Karate: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Erantsia: as:কাৰাটে
t r2.7.3) (robota Erantsia: min:Karate
73. lerroa: 73. lerroa:
[[lv:Karatē]]
[[lv:Karatē]]
[[mg:Karate]]
[[mg:Karate]]
[[min:Karate]]
[[mk:Карате]]
[[mk:Карате]]
[[ml:കരാട്ടെ]]
[[ml:കരാട്ടെ]]

22:24, 9 otsaila 2013ko berrikusketa

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.


Chōmo Hanashiro.

Karatea edo karate-doa (空手道 karatedō, «esku hutsaren bidea» euskaraz) Ryukyu uharteetan sortutako duen armarik gabeko borroka-artea da. 1933an sortu zen ofizialki, gaur egun Okinawa izena duen uhartean zeuden borroka-sistemetan oinarrituz. Japonian ezaguna egin zen Gichin Funakoshi eta Kenwa Mabuniri esker besteak beste. Kirol hau egiten duenari karateka esaten zaio. Olinpiar kirola da.

Karatearen aurrekari ziren borroka-arteak Txinan sortu ziren, eta ehunka urteko praktika eta bilakaeraren ondoren, armak debekatuak zituzten Okinawako biztanleek eman zioten bere behin betiko egitura XVII. mendeaz geroztik. Kirol gisa 1920. urtearen inguruan arautu zuen Gichin Funakoshi maisuak. 1950ean Mendebalera hedatu zen. Ekialdeko beste borroka motetan bezala, karateak gudu teknika, jarrera eta gizabidezko erritualak biltzen ditu.

Gerrikoen koloreak borrokalarien maila adierazten du, zuritik (hasiberria) beltzeraino (maila gorenekoa). Lehiaketako borrokaldiak (kumite) hiru minutukoak dira, nahiz eta epaileek denbora hori agortu baino lehen puntu garbia markatu duena garaile dela erabaki dezaketen. Beste batzuetan, borroka izan beharrean erakustaldia egiten da (kata), alegiazko etsaien aurkako eraso eta defentsa mugimenduak epaitzen dira.

Karate modalitateak

  • Kata: mugimenduen erakustaldia, bakarka zein taldeka.
  • Kumitea: bi karateken arteko borroka.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

Txantiloi:NA lotura