Garapen iraunkor: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (Bot: Modificando la:Devolutio durabilis por la:Progressus durabilis
68. lerroa: 68. lerroa:
[[bg:Устойчиво развитие]]
[[bg:Устойчиво развитие]]
[[ca:Desenvolupament sostenible]]
[[ca:Desenvolupament sostenible]]
[[cs:Trvale udržitelný rozvoj]]
[[cs:Udržitelný rozvoj]]
[[da:Bæredygtig udvikling]]
[[da:Bæredygtig udvikling]]
[[de:Nachhaltige Entwicklung]]
[[de:Nachhaltige Entwicklung]]

02:41, 26 urtarrila 2013ko berrikusketa

garapen iraunkorra
garapen iraunkorra

Garapen iraunkorra, jasangarria edo sostengagarria garapen mota bat da (ekonomiarena, hiriena, gizartearena eta abarrena), ondorengo belaunaldien garapena eragozten ez duena, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordetzen baititu.

Helburua hiru zutabe hauek bateratzea da:

Bateratze hau hiru zutabeen edo kontzeptuen arteko harremanean datza. Harreman hau 3 B kontzeptuak dira:

  • Bidezkoa (ekonomiaren eta gizartearen arteko oreka)
  • Bizigarria (gizartearen eta ingurumenaren arteko oreka)
  • Bideragarria (ingurumenaren eta ekonomiaren arteko oreka)

3 B hauek betetzen badira, garapena iraunkorra izango da.

Izenaren inguruan

Kontzeptu hau izendatzeko Euskaltzaindiak garapen iraunkorra terminoa hobetsi du 2004ko urtarrilaren 30ean, frantsesaren bidetik: devéloppement durable (hala ere, Frantzian eztabaida handi piztu da termino egokiena zein den, eta askok devéloppement soutenable darabilte).[1] Izan ere, terminoa ingelesez sortu zen, eta hizkuntza hartan sustainable development du izena kontzeptu honek. Gaztelaniak bide horri jarraitu dio: desarrollo sostenible. Eta euskaraz ere badira bide horretatik sortutako terminoak: garapen sostengagarria eta garapen jasangarria.

Hala ere, hainbat ikertzailek nahiago dute kudeaketa jasangarri terminoa, dena ez baita garapena izan behar, ezta iraunkorra ere. Eraldaketa kontzeptuaren barnean baitago.

Historia

1968: Erromako Kluba sortu zuten Aurelio Peccei Fiat enpresako administrazio kontseiluko kideak, Alexander King zientzialari eskoziarrak eta beste hainbatek, munduaren garapen eta eboluzioa ikertzeko helburuarekin, batez ere hazkunde globalaren mugak aztertu nahian.

1972: Erromako Klubak txosten bat plazaratu zuen, Hazkundea gelditu? edo Hazkunderako mugak izenekoa (The limits to growth), klubaren enkarguz Massachusetts Institute of Technology erakundeko ikerlariek idatzia. Txosten honek gizadiaren eboluzioaren simulazio informatikoak ematen ditu, baliabide naturalen ustiapenaren arabera, 2100 urtea arte. Txostenak dioenez, orduko hazkunde ekonomikoak jarraituz gero XXI. mendean zehar munduko biztanleria neurrigabeki gutxituko zen, batez ere kutsaduraren handitzea, landa lurren antzutzea eta energia fosilen urritzea dela-eta.

1972: Giza ingurumenari buruzko Nazio Batuen batzarra Estokolmon. Eko-garapena kontzeptua agertu zen, hau da, garapen ekonomikoa ezin dela kontuan hartu horrekin batera gizarte garapenik eta naturaren babesik ez badago. Lehen Lurraren Goi Bilera izan zen. 1970eko hamarkadan, ingurumena munduko ondaretzat hartzen hasi zen, hurrengo belaunaldiei pasarazteko oinarrizko ondarea. Hans Jonas filosofoak ardura hau adierazi zuen Erantzukizun printzipioa liburuan (1979).

1973: Ernst Friedrich Schumacher ekonomialariak Small is beautiful liburu eraginkorra plazaratu zuen, non lehen aldiz kapital naturalaren kontzeptua agertu zen. Horrenbestez, gizateriaren kapital osoa hiru kapital ezberdinen batuketa gisa ulertuko zen, alegia, kapital naturala, kapital soziala eta kapital artifiziala. Gaur egun onartua dago garapen iraunkorrak ezin duela kapital naturala inondik ere murriztu.

1980: Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasuna erakundeak txosten bat plazaratu zuen, Kontserbaziorako estrategia globala. Bertan agertu zen lehen aldiz garapen iraunkorra kontzeptua, ingelesezko sustainable development hitzekin.

1987: Brundtland txostena. Garapen iraunkorra garapen mota bat da, oraingo beharrei erantzuten diena baina ez dituena ondorengo belaunaldienak eragozten. Honi bi kontzeptu atxiki zaizkio: "beharren kontzeptua", batez ere probreenen oinarrizko beharrei lehentasuna ematea, eta gure teknikak eta gizarte organizazioaren "mugek" duten eragina ingurumenaren gaitasunean oraingo eta geroko beharrei erantzuteko.

1992: Rio de Janeiroko Goi Bilera (ekainaren 3tik 14ra). Garapen Iraunkorra kontzeptuaren garrantzia eta hau ezagutarazteko/mediatizatzeko ahalegina. Agenda 21 delakoen sorrera. Brundtland txosteneko definizioa, ingurumenaren babesa eta baliabide naturalen arrazoizko kontsumoa ardatz zuena, aldatu egin zen. Horrela, hiru zutabe edo kontzeptuak agertu ziren, garapen iraunkorraren arabera lortu beharrekoak, beti ere garapen ekonomikoa, gizarte justizia eta ingurumenaren babesa elkarrekin batuz.

2000: Johannesburgoko Goi Bilera (abuztuaren 26tik irailaren 4ra). Estatuburuek, gobernu ordezkariek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek itun bat hitzartu zuten, baliabide naturalen eta bioaniztasunaren babesa bultzatzeko.

2005: Kiotoko protokoloa. Berotegi efektua sortzen duten gas isuriak murrizteko ituna.

2007: Baliko goi-bilera, Kiotoko protokoloa eguneratzeko. AEBek eta Txinak ez zuten itunik sinatu nahi izan.

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garapen iraunkor