Gaio Grako: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Uterga (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
 
Uterga (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa: 7. lerroa:
Gaiok alaba bat utzi zuen, zein Fulvio Flakorekin ezkondu zen. Horren alaba, Fulvia, [[Publio Clodio Pulker]]ren eta gero [[Marko Antonio]]ren emaztea izan zen.
Gaiok alaba bat utzi zuen, zein Fulvio Flakorekin ezkondu zen. Horren alaba, Fulvia, [[Publio Clodio Pulker]]ren eta gero [[Marko Antonio]]ren emaztea izan zen.


[[Kategoria:Erromatar Errepublikako Biografiak]]
[[Kategoria:Erromatar Errepublikako Biografiak|G]]
[[ca:Caius Graco]]
[[ca:Caius Graco]]
[[de:Gaius Gracchus]]
[[de:Gaius Gracchus]]

20:17, 27 urtarrila 2006ko berrikusketa

Gaio Grako (latinez Gaius Sempronius Gracchus) (K. a. 154 - K. a. 121) politikari erromatarra izan zen. Tiberio Grakoren anaia gaztea zen. Bera bezala, erreforma-politika hasteagatik Senatuko alde atzerakoienek hil egin zuen. Grakiarrak, garaiko familia garrantzitsuenetakoa zen, aberatsa eta ospetsua. Bere ama, Kornelia Afrikana, Eszipion Afrikanus Maiorren alaba izan zen, eta bere arreba Eszipion Emilianorekin ezkondu zen.

Anaiak sortutako iskanbilaren aurrean, laborantza erreforma bultzatzen saiatu zen. K. a. 132ko Tiberioren hilketak Grakiarren buruan utzi zuen Gaio. Ibilbide politikoa K. a. 126an hasi zuen Gaiok. K. a. 123an, plebeko tribuno izendatu zuten. Senatari atzerakoiak berehala ohartu ziren anaiak bezainbeste arazo emango ziela. Are gehiago, Gaioren erreformak ez ziren laborantza arloan mugatzen: aberatsek ilegalki lortutako lurrak txiroen artean banatu beharko lirateke, gariaren prezioak murriztekoak ziren...

K. a. 122an, Gaiok tribunatoa lortu zuen berriro, Erromako behe-mailakoek aho batez sustatuta. Hirugarren aldiz saiatu zen, baina arrakastarik gabe. Aldakuntza guztien geldiketa mugitzeke ikusi beharrean, indarra erabiliz erantzun zuen Gaiok. Senatuak estatuaren etsaitzat jota, doi doi ihes egitea lortu zuen. Atzerakoien armadak inguratuta, bere buruaz beste egin zuen. Horren ondotik, 1000 jarraitzaile inguru hilarazi zituzten eta haien etxaldeak bahitu.

Gaiok alaba bat utzi zuen, zein Fulvio Flakorekin ezkondu zen. Horren alaba, Fulvia, Publio Clodio Pulkerren eta gero Marko Antonioren emaztea izan zen.