Das Kapital: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
49. lerroa: 49. lerroa:
[[bn:ডাস কাপিটাল]]
[[bn:ডাস কাপিটাল]]
[[ca:El capital]]
[[ca:El capital]]
[[ckb:سەرمایە (پەڕتووک)]]
[[ckb:سەرمایە (کتێب)]]
[[cs:Kapitál (kniha)]]
[[cs:Kapitál (kniha)]]
[[cy:Das Kapital]]
[[cy:Das Kapital]]

23:55, 25 urtarrila 2013ko berrikusketa

Das Kapital
Datuak
IdazleaKarl Marx (1867)
Argitaratze-data1867, 1885, 1894
GeneroaEkonomia, teoria politiko
Jatorrizko izenburuaDas Kapital, Kritik der politischen Ökonomie
Hizkuntzaaleman
Herrialdea Alemania

Das Kapital, Kritik der politischen Ökonomie edo Das Kapital (alemanez das kapiˈtaːl ahoskatua) Karl Marx alemaniar ekonomialariaren obrarik garrantzitsuena. Hiru aletan argitaratu zen, 1867, 1885 eta 1894. urteetan; azken biak Engelsek idatzi zituen Marxek idatzitako eskuizkribu batzuen gainean oinarriturik. Obran Marxek sistema kapitalistari buruzko teoria, haren dinamika eta Marxen ustez kapitalismoak bere kasa egingo zuen hondamendirako bidea aztertu zituen. Das Kapital liburuaren parte handi bat plusbalio kontzeptuaz dago idatzia. Marxek dioenez, sistema kapitalistan lana, edo Marxek esaten duenez lan-indarra, ez da beste salgai bat baino, eta haren balioa langileak bizitzen jarraitzeko behar dituen produktuak edo iraupen-bideak ekoizteko beharrezkoak diren lan-orduena da. Kapitalistak langilea lan-indarraren balioaren arabera ordaintzen du, nahiz eta langileak iraupen-bideak ekoizteko baino denbora gehiago erabil dezakeen; hala, langileek ekoizten dituzten produktuek produktu horiek ekoiztuak izateko behar izan dena balio badute, diferentzia bat izango da lan-indarrak lorturiko produktuen balioen eta lan-indarraren balioaren artean; diferentzia horri Marxek plusbalio esaten dio. Obraren bigarren eta hirugarren aleetan Marxek sistemak oso-osorik hartuta dituen arazoez idazten du: krisi kapitalistei buruz eta kapitalaren interesari buruz besteak beste.

Erreferentziak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Das Kapital