina beherantz zuzendua dago.[3]

Toru okzipitala

Toru okzipitala kaskezurraren atzealdean neanderthalek duten ezaugarrietako bat da. Toru hau horizontala da eta bere zabalera bertikala konstantea da hedadura osoan zehar. Ez du jarraipenik alboetan. Ezaugarri hau Europako antzinako Homo sapiens batzuetan ere agertzen da, baina ez gaur egun.[3]

Prozesu mastoidea

Prozesu mastoidea buruhezurraren behealdean dagoen muinotxo bat da. Neanderthalek entzunbidearen atzealdean zuten muinotxo hau, baina ez da jaisten alboetarantz, baizik eta atzerantz eta gorantz hedatzen dela, inzisura parietalerantz, gandor supramastoidearekiko paralelo.[2]

Gandor okzipitomastoidea

Batzuetan gandor okzipitomastoidea handiagoa da prozesu mastoidea baino. Beste batzuetan luzera bera dute. Neanderthalengan gandorraren eta hezurraren arteko bereizketa hobi handi batekin egiten da. Bai Homo erectus bai Homo sapiensengan hobi hau gandorraren albo batean agertzen da eta inzisura digastrikoa deritzo.

Haginen atzeko hutsunea (hutsune erretromolarra)

Spyko neanderthal baten fosila. Argi ikus daiteke haginen atzeko hutsunea eta hauek duten itxura.

Neanderthalek azken haginaren atzean hutsune bat dute, barail-arramaren aurretik[4]. Baliteke hau buruhezurraren luzeragatik izatea, eta ez barailaren egituragatik. Berez beste hominido batzuekin alderatuz hutsune hori ez duen bakarra Homo sapiens litzateke.[5]

Hortzeria

Hortzerian hiru dira ezberdintasun nagusiak:

  • Atzeko haginek askoz higadura handiagoa dute gaur egungo gizakiengan baino, baita haginak asko erabiltzen dituzten artean ere. Baliteke neanderthalek haginak hirugarren esku gisa erabiltzea, gauzak heldu eta lantzeko. Gainera tresnak erabili izanagatik cut-mark deritzonak dituzte aurreko hortzetan.
  • Goiko letaginek mingainaren aldean esmaltezko hobiak dituzte, pala itxurarekin. Badirudi honela higadura ekiditen zela.
  • Neanderthalen haginek pulparen eremua handiagoa zuten eta sustraiak elkarturik agertzen ziren (taurodontismo izeneko egitura bat). Hagin taurodontoek azalera handiagoa eskaintzen diote higadurari.

Gaur egungo gizaki populazio batzuek ere antzeko egiturak dituzte, hala ere.[6]

Kokotsik ez

Homo sapiensek kokotsa dute, baina beste hominidoen artean egitura hau ez da agertzen. Beraz fosil batek kokotsa badu automatikoki Homo sapiens giza sailkatzen da.

Toru supraorbitarioa

Jatorrizko Neanderthalgo gizakiaren marrazkia, toru supraorbitarioa ondo markatuta.

Toru supraorbitarioa begien gainean agertzen den toru bat da. Ikusten erraza da, begien gainean, arku itxura baitu, sekzioa borobildua da eta bi begien arteko tartean jarraikortasuna du. Toru hau oso argi agertzen da begien zentruaren gainean baina alboetarantz desagertzen doa. Orokorrean hutsik agertzen da eta oso garatua[7][8]. Toru hau Homo generoan garatzen joan da eta neanderthalen garaikideak ziren gizaki modernoengan ere agertu ahal zen. Neanderthalengan ezberdina da, ordea: bi begien artean jarraikortasuna du eta bere atzean bekokia berehala doa atzerantz.

Hioides hezurra

Hioides hezurra ez da erraz fosilizatzen eta gainera ez dago fisikoki beste hezurrekin lotuta. Horregatik hezur honen kokapen zehatza jakitea oso zaila izaten da. Baina hezur honek buruhezurra, baraila, mihia, laringea, faringea, bularrezurra eta lepauztaia batzen dituzten gihar eta ligamentuak ditu eta horregatik beste gauza askoren artean hitz egiteko gaitasunaren arduradunetako bat da. Bere posizioa eztabaidagai dago eta autore batzuen arabera ez ziren gai izango a, i eta u soinuak egiteko[9], beste batzuen arabera posible litzateke mihia beste modu batez mugituko balute[10]. Bestetik hezurra gizakiarenaren nahiko antzekoa da.

Belarriaren barnealdea

Belarriaren barnealdea ez da berdina neanderthalengan eta Homo sapiensengan. Ezaugarri hau askotan espezieak definitzeko erabiltzen denez, nahiko eztabaidatua da hori ere. Labirintoak itxura ezberdina du eta baliteke hau harremanetan egotea gizakiaren mugimendu ezberdinekin[11]. Bestetik mailua handiagoa da gaur egungo gizakiek dutena baino eta angelua ere irekiagoa da. ingudea ere ezberdina da, prozesu zuzena luzeagoa baita, artikulazioa altuagoa da eta angelua zorrotzagoa baita. Estribua ezberdina bada ere gaur egungo gizakien aldakortasunaren barruan kokatu daiteke.[12][13]

Fosa kaninoa

Fosa kaninoa letaginen gainean agertzen den fosa bat da. Depresio hau Homo sapiens gehienetan agertzen da, baina ez da hala gertatzen Neanderthalgo gizakiengan. Hauetan itxura puztua izango luke. Hala ere baliteke itxura hau ez izatea bi espezie identifikatzeko ezaugarri bat, baizik eta aurpegiaren formaren arabera agertu daitekeen zerbait bezala.[14]

Foramen mentala

Foramen mentala kokotsaren inguruan dagoen zulo bat da, barailan dauden bietatik bat. Bertatik nerbio bat eta hainbat zain pasatzen dira. Gaur egungo gizakien kasuan %63ak bigarren aurreko haginaren azpian dute[15], baina neanderthalengan gehienetan lehenengoan aurki daiteke[4].

Sudurraren barnealdeko egiturak

Sudurraren barnealdeko egitura ezberdina zuten neanderthalek. Are eta gehiago, dirudienez zuten itxura ezberdina zen beste ugaztun guztiekin alderatuta[16]. Sdurraren barne marginean proiekzio bat dute erdialdean bertikalki ondo garatua. Ez zeukaten lakrimalaren gainean hezurrezko zapairik. Beste autore batzuen arabera hezur hauek apurturik daude eta horregatik gertatzen da autapomorfia hau[17].

Hala ere dudarik ez dagoena da sudurarren itxura berezia dena: aurpegiaren tamainarekin alderatuta oso handia da. Aurpegiaren planoarekiko asko ateratzen zen sudurra eta horregatik euren itxura aurpegi oso luzea izatearena zen, aurrerantz botata egongo balitz bezala.

Aldakaren forma

Aldaken forma ezberdina da gaur egungo gizakiekin alderatuta. Diferentziarik nagusiena emeek eta arrek forma bera dutela da, nahiko borobildua. Gaur egungo gizakiek, gainera, aldaka estuagoak dituzte, bai ar zein emeen artean. Aldakak hala ere zabalagoak dira latitude altuetan eta hori izan zitekeen arrazoietako bat[18]. Iskion hezurra ere ezberdina da, primitiboagoa zelarik Neandertalen artean. Tamalez ez da ezagutzen Homo erectusen iskion hezurraren forma eta, beraz, ezin da jakin zein izan den bakoitzaren arbaso zuzena ikuspegi hau erabilita[19].

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. a b SANTA-LUCA, A. P. 1978. A re-examination of presumed Neandertal-like fossils. Journal of Human Evolution, Volume 7, Issue 7, November 1978, Pages 619-636
  3. a b SMITH, FRED H., JANCOVIĆ, IVOR, KARAVANIĆ, IVOR. 2005. The assimilation model, modern human origins in Europe, and the extinction of Neandertals. Quaternary International, Volume 137, Issue 1, July 2005, Pages 7-19
  4. a b TATTERSALL, IAN. 1995. The Last Neanderthal. American Museum of Natural History. ISBN 0-02-860813-5
  5. TRINKAUS, E. 2003. Neandertal faces were not long; modern human faces are short. PNAS July 8, 2003 vol. 100 no. 14 8142-8145.
  6. STANFORD, CRAIG, ALLEN, JOHN S., ANTON, SUSAN C., 2005. Biological anthropology: the natural history of humankind. Pearson Education. ISBN 0-13-182892-4
  7. ARSUAGA, JUAN LUIS & MARTINEZ, IGNACIO. 1998. La especie elegida. Temas de hoy. ISBN 84-8460-463-2.
  8. JONES, STEVE, MARTIN, ROBERT, PILBEAM, DAVID ed. 1992. The Cambridge encyclopedia of human evolution. Cambridge University Press. ISBN 0-521-32370-3
  9. LIEBERMAN, PHILIP. 2005. Current views on Neanderthal speech capabilities: A reply to Boe et al. (2002). Journal of Phonetics. Volume 35, Issue 4, October 2007, Pages 552-563. doi:10.1016/j.wocn.2005.07.002
  10. BÖE, LOUIS-JEAN, HEIM, JEAN-LOUIS, HONDA, KIYOSHI, MAEDA, SHINJI. 2002. The potential Neandertal vowel space was as large as that of modern humans. Journal of Phonetics (2002) 30, 465–484. doi:10.1006/jpho.2002.0170.
  11. SPOOR, FRED, HUBLIN, JEAN-JAQUES, BRAUN, MARC, ZONNEVELD, FRANS. 2003. The bony labyrinth of Neanderthals. Journal of Human Evolution, Volume 44, Issue 2, February 2003, Pages 141-165
  12. QUAM, ROLF & RAK, YOEL. 2007. Auditory ossicles from southwest Asian Mousterian sites. Journal of Human Evolution, Volume 54, Issue 3, March 2008, Pages 414-433
  13. ARENSBURG, B., PAP, I., TILLIER, A-M. & CHECH, M. 1996. The Subalyuk 2 Middle Ear Stapes. International Journal of Osteoarchaeolojy, vol. 6: 185-1 88 (1996)
  14. MADDUX, SCOTT D., FRANCISCUS, ROBERT G. 2009. Allometric scaling of infraorbital surface topography in Homo. Journal of Human Evolution 56 (2009) 161–174.
  15. JAFFAR AA, AL-ZUBAIDI AF, AL-SALIHI AR. 2002. Anatomical features of clinical significance in dry mandibles. Iraqi Dental Journal; 29:99-118
  16. TATTERSALL, IAN & SCHWARTZ, JEFFREY. 2000. Extinct Humans. Westview Press. ISBN 0-8133-3482-9
  17. FRANCISCUS, ROBERT G. 1998. Neandertal nasal structures and upper respiratory tract “specialization”. PNAS February 16, 1999 vol. 96 no. 4 1805-1809
  18. FRANCISCUS, ROBERT G. 2009. When did the modern human pattern of childbirth arise? New insights from an old Neandertal pelvis. PNAS June 9, 2009 vol. 106 no. 23 9125-9126
  19. MARCHAL, FRANÇOIS. 2000. A new morphometric analysis of the hominid pelvic bone. Journal of Human Evolution (2000) 38, 347–365. doi: 10.1006/jhev.1999.0360

Kanpo loturak

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura