Maljuta Skuratov: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: pl:Maluta Skuratow
t r2.6.5) (robota Erantsia: ja:マリュータ・スクラートフ
20. lerroa: 20. lerroa:
[[et:Maljuta Skuratov]]
[[et:Maljuta Skuratov]]
[[it:Maljuta Skuratov]]
[[it:Maljuta Skuratov]]
[[ja:マリュータ・スクラートフ]]
[[ka:მალიუტა სკურატოვი]]
[[ka:მალიუტა სკურატოვი]]
[[pl:Maluta Skuratow]]
[[pl:Maluta Skuratow]]

07:46, 14 otsaila 2013ko berrikusketa

Grigori Lukianovitx Skuratov-Belski (errusieraz Григо́рий Лукья́нович Скура́тов-Бе́льский), Maljuta Skuratov (Малю́та Скура́тов) bezala ezagunagoa (†1573ko urtarrilak 1), Ivan IV.a Errusiakoa Izugarriaren erregealdian Oprichninako liderrik gorrotatuenetariko bat izan zen.

Maljutak, garrantzia, 1569an hartu zuen, Ivan Izugarriaren lehengusu bakarra eta tronurako balizko hautagaia zen Vladimir de Staritsaren prozesu eta exekuzioan parte hartu izanagatik. 1569ko abenduan, Moskuko metropoliar ohi bat zen Felipe II.a ito zuen tsarraren aginduz, Oprichnina kritikatzeagatik.

1570eko urtarrilean, Skuratovek, Novgoroden aurkako zigor espedizio bat bidali zuen, traizio egitearen susmagarri ziren milaka hiritar hilez. 1571n, Skuratov, errusiar armadak Devlet I.a Giray kan bezala zuen Krimeako khanerriarenaren aurka porrot egin izanaren arrazoiak ikertzeaz arduratu zen.

Maljuta Skuratov, Paide herriaren setioan hil zuten, Livoniako gerran, 1573an. Bere aitaren hilobitik gertu lurperatuta dago, Jose-Volokolamsk Monasterioan.

Skuratoven alabetako bat, Maria Grigorievna, Boris Godunovekin ezkondu zen. Bere beste alaba, Mikhail Skopin-Shuiski pozoitu zuena, honen anaia zen Dmitri Ivanovitx Skopin-Shuiski printzearekin ezkondu zen.