Edukira joan

«FAT»: berrikuspenen arteko aldeak

2.133 bytes added ,  Duela 9 urte
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
Gaur egun, FAT fitxategi-sistema oraindik normalean disketeak, memoria solido-egoera txartelak, flash memoria txartelak, eta gailu eramangarrietan aurkitzen da. EFI-bateragarriak diren ordenagailuak abioko etapa ere erabiltzen da.
==Kokapen Moduak==
 
Fitxategi sistemak hainbat kokapen mota izan ditzake:
 
· Kokapen jarraia.
· Kokapen estekatua.
· Kokapen indizeduna.
 
FAT fitxategi sistemak kokapen estekatua erabiltzen du bere baitan.
 
== Egitura ==
Kokapena blokeen maparen bidez kudeatzen da, eta mapa hori duen egiturari '''FAT''' (Fitxategien Asignazio Taula) deitzen zaio. Katalogoak eta FAT egitura diskoaren lehen sektoretan gordetzen dira, baina segurtasuna dela eta bikoiztuta dago informazio hori. Katalogoan gordetzen da besteak beste fitxategiaren luzera eta lehen blokea zein diren.
[[Disko gogor]]rean Katalogoa eta FAT egitura jasotzen da. Segurtasun kontuengatik bikoiztuta egoten dira bi egitura hauek.
 
FAT taulan sarrera bat dago unitatearen bloke bakoitzeko, eta bertan islatzen da datu bloke horri dagokion hurrengo blokearekiko estekatzea. Horrela fitxategi baten i. bloke erlatiboari dagokion sarreran i+1. bloke erlatiborako erakuslea gordetzen da, fitxategi baten kokapena FATaren lista estekatu bat balitz bezala adieraziaz. Blokea libre edo hondatuta baldin badago, hori markatzen da dagokion FATeko sarreran. Irudiko adibidean ikus daiteke kokapen mota hau. A fitxategiaren lehen blokea 7a da, horrela adierazten baita katalogoan; bigarrena 3a da, FATeko 7. sarrera hori adierazten du eta; hirugarrena 14a, 3. sarrerak hala dio eta; eta laugarrena 8a 8 baita 14. sarreraren edukia. Beste blokerik ez dago fitxategi horretan, zeren hala baitio katalogoak eta FATeko 8. sarrera (EOF fitxategi bukaera).
 
Hasiera batean, FATa disketeetarako zegoen pentsatuta (360 Kbko disketeetarako) eta sarrera bakoitzak 12 bit baino ez zuen hartzen, hau da gehienez 212 bloke egon litezke unitate bakoitzeko. Denborarekin disko gogorrak agertu ziren eta beren edukia disketeena baino askoz ere handiagoa izanik, bloke gehiago helbideratu ahal izateko FATeko sarreren zabalera handitu zen; FAT osoa memorian osorik eduki behar denez gero, FATeko sarrerak zabaltzean memoria gehiagoren beharra agertzen da. FATaren sarreren zabalera handitzearen ordez, edo horrekin batera, sarrera kopurua eta zabalera laburtzearren, blokearen tamaina handitu daiteke, baina honek barne fragmentazio handiagoa dakar. Hori dela eta, kokapen modu hau ez da egokia edukiera handiko dispositiboetarako. MSDOSen erabili den beste irtenbide bat diskoak partiziotan banatzea izan zen, partizio bakoitzean FAT txikiago
bat jarriaz.
=== Katalogoa ===
[[Fitxategi]] bakoitzeko bloke bat gehitzen da katalogo egituran. Bloke horrek fitxategiaren luzeera eta lehen blokea zein den adierazten duten erakusleak ditu, besteak beste.