Risnjak Parke Nazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Aldatua: bs:Nacionalni park Risnjak
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
42. lerroa: 42. lerroa:
[[de:Nationalpark Risnjak]]
[[de:Nationalpark Risnjak]]
[[en:Risnjak National Park]]
[[en:Risnjak National Park]]
[[es:Parque Nacional de Risnjak]]
[[es:Parque nacional de Risnjak]]
[[fr:Parc national de Risnjak]]
[[fr:Parc national de Risnjak]]
[[hr:Nacionalni park Risnjak]]
[[hr:Nacionalni park Risnjak]]

21:26, 19 urtarrila 2013ko berrikusketa

Risnjak Parke Nazionala

Risnjak Parke Nazionala
KokalekuaPrimorje-Gorski Kotar eskualdea
Txantiloi:HRV
Azalera63,5
Sorrera1949

Risnjak Parke Nazionala (kroazieraz Nacionalni park Risnjak) Kroaziako Gorski Kotar ingurune menditsuan aurkitzen den Parke Nazionala da.

Etimologia

Parkeari izena bertako Risnjak mendizerrak ematen dio. Kroazieraz Ris hitzak katamotza esan nahi du eta bertatik etor daiteke izena.

Geografia

Lokvarsko jezera lakua

Primorje-Gorski Kotar eskualdean kokaturik dago. 63'5 km²-ko azalera du eta barnean ditu Risnjak mendizerra eta Kupa ibaiaren sorrera. Menditsua bada ere Itsaso Adriatikotik 15 kilometrotara baino ez dago.

Parkea txikia den arren ekotono ugari ditu eta flora oso aberatsa da. Pagoak eta izeiak estaltzen dute kareharri eta dolomitazko eremua. Mendi tontorretan landare bereziak ageri dira, hala nola elur-lorea (edo edelweiss, Leontopodium alpinum), Gymnadenia nigra eta Soldanella alpina.

Faunari dagokionez hartz arrea, oreina, orkatza, sarrioa, basurdea, otsoa, lepahoria, erbinudea, azkonarra, katagorria eta beste hainbat aurkitzen dira.

Historia

Dokumentaturiko lehen irteera zientifikoa 1825ekoa da, Budapesteko Joseph Standler botanikariak egindakoa. XIX mendean Josip Schlosser botanikariak hainbat liburuxka argitaratu zituen Risnjakeko floraren inguruan.

1949an Zagrebko Unibertsitateko Ivo Horvat botanikariak ingurunea babestea proposatu zuen. Parlamentuak Risnjak inguruko 36 km² Parke Nazional izendatu zuen. 1997an gaur egungo hedadura hartu zuen parkeak.

Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Risnjak Parke Nazionala