Arbil probintzia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t r2.7.2) (robota Erantsia: uk:Ербіль (мухафаза)
51. lerroa: 51. lerroa:
[[tg:Вилояти Арбел]]
[[tg:Вилояти Арбел]]
[[tr:Erbil ili]]
[[tr:Erbil ili]]
[[uk:Ербіль (мухафаза)]]
[[zh:埃爾比勒省]]
[[zh:埃爾比勒省]]

14:59, 9 urtarrila 2013ko berrikusketa

Iraken Erbil probintziaren kokapena adierazten duen mapa
Iraken Erbil probintziaren kokapena adierazten duen mapa

Arbil edo Hewlêr (أربيل, Irbil, Erbel edo Arbel bezala ere transkribatua) Irakeko probintzia bat da. Herrialdearen iparraldean dago. Bere hiriburua Arbil da.

Bere hedadura 14.428 kilometro karratukoa da. Kalkulatzen denez, bere gutxi gorabeherako biztanleria 1.134.000 pertsonakoa da, 2001eko azken erroldaren arabera. Batez ere, kurduak bizi dira bertan, arabiar eta turkomandar gutxiengo garrantzitsuak ere badauden arren. 1974tik, Kurdotar Eskualde Autonomoaren zati da. Bere hiriburuak 581.998 pertsonako biztanleria du.

Iparraldean Turkiarekin muga egiten du, ipar-ekialdean Iranekin (Azarbayjan-e Gharbi probintzia), hego-ekialdean Suleimaniya probintziarekin, hegoaldean At Ta'mim probintziarekin, hego-mendebaldean Salah ad Din probintziarekin, mendebaldean Ninawa probintziarekin eta ipar-mendebaldean Dahuk probintziarekin.

Probintzia honetako ekonomia nekazaritzan eta, neurri batean petrolio ekoizpenean oinarritzen da. Oso kaltetua irten zen Saddam Hussein eta irakiar kurduen arteko gatazkatik, Nazio Batuek ezarritako zigorrak ez betetzeko eginiko kontrabandoak, tokiko biztanle askori, biziraun eta baita oparotasuna lortzea ere ahalbidetu diete.

2004ko abuztutik 3.000 soldaduko dibisio korear bat zabaldua dago probintzian bakea mantendu eta bere berreraikuntzan laguntzeko.

Arbil, antzinako Asiriaren erdialdean dago. Arbilen, asiriar erresuma bat egon zen, Adiabene erresuma izenekoa (ܚܕܝܐܒ) duela 2000 urte.