Ziklope: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (robota Erantsia: ml:സൈക്ലോപ്‌സ്
t r2.5.4) (Bot: Modificando it:Ciclope (mitologia) por it:Ciclopi
38. lerroa: 38. lerroa:
[[id:Kiklops]]
[[id:Kiklops]]
[[io:Ciklopo]]
[[io:Ciklopo]]
[[it:Ciclope (mitologia)]]
[[it:Ciclopi]]
[[ja:キュクロープス]]
[[ja:キュクロープス]]
[[ka:ციკლოპები]]
[[ka:ციკლოპები]]

00:20, 15 otsaila 2013ko berrikusketa

Odiseok Polifemo ziklopea elikatzen du

Greziar mitologian, Ziklopeak (grekoz Κύκλωφ Kuklôps, pluralean Κύκλωπες Kyklôpes. Jatorria : κύκλος kuklos, «gurpil», «borobil» eta ὤψ ôps, «begi») erraldoi begibakarren arraza bat ziren.

Bi belaunaldi zeuden:

Lehenak, Urano eta Gaiaren semeak ziren, artisau eta eraikitzaile onak eta erretxinak. Bere itsusitasunagatik, Uranok Tartaroan hertsi zituen. Gaiak askatu eta Kronosekin batera aita menperatu zuten. Gatazka amaitzean, Kronosek, beraien indarraren beldur, berriro espetxeratu zituen. Baina historia berriro errepikatu zen. Kronosen seme Zeusek askatuak, honi lagundu zioten Olinpok tronua lortzen. Eskerrordain gisa, Zeus tximistaz egindako lantza bat oparitu zioten, Poseidoni hiruortz bat eta Hadesi ikustezin egiten zuen kasko bat.

Bigarren belaunaldikoak Odiseok irla urrun batean topatu zituenak dira. Abeltzainak eta gizajaleak ziren. Erraldoi hauetako batek Odiseo eta bere gizonak bere kobazuloan espetxeratu zituen, pixkanaka jaten joateko, baina gau hartan bertan Odiseok itsu utzi zuen burdin gori batekin eta gero ihes egin zuten ardi larru batzuekin mozorroturik.

Arreta deitzen du Odiseako pasarte honek eta Euskal mitologiako Tartaloren historiak duten antzekotasunak. Toti Martinez de Lezea idazlearen arabera, posible da garai batean euskal eta greziar marinelek izandako hartuemanagatik zabaldu izana historia hau.