Bab: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t r2.7.1) (robota Erantsia: kk:Баб
90. lerroa: 90. lerroa:
[[it:Báb]]
[[it:Báb]]
[[ja:セイイェド・アリー・モハンマド]]
[[ja:セイイェド・アリー・モハンマド]]
[[kk:Баб]]
[[ko:시이드 알리 모하마드]]
[[ko:시이드 알리 모하마드]]
[[lt:Babas]]
[[lt:Babas]]

18:51, 12 otsaila 2013ko berrikusketa

Bab-en hilobia Karmel mendian. Haifa, Israel

Siyyid Mírzá 'Alí-Muhammad (سيد علی ‌محمد شیرازی‎ persieraz) (Shiraz, Persia, 1819ko urriaren 20a - Tabriz, Persia, 1850eko uztailaren 9a), Báb, erlijioso garrantzitsua, Babismoaren sortzaile eta Bahá'í Fedearen aitzindaria izan zen.

Bab-en bizitza

Shirazen (Persia) jaio zen 1819ko urriaren 20an. Haurra zela aita hil zitzaion eta bere osaba Hájí Mirzá Siyyid Ali merkatariarekin hazi zen.

1842an Khadíjih Begum-ekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten, Ahmad, haurtzaroan hilko zena. 1844ko maiatzaren 23an Shaykhí eskolako Mullá Hussayn-i aldarrikatu zion Bab zela "Jainkoaren atea". Hurrengo egunetan aldarrikapen bera egin zien beste hemezortzi shykhí-ei, horien artean emakume bat zegoelarik, Tahírih. Hemeretzi pertsona hauei "Bizidunaren Hizkiak" izena jarri zien.

Aldarrikapen horren arabera Bab-ek Islam-ak agindutako Qá'ím-a zela esaten zuen, eta bere zeregina munduko Herri guztiek itxaroten zuten Jainkoaren Mezularia laister azalduko zela jakinaraztea zela.

Bere jarraitzaileen kopurua handitzen zen heinean xiita apaizgoa sutan jarri zen ikasbide berrien aurka. Muhammad Xah-aren Bisir handiak, Hájí Mírzá Aqásí-k, Báb atxilotu eta Máh-kú gotorlekura eraman zuen Azerbaijan-go mendietara, Bab-en etxetik 2000 km baino urrutiago. Han zegoela torturatua eta gogorki zigortua izan zen.

Bitartean, 1848an, bere jarraitzaileen talde bat elkartu zen Badasht-en. Biltzar horretan Tahirih lehenengo aldiz jendaurrean buruko zapia kendu zuen, horrekin Islamarekiko haustura erakusteko.

Báb-en jarraitzaileak jazarpen basatiak jasan izan zituzten klero musulmanaren aldetik, horiek Persiako gobernua ere erlijio berriaren kontra jarri zuten. Sarraski ikaragarriak izan ziren Persia osoan, bereziki Shaykh Tabarsí-n, Zanján-en, Nayríz-en eta Teheran-en. 1850eko uztailaren 9an Báb fusilatua izan zen bere lagun batekin Tabriz-eko plazan. Bere jarraitzaileetako 20.000tik gora erahildak izan ziren sinestu ezinezko torturak jaso ondoren. Bere jarraitzaileek, ordurako bahá'í-ak zirenak, 1899 Báb-en gorpuzkiak Palestinara eraman zituzten eta 1909an Karmel mendiko Santutegian hilobiratu zituzten.

Gaur egun Báb-en Santutegia Karmel mendiko eraikin bikaina da, lorategi ederrez apaindua. Egunero milaka bisitari hartzen ditu, bai eta mundu guztiko bahá'í erromesak leku sakratu hartara otoi egitera joaten direnak.

Báb-en Idatziak

Bi hizkuntzetan idatzi zuen: pertsieraz, bere ama hizkuntzaz; eta arabieraz, Koraneko hizkuntzaz. Itzulpenak egin izan dira frantsesera eta ingelesera, batez ere; gazteleraz badago bere idatzien hautespen bat; zenbait otoitz ere euskaratuak izan dira. Bere Idatziak bost sail desberdinetan klasifikatzen dira:

1) Koraneko estiloko bertsoak:
  • Bayan-i-Farsí: Azalpena persieraz. Bábí fedearen librururik sakratuena.
  • Al Bayan al-'Arabi: Azalpena arabieraz. Bábí-en liburu sakratua
  • Dala'il-i sab'a: Zazpi frogak. Azerbaijan-en idatzia, Báb-en misioa bermatzen dituzten zazpi froga garatzen ditu.
  • Ziyarat-Namih-i-Mullá Muhammad ‘Alí-i-Barfurushí: Quddus-i idatzitako taula.
  • Lawh-i-Mullá Muhammad Báqír-i- Tabrízí: MulláMuhammad Báqír-i-Tabrizí-ri idatzitako taula.
  • Kitáb-i-Asmá: Izenen liburua
2) Otoitzak eta erreguak:
  • Majmu'a-yi munajat: Báb-en arabierazko 32 otoitzen bilduma.
3) Liburu sakratuen Iruzkinak:
  • Qayyum al-Asma edo Tafsir surat Yusuf:Joseren suraren iruzkina.
  • Tafsir surat Al-Kawthar
  • Tafsír-i-súrih-i-baqarih: Behiaren suraren iruzkina.
  • Tafsir Surah Wa'l-`Asr:Arratsaldeko suraren iruzkina.
  • Tafsir Surat al-Hamd: Fatihah suraren iruzkina.
  • Tafsir Surat al-Qadr: Ahaltasunaren suraren iruzkina.
  • Tafsir Surat at-Tawhid: Batasunaren suraren iruzkina.
  • Tafsi­r-i-Nubuwat-i-Khassih
4) Tratatu filosofikoak:
  • Risalah fi an-Nubuwwah al-Khassah Mahoma profetari buruzko tratatua.
  • Risalah Dhahabiyyih II
5) Pertsierazko tratatuak:

e.a.

Ikus, gainera

Kanpo loturak