Birendra Nepalgoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: ne:बीरेन्द्र शाह
33. lerroa: 33. lerroa:
[[ja:ビレンドラ・ビール・ビクラム・シャー・デーヴ]]
[[ja:ビレンドラ・ビール・ビクラム・シャー・デーヴ]]
[[ko:비렌드라]]
[[ko:비렌드라]]
[[ne:बीरेन्द्र शाह]]
[[ne:बीरेन्द्र वीर विक्रम शाह]]
[[nl:Birendra]]
[[nl:Birendra]]
[[no:Birendra Bir Bikram Shah Dev]]
[[no:Birendra Bir Bikram Shah Dev]]

15:45, 22 urtarrila 2013ko berrikusketa

Birendra Bir Bikram Shah Dev (Katmandu, 1945eko abenduaren 28a - Katmandu, 2001eko ekainaren 1a) Nepalgo erregea izan zen 1972 eta 2001 artean Dipendra semeak hil zuen arte.

Familia

Katmandun jaio zen Narayanhity jauregian eta Mahendra erregearen seme zenez 1972an hau hil zenean Nepalgo errege bihurtu zen. Gaztaroan munduko unibertsitate onenetan ikasi zuen, lehenengo Erresuma Batuko Eton ikastetxean, ondoren Tokioko Unibertsitatean eta 1967 eta 1968an Estatu Batuetako Harvard Unibertsitatean. Aipaturiko herrialde hauetaz gain Kanadan eta Latinoamerika eta Afrikako herrialde asko ezagutu zituen. 1970an Rana familiako Aishwarayarekin ezkondu zen eta hiru haur izan zituzten, Dipendra, Shruti eta Nirajan.

Erregealdia

1973an Indiara eta Txinara bidaiatu zuen Asiako bi erraldoiekin harremanak hobetzeko. Bestalde Mahendrak ezarritako monarkia absolutua jaso zuen eta hasierako urteetan bere horretan jarraitu zuen, Birendraren esanetan bere herrialdea pobreegia eta atzeratuegia baitzen alderdi politikoak izango zituen sistema bat onartzeko. 1980an ordea erreferenduma egin zuen eta partidurik gabeko sistema aukeratu zuen herriaren %55ak.

1990an egoera politikoak eztanda egin zuen Nepalen eta manifestazio eta istilu ugarien ondorioz Birendrak monarkia konstituzionala ezarri zuen. Irailaren 10ean onartu zen erreferendum bidez Nepalgo Konstituzioa. 1996an Nepalen gerra zibila sortu zen gobernuaren indarren eta alderdi maoisten artean.

Heriotza

2001eko ekainaren 1ean Dipendra printzea Katmanduko Tribhuvan Sadan jauregian armaturik sartu eta bere aita eta anai arrebak hil zituen. Errege familia ia osoa eraila izan zenez Birendraren anaia zen Gyanendra bihurtu zen Nepalgo errege.