Grafiti: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Aitor Lizeaga moved page Graffiti to Grafiti over redirect: Hiztegi Batuan hala ageri da
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (Bot: Modificando es:Grafiti por es:Aerosol (pintada)
59. lerroa: 59. lerroa:
[[en:Graffiti]]
[[en:Graffiti]]
[[eo:Grafitio]]
[[eo:Grafitio]]
[[es:Grafiti]]
[[es:Aerosol (pintada)]]
[[et:Grafiti]]
[[et:Grafiti]]
[[fa:دیوارنگاری]]
[[fa:دیوارنگاری]]

01:49, 1 otsaila 2013ko berrikusketa

Grafitia hormak, autoak eta hiriko altzariak margotzean datza zerbait adierazteko asmoarekin. Muralak, ezizenen sinadurak (Tag) edota idatzitako esaldi bat hartzen da grafiti gisa.

Grafiti bat Aalborgen, Danimarka.

Grafitiaren sorrera

60ko hamarkadaren bukaeran, New Yorkeko metroan, gazte bat bere ezizen (Tag) TAKI 183 hasi zen idazten. Ondoren autobus-geltoki, monumentu publiko eta Manhattango metro-geltokian jarraitu zuen. Horren ondorioz, gazte askok, TAKI 183 bezala, bere ezizena sinatzen hasi ziren, edonork bere ezizena (Tag) ezagutu zezan.

80ko hamarkadan, Hip hoparen sorrerak Estatu Batuetan bultzada ikaragarria eman zion adierazpen era honi.

Jarduteko era

Grafitilari batzuk talde (Crew) bat osatzen dute taldearen ezizena sinatzeko, besteek berriz, bere ezizen pertsonalarekin (tag) sinatzen dute.

Halaber, grafia motek ez dute garrantzi handirik sinadura kopuruen ondoan.

Normalean, grafitilariak klase erdi eta klase baxukoak dira eta haien auzoetan hasten dira sinatzen eta margotzen; ondoren, beste lekuetara mugitzen dira haien lanak egiteko.

Teknika eta materialak

Teknika ugari erabili izan dira. Hasiera batean, tamaina txikiko errotuladoreekin hasi ziren baina denbora igaro ahala punta lodiagoa zuten errotuladoreak erabiltzen hasi ziren. Hauek tinta edo bonbilla lakaz betetzearekin aski zen.

Margoa, arrabola eta brotxa erabiltzen ziren eta gaur egun diraute.

Hala eta guztiz ere, grafitilarien tresnarik erabiliena espraia da. Garai haietan kolore gutxi zeuden erabiltzeko baina urteak igaro ahala, kolore sorta handiagoa egoteaz gain pita (cap) mota ugari dago.

Nahiz eta aurreko hauek teknika erabilienak izan, grafitilariek bihurkin, giltza edota bujiak erabiltzen dituzte kristala, plastiko, metala eta beste material batzuk marratzeko. Gainera, kristala markatzen duten azidoak ala harriak erabili dezakete.

Grafitia Bilbon.

Termino teknikoak

Ikus, gainera

Kanpo loturak