Galeno: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: ilo:Galen |
−Kategoria:Anatomia; ± 2 categories using HotCat |
||
30. lerroa: | 30. lerroa: | ||
* {{en}} [http://www.medicinaantiqua.org.uk/bio_gal.html Galenoren biografia "Medicina Antiqua" webgunean] |
* {{en}} [http://www.medicinaantiqua.org.uk/bio_gal.html Galenoren biografia "Medicina Antiqua" webgunean] |
||
[[Kategoria: |
[[Kategoria:Antzinako Erromako medikuak]] |
||
[[Kategoria: |
[[Kategoria:Antzinako Greziako medikuak]] |
||
[[Kategoria:Antzinako Grezia]] |
|||
[[Kategoria:131ko jaiotzak]] |
[[Kategoria:131ko jaiotzak]] |
||
[[Kategoria:201eko heriotzak]] |
[[Kategoria:201eko heriotzak]] |
18:07, 2 otsaila 2013ko berrikusketa
Galeno (grezieraz Γαληνός, latinez Claudius Galenus, Pergamo, 131–201) mediku greziarra izan zen, Erromatar Inperioaren garaian bizi izan zena.
Eragin handia eduki du Medikuntzaren historian zehar. Gaur egun, oraindik erabiltzen da "galeno" hitza medikuaren sinonimo moduan.
Bizitza
Pergamon jaio zen (gaur egungo Turkiako Bergaman), arkitekto aberats baten semea izan zela.
Nekazaritza, arkitektura, astronomia, astrologia eta filosofia zituen gustuko, baina azkenean medikuntzan jardun zuen nagusiki. Esmirnan (gaur egungo Turkiako Izmirren), Korinton eta Alexandrian ikasi zuen.
Asclepius jainkoaren tenpluan zaintzaile (therapeutes) ibili zen. Halaber, gladiadoreak osatuz traumatologia arloan esperientzia handia hartu zuen. Garai hartan ere, begi-lausoak operatzen jardun zuen.
Anatomia inguruan jakintza zabala erakutsi zuen. Animalien bibisekzioen bidez giltzurrunen eta bizkarrezur-muina aztertu zituen.
Bibliografia
Liburu ugari idatzi zituen, tartean ondorengoak:
- "Hipokratesi egindako iruzkinak".
- "Sektei buruz".
- "Doktrina hoberenari buruz".
- "Medikuntza enpirikoari buruz".
- "De anatomicis administrationibus" (15 liburukitan).
- "De usu partium corporis humani".
- "Terapeutika-metodoa".
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Galenoren biografia "Medicina Antiqua" webgunean