Juan Ajuriagerra Otxandiano: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
49. lerroa: 49. lerroa:


[[Kategoria:Euskadi Buru Batzarreko presidenteak]]
[[Kategoria:Euskadi Buru Batzarreko presidenteak]]
[[Kategoria:Bizkai Buru Batzarreko presidenteak]]
[[Kategoria:Bizkaiko politikariak]]
[[Kategoria:Bizkaiko politikariak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko ingeniariak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko ingeniariak]]

11:28, 28 urtarrila 2013ko berrikusketa

Juan Ajuriagerra
Juan Ajuriagerra
Ajuriagerra mitina ematen Karrantzan.
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan Ajuriagerra Otxandiano
Jaio 1903ko abuztuaren 3a
Txantiloi:EH Bilbo, Bizkaia (Euskal Herria)
Hil 1978ko abuztuaren 25a
Txantiloi:EH Aiegi, Nafarroa (Euskal Herria)

Juan Ajuriagerra Otxandiano (Bilbo, 1903ko abuztuaren 3a - Aiegi, Nafarroa, 1978ko abuztuaren 25a) EAJko burukidea izan zen.

Industria ingeniaria ogibidez, Espainiako Gerra Zibilean, Bizkaian EAJko burua izan zen. Santoñako hitzarmena armada italiarrekin adostu eta sinatu zuen 1937an. Urte berean, heriotza-zigorra ezarri zioten, baina 6 urteko espetxealdiaz aldatu zioten. Frankismoren garaian, ez zen atzerrira joan. 1977an Bizkaiko EAJko diputatu hautatu zen.

Biografia

Etxegile foruzale baten seme, gaztetandik abertzaletasunaren aldeko agertu zen, eta mendigoizale taldeetako kide izan zen. Industria ingeniaritza ikasi zuen Bilbon bertan. Euskal abertzaletasunaren aldeko jarrera izan zuen oso gazte zenetik, eta Eusko Alderdi Jeltzalean sartu zen 1929. urtean, 1934an Bizkai Buru Batzarreko kide izendatu zuten eta kargu hartan iraun zuen 1937ko abuztuaren 28ra arte.

Espainiako gerra zibilean gudarien buru izan zen. Bilbo Franko jeneralaren gudarosteak hartu zuenean, 1937ko abuztuan Eusko Gudarosteak Italiako armadaren aurrean errenditzeko negoziaketetan taldeburu izan zen Eusko Gudarostearen aldetik (Santoñako Ituna). Francok delako Ituna ez betetzean, hiltzera kondenatu zuen. Indultatu ondoren sei urte (1937-1943) igaro behar izan zituen espetxean Frantziara ihes egin baino lehen. Isilpeko borrokaren eratzailea, hogeita hamar urtez ezkutuko abertzaleen buru izan zen. 1947an, Jose Antonio Agirrerekin batean, Kristau Demokraziaren Nazioarteko Taldeen sorreran esku hartu zuen. 1965ean, Gil Roblesen Democracia Social Cristiana, Kataluniako Unión Democrática eta Jiménez Fernándezen Izquierda Democrática Cristian alderdiekin batera estatu espainoleko Equipo Demócrata Cristiano delakoa eratu zuen Taorminan.

Franco hil ondorengoko lehen hauteskundeetan, artean Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria zelarik, Eusko Alderdi Jeltzaleak Bizkaiko zerrenda buru aurkeztu zuen, eta diputatu aukeratu zuten. Gero, Eusko Kontseilu Nagusiaren lehendakaritzarako hautagaia izan zen. 1978an, eskumendeak Gobernu Zentraletik Eusko Kontseilu Nagusiari aldatzeko helburuarekin eratu zen Bitariko Batzordearen lehendakariordea izendatu zuten. Kargu hartan zelarik, lehentasuna gai hauei eman zien: Kontzertu Ekonomikoak, Batzar Nagusiak eta aginte gaien aldatzea. Bestalde, Espainiako Estatuko egitura federalaren arabera eratzearen aldekoa zen. 75 urte zituelarik hil zen Aiegin, Lizarra ondoan.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak


Aurrekoa
Doroteo Ziaurritz
EBBko presidentea
Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg

1951ko iraila - 1957
Ondorengoa
Jose Agerre