Haustura hidrauliko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: an:Fracking
t r2.7.3) (robota Erantsia: fi:Hydraulinen murtaminen
68. lerroa: 68. lerroa:
[[es:Fracturación hidráulica]]
[[es:Fracturación hidráulica]]
[[fa:شکستگی‌های هیدرولیکی]]
[[fa:شکستگی‌های هیدرولیکی]]
[[fi:Hydraulinen murtaminen]]
[[fr:Fracturation hydraulique]]
[[fr:Fracturation hydraulique]]
[[fy:Hydraulic fracturing]]
[[fy:Hydraulic fracturing]]

17:05, 20 urtarrila 2013ko berrikusketa

Barnett arbela-zulagailua, arbel-gasa (edo eskisto-gasa) ustiatzeko (Alvarado, Texas, AEB).

Haustura hidraulikoa (ingelesez hydraulic fracturing edo fracking izenez ezaguna) presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hausteko prozesua da. Oro har, petrolioa, gas naturala edo beste substantzia batzuk lurzorutik erauzteko sortutako prozesua da. Haustura-lan bakoitzean, putzu bat zulatzen da erreserbak dituzten harri-formazioetan. Presio handiko fluidoa injektatzeak zartadura berriak sortzen ditu harkaitzean, erregai fosilen erauzte-tasak handituz. Hausturen zabalera mantentzeko, habetzaile bat sartzen da fluidoan, hau da, hausturak ixtea galaraziko duen elementu bat: harea, zeramika-zatiak, edo beste zenbait partikula.

Haustura hidraulikoak kezka eragin du munduan, jardunbide horrek lurpeko eta lur gaineko urak kutsatu ahal dituenez ingurumenaren, osasunaren eta segurtasunaren gainean eragin potentzial handia duelako, eta zenbait herrialdetan bertan behera utzi da edo debekatu egin da.

Historia

Lehendabizi, haustura hidraulikoak nitroglizerinarekin egin ziren gutxi gorabehera 1860. urtean, Ipar Amerikako kostetan. Ondoren, 1930an nitroglizerina alde batera utzita azidoak baliatu zituzten haustura hidraulikoa egiteko. Baina Bigarren Mundu Gerraz geroztik, urarekin hasi ziren egiten haustura hidraulikoa, eta aldi berean dinamita ere erabiltzen zuten, urarekin batera. Azkenean, Stanolind Oil enpresa metodo hori 1949an industrialki erabiltzen hasi zen. Harea erabiltzen da pitzadurak ez apurtzeko edo ez estutzeko, urarekin batera. 1980an Estatu Batuetan arbel-gasa hasi ziren hartzen, metanoz osatua. Gehienetan hori erabiltzen da gaur egun.

Gas hori 400 metro eta 5000 metro artean izan ohi da, eta zulaketa handiak egin behar dira gas mota hori aurkitzeko. Gas hori hasi zen ateratzen Coloradon, Wyomingen, Utahn nahiz Texasen. Leku horiek fabrika handiak dituzte[erreferentzia behar], metodo horrekin ateratako gasa kontsumitzen dutenak. Estatu Batuetan 2008 eta 2012 artean, haustura hidraulikoaren erabilera %40 gehitu da. Hausturaren metodoa hasi zenetik 2011 arte, 2,5 milioi haustura egin dira mundu osoan. Aurrerantzean arazo larria sortuko dela uste da, hurrengo 20 urteetan gasaren eskaria %30 igoko dela aurreikusi delako, eta, beraz, haustura hidraulikoa egiten duten instalazio gehiago beharko delako munduan.

Ekologisten ikuspuntua

Orokorrean ekologismoa teknika honen aurkako jarrera erakutsi du mundu osoan. Euskal Herrian ere horrela gertatzen ari da. Hauek dira aipatzen dituzten arrisku nagusiak:

  • Lur okupazioa, gehien batean eremu naturalen eta nekazal inguruen okupazioa.
  • Landa eremuen industrializazioa.
  • Kutsadura atmosferikoa.
  • Uraren eta akuiferoen kutsadura.
  • Metano ihesak.
  • Pertsonen osasunarengan arazo larri asko gerta daitezke.[1]

Ekologismoaren ikuspuntutik teknika hauen zabalera erregai fosilen akitzearekin dator bat. Orain urte batzuk horrelako ustipenak ez ziren errentableak izaten.

Fracking Euskal Herrian

Frackingaren aurkako 2012ko urriaren 6ko manifestazio jendetsua, Gasteizko San Anton plazan.

Denbora gutxitan horrelako ustipenak sortzeko proiektu asko kaleratu dira. Handiena Arabako iparraldean kokatu nahi den Gran Enara proiektua; hori aurrera eramateko 2000 putzutik gora egin beharko lukete. Ekologisten informazioaren arabera une honetan mahai gainean dauden ikerketa baimenak eta eskatutako zundaketen kokalekuak lurraldeen horrelako portzentaiak osatzen dituzte:

  • Araban: %88a
  • Bizkaian: %73a
  • Gipuzkoan: %40a
  • Nafarroan: %14a
  • Iparraldean ez dago arazorik ezen Frantziako estatuan haustura hidraulikoa debekatuta baitago.

Zenbait kasutan proiektuak Euskal Herriko mugetatik haratago zabaldu nahi dituzte, Kantabrian, Burgosen eta Zaragozan.

Proiektu horien atzean enpresa desberdinak daude: SHESA, Petrichor Euskadi Coöperatief, Cambria, Trofagás Hidrocarburos, Frontera Energy Co, Union Fenosa, Oil and Gas Skills...

Dagoeneko Hego Euskal Herrian 23 udalerri eta 60 kontzeju inguruk frackingaren aurkako mozioak onartu dute.[2]

Erreferentziak

  1. Fracking Ez Araba: "Fracking. Euskal Herriarentzako mehatxu berria"
  2. Fracking Ez Araba: "Fracking. Euskal Herriarentzako mehatxu berria"

Bibliografia

  • Fracking Ez Araban: Fracking apustu arriskutsua. Gasteiz: 2012, 124 or.
  • Unai Brea: «Arbel-gasa: Energiaren azken "pagotxa"». Argia, 2303. zenbakia, 2011-12-18. [1],

Kanpo loturak