Caldera de Taburienteko parke nazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Aldatua: de:Nationalpark Caldera de Taburiente
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
27. lerroa: 27. lerroa:
[[sk:Caldera de Taburiente]]
[[sk:Caldera de Taburiente]]
[[zh:塔武连特山国家公园]]
[[zh:塔武连特山国家公园]]
[[zh-min-nan:Caldera de Taburiente Kok-ka Kong-hn̂g]]

03:20, 9 urtarrila 2013ko berrikusketa

Caldera de Taburienteko parke nazionala.

Caldera de Taburienteko parke nazionala Espainiako parke nazionala da, La Palma uhartean (Santa Cruz Tenerifekoa, Kanarietako Autonomia Erkidegoa). Izenak berak ematen du aditzera zein den parkearen topografia; eta hango krater handia higaduraren eraginez sortu baldin bazen ere —eta ez sumendi baten eztandaren ondorioz—, hortik dator mundu osoan sumendien kraterrei ematen zaien galdara izena.

4.690 hektareako azalera du, eta 2.000 metroko garaiera tartea (toki beherena, Angustiasko amildegia, itsas mailatik 400 metro gorago dago; eta toki gorena, Roque de los Muchachos, itsas mailatik 2.426 metrora). Beraz, maila askotako landare-motak aurki daitezke han. Bost sumendik osatzen duten zirku batek inguratutako ibar baten burua da Caldera de Taburiente. 8 kilometroko diametroa du, eta 28 kilometroko zirkunferentzia. Horrenbestez, munduko handienetakoa da.

La Palmako Aceró guantxeen erreinuko hamabi kantoietako bat zen. Alonso Fernández de Lugok 1492an okupatu zuen, Tanasú erregea iruzurren bidez bahitu eta gero. 1557an Arguan eta Tazacorte haziendak sortu ziren.

Klima epela du, eta alisioen eraginez negua euritsua da. Bere hegaletan pinu kanariarra da nagusi, kodesoa; isatsa eta kanariar zedroa eremu garaietan kokatzen dira eta sahatsa, berriz, behekoetan. Hegaztiek osatzen dute, nagusiki, bertako fauna, eta ipar beleak, zozoak, haitz-usoak eta belatzak nabarmen daitezke, besteak beste. 1995ean sute batek pinudiaren zati handi bat suntsitu zuen.

Erreferentziak