Euskal idazle: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Euskal idazlea''' [[euskara]]z idazten duen egilea da, [[erdara]]zko [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] autorerik barne ez hartuz. Kolektiboa koordinatzeko sortu zuten [[Euskal Idazleen Elkartea]].
'''Euskal idazlea''' [[euskara]]z idazten duen egilea da, [[erdara]]zko [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] autorerik barne ez hartuz.


Kolektiboa koordinatzeko sortu zuten [[Euskal Idazleen Elkartea]].
Historikoki, idazle klasiko garrantzitsuen artean "[[Gero]]" izeneko lanaren egilea den [[Axular]], [[Bernart Etxepare]] ("[[Linguae vasconum primitiae]]"), [[Joan Perez de Lazarraga]] ("[[Dianea eta Koplak]]"), [[Txomin Agirre]] ("[[Kresala]]", "[[Garoa]]"), "[[Lauaxeta]]" eta "[[Lizardi]]" daude.


Historikoki, idazle klasiko garrantzitsuen artean ''"[[Gero]]"'' izeneko lanaren egilea den [[Axular]], [[Bernart Etxepare]] (''"[[Linguae vasconum primitiae]]"''), [[Joan Perez de Lazarraga]] (''"[[Dianea eta Koplak]]"''), [[Txomin Agirre]] (''"[[Kresala]]"'', ''"[[Garoa]]"'), "[[Lauaxeta]]" eta "[[Lizardi]]" daude.
Mundu mailan oihartzun handien eduki duen egile garaikidea [[Bernardo Atxaga]], "[[Obabakoak]]" libururik ezagunena daukana eta lanak hainbat hizkuntzatan itzulita dituena. Gaur egungo beste idazle aipagarrien artean, [[Unai Elorriaga]], [[Koldo Izagirre]], [[Mariasun Landa]], [[Anjel Lertxundi]], [[Ramon Saizarbitoria]], [[Joseba Sarrionandia]], [[Itxaro Borda]] eta [[Arantxa Urretabizkaia]].

Mundu mailan oihartzun handien eduki duen egile garaikidea [[Bernardo Atxaga]], '"[[Obabakoak]]"'' libururik ezagunena daukana eta lanak hainbat hizkuntzatan itzulita dituena. Gaur egungo beste idazle aipagarrien artean, [[Unai Elorriaga]], [[Koldo Izagirre]], [[Mariasun Landa]], [[Anjel Lertxundi]], [[Ramon Saizarbitoria]], [[Joseba Sarrionandia]], [[Itxaro Borda]] eta [[Arantxa Urretabizkaia]].


==Arabako idazleak==
==Arabako idazleak==

15:33, 18 otsaila 2007ko berrikusketa

Euskal idazlea euskaraz idazten duen egilea da, erdarazko Euskal Herriko autorerik barne ez hartuz.

Kolektiboa koordinatzeko sortu zuten Euskal Idazleen Elkartea.

Historikoki, idazle klasiko garrantzitsuen artean "Gero" izeneko lanaren egilea den Axular, Bernart Etxepare ("Linguae vasconum primitiae"), Joan Perez de Lazarraga ("Dianea eta Koplak"), Txomin Agirre ("Kresala", "Garoa"'), "Lauaxeta" eta "Lizardi" daude.

Mundu mailan oihartzun handien eduki duen egile garaikidea Bernardo Atxaga, '"Obabakoak" libururik ezagunena daukana eta lanak hainbat hizkuntzatan itzulita dituena. Gaur egungo beste idazle aipagarrien artean, Unai Elorriaga, Koldo Izagirre, Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia, Itxaro Borda eta Arantxa Urretabizkaia.

Arabako idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Arabako idazleak»

Gaztelerazko idazleak alde batean utzita, Joan Perez de Lazarraga (1548?-1605) dugu euskal idazle arabarrik garrantzitsuena, ikuspuntu historikoa kontuan hartuta, Hego Euskal Herriko testurik zaharrena berea baita.

Gaur egungo idazleen artean, Fito Rodriguez (1955-) (2006tik Euskal Idazleen Elkarteko presidentea), Xabier Montoia (1955-) emankorra eta Josemari Velez de Mendizabal (1949-) aipatzekoak dira.

Azpimarratzekoa da bi hizkuntz-komunitateen artean zubi-lanak egiten dituen Toti Martinez de Lezea (1949-).

Bizkaiko idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko idazleak»

Klasikoen artean, Juan Antonio Mogel (1745-1804), Txomin Agirre (1864-1920), Kirikiño (1866-1929), "Lauaxeta" (1905-1937) eta Eusebio Erkiaga (1912-1993).

Gaur egungo Edorta Jiménez (1953-), Joseba Sarrionandia (1958-), Miren Agur Meabe (1962-) eta Kirmen Uribe (1970-).

Bilboko idazleen artean (Bilbo Handikoak ere barne), Gabriel Aresti (1933-1975), Andolin Eguzkitza (1953-2004), Laura Mintegi (1955-), Lutxo Egia (1969-), Unai Elorriaga (1973-), Julen Gabiria (1973-) eta Urtzi Urrutikoetxea (1977-).

Gipuzkoako idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Gipuzkoako idazleak»

Idazle klasiko azpimarragarrien artean Juan Antonio Mogel (1745-1804), "Orixe" (1888-1961), "Lizardi" (1896-1933) eta Yon Etxaide (1920-1998) ditugu.

Egile garaikiderik ezagunena, aldiz, Bernardo Atxaga (1951-) da ("Obabakoak"), eta beste garrantzitsu batzuk Ramon Saizarbitoria (1944-), Arantxa Urretabizkaia (1947-), Anjel Lertxundi (1948-), Mariasun Landa (1949-), Koldo Izagirre (1953-) eta Harkaitz Cano (1975-) dira.

Lapurdiko idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Lapurdiko idazleak»

Lapurdiko idazle klasikoen artean, Joanes Leizarraga (1506-?), "Axular" bera (1556-1644) eta Jean Pierre Duvoisin (1810-1891) ditugu.

Garaikideen artean, Piarres Lafitte (1901-1983), Piarres Larzabal (1915-1988) antzerkigilea, Itxaro Borda (1959-) eta Eneko Bidegain (1975-) ditugu.

Nafarroako idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako idazleak»

Nafarroako egile klasikoen artean, "Axular" bera (1556-1644), Arturo Kanpion (1854-1937) eta "Larreko" (1869-1949) ditugu.

Garaikideen artean, aldiz, Jose Angel Irigarai (1942-), Jon Alonso (1958-), Patziku Perurena (1959-), Aingeru Epaltza (1960-), Jokin Muñoz (1963-), Juanjo Olasagarre (1963-), Alberto Barandiaran (1964-) eta Castillo Suarez (1976-) daude.

Nafarroa Behereko idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Behereko idazleak»

Probintziako idazle garaikideak dira, besteak beste, "Xalbador" bera (1920-1976), Xipri Arbelbide (1934-), Itxaro Borda (1959-) eta Antton Luku (1959-).

Zuberoako idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Zuberoako idazleak»

Idazle zuberotar klasikoen artean, Arnaud Oihenart (1592-1667), Pierre Topet (1786-1862) eta Agosti Xaho (1811-1858) daude.

Egile garaikide garrantzitsuak dira, besteak beste, Pierre Bordazarre (1908-1979) pastoralgilea eta Jean Louis Davant (1935-) ditugu.

Ikus, gainera