Nizeforo I.a Logoteta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: hr:Nikefor I.
t r2.7.3) (robota Erantsia: af:Nikephoros I Logothetes
21. lerroa: 21. lerroa:
[[Kategoria:811ko heriotzak]]
[[Kategoria:811ko heriotzak]]


[[af:Nikephoros I Logothetes]]
[[als:Nikephoros I.]]
[[als:Nikephoros I.]]
[[an:Niceforo I]]
[[an:Niceforo I]]

00:20, 24 urtarrila 2013ko berrikusketa

Nizeforo I.aren (ezkerrean) eta honen seme Estaurazioren irudiak dituen urrezko txanpona.

Nizeforo I.a (grezieraz: Νικηφορος) (? - Pliska, 811ko uztailaren 26a), izengoitiz Logoteta, 802-811 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.

Erresumako altxorraren arduradun (logoteta) izan zen Irene enperatrizak aginpidea izan zuen bitartean. 802an estatu-kolpea jo eta enperadore izendatu zuen bere burua. Erresumako zerga-bilketa aldatu eta nahitaezko soldadutza ezarri zuen. 805ean eslaviarrak matxinatu ziren Patrasen, baina Nizeforo I.ak mendean hartu zituen eta Balkanetako penintsula berreskuratu zuen Bizantzioko Inperioarentzat. 807. urtean arabiarrek bizantziarrak azpiratu zituzten eta Nizeforo I.ak zergak ordaindu behar izan zizkion Harun al-Raxidi. 811n bulgariarrei eraso zien, baina Krum bulgariar khanak bizantziarrak garaitu zituen, eta Nizeforo hil zuen; edontzi bat egin zuen haren burezurrarekin.

Erreferentziak


Aurrekoa
Irene Atenaskoa
Bizantziar Inperioko enperadorea
802-811
Ondorengoa
Estaurazio


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nizeforo I.a Logoteta