Ezra Pound: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (Bot: Modificando uk:Езра Павнд por uk:Езра Паунд
t r2.7.1) (robota Erantsia: pms:Ezra Weston Loomis Pound
68. lerroa: 68. lerroa:
[[oc:Ezra Pound]]
[[oc:Ezra Pound]]
[[pl:Ezra Pound]]
[[pl:Ezra Pound]]
[[pms:Ezra Weston Loomis Pound]]
[[pt:Ezra Pound]]
[[pt:Ezra Pound]]
[[qu:Ezra Pound]]
[[qu:Ezra Pound]]

23:19, 11 otsaila 2013ko berrikusketa

Fitxategi:Ezra Pound.jpg
Ezra Pound 1913an.

Ezra Weston Loomis Pound (Hailey, Idaho, Ameriketako Estatu Batuak, 1885eko urriaren 30a - Venezia, Italia, 1972ko azaroaren 1a) estatubatuar poeta eta kritikaria izan zen. 1920ko hamarkadako mugimendu modernistako kide izan zen, eta maiz Generazio Galduarekin erlazionatzen dute. Pound mugimendu literario eta artistiko askoren lider izan zen, horien artean imagismoarena eta bortizismoarena. Hugh Kenner kritikariak, Ezra ezagutu eta gero, hau esan zuen; «bat-batean modernismoaren zentroaren presentzia nuela jabetu naiz».

Bizitza

Ezra Pound, faxismoaren alde egin zuelako Bigarren Mundu Gerraren amaieran Estatu Batuetako armadak atxilotua.

Pennsylvaniako Unibertsitatean filosofiako eta hizkuntza erromanikoetako ikasketak egin ondoren, Europara jo zuen eta 1908. urtean argitaratu zuen lehen poema liburua, A lume spento, Venezian. Urte hartan Londresen hartu zuen bizilekua. Personæ (1909), Quia Pauper Amavi (1919) eta The Spirit of Romance (1910, Literatura erromanikoen izpiritua) poema bildumak argitaratu zituen. Hizkuntza gardeneko eta irudi zehatzeko poesiaren aldekoa zen.

Bestalde, Europako Erdi Aroko eta Txinako literatura klasikoko poesiak itzuli zituen maisutasun handiz. Parisen izan ondoren Rapallon (Italian) jarri zen bizitzen 1924an. Lau urte geroago kaleratu zuen The Cantos poema bilduma ospetsuko lehen alea, eta han, hizkuntza sarritan ilun baten bidez, hausnarketa historikoa, elezaharrak eta bere bizikizunak jaso zituen. Beste izenburu batzuekin argitaratu zen ondorengo urteetan obra hori, osatua eta ondua.

Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Italiako gobernu faxistaren alde agertu zen eta Estatu Batuen aurka. Gerra amaitutakoan atxilotu zuten, eta Washingtongo erietxe psikiatrikoan egon zen 1946-1958 bitartean. Aske geratu zenean Italiara itzuli zen eta The Cantos poesia bilduma osatuaren argitalpena kaleratu zuen (1970). Eragin handia izan du Poundek, oso eztabaidatua izanik ere, geroztikako poesian.

Lan nabarmenak

  • The Cantos" (1911)
  • Ripostes (1912)
  • Hugh Selvyn mauberly (1920)


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezra Pound
Biografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak