Tivoli Lorategiak: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
|||
6. lerroa: | 6. lerroa: | ||
| helbidea = |
| helbidea = |
||
| herrialdea = DNK |
| herrialdea = DNK |
||
| lekua = |
| lekua = Kopenhage |
||
| lurraldea = |
| lurraldea = |
||
| dn = 55 |
| dn = 55 |
20:11, 16 otsaila 2013ko berrikusketa
Grundtvig eliza Grundtvigs Kirke | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Hovedstaden |
Udalerria | Copenhagen Municipality |
Koordenatuak | 55°40′25″N 12°34′06″E / 55.673611111111°N 12.568333333333°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1843ko abuztuaren 15a |
Jabea | Tivoli A/S (en) |
Izenaren jatorria | Jardin de Tivoli (en) |
Arkitektura | |
Kontaktua | |
Helbidea | Vesterbrogade 3, 1630 København V |
Webgune ofiziala | |
Tivoli parkea (danieraz izen osoa A/S Kjøbenhavns Sommer-Tivoli) Kopenhage hiriaren barruan dagoen jolas-parkea da. Munduko atrakzio parke zaharrena da Kopenhage ondoan dagoen Klampenborg-eko Dyrehavsbakken parkearen ondoren.
Historia
Hasiera batean "Tivoli & Vauxhall" izena eman zitzaion Parisko Tivoli lorategiak eta Londongo Vauxhall parkea gogora araziz. Georg Carstensen izan zen fundatzailea eta famatua da Kristian VIII-ari parkea egiteko baimena eskatzerakoan erabili zuen esaldia: Jendea ondo pasatzen ari denean ez du politika kontutan pentsatzen. Erregeak mendebaldeko atetik gertu zegoen lur sail bat utzi zion errentan, 61.000 m² hain zuzen ere.
1843. urtean ireki zituen ateak. Hasiera hasieratik gauza exotikoak izan zituen parkeak, hala nola, Ekialde Urruneko eraikinak, zaldiko-maldikoak, musika emanaldiak, eta baita lorategi bitxiak, jatetxe eta kafetegiak eta baita mendi errusiar primitibo bat ere. Gauez argiek giro berezia jartzen zioten gainera parkeari.
Atrakzio bereziak
- Txinatar Pantomima antzokia, Pantomimeteatret: 1874. urtean eraiki zuten eta gerora Tivoliren sinbolo bihurtu da.
- Rutsjebanen mendi errusiarra: 1914. urtean eraiki zuten, gaur egun ere lanean dirauen mendi errusiar zaharrenetakoa da.
- Tivoli Concert Hall: 1956. urtean inauguraturiko musika aretoa. Bertan ospatu zen 1964. urteko Eurovision abesti lehiaketa.
- Himmelskibet zaldiko-maldikoa: 2006. urtean irekia, munduko zaldiko-maldiko garaiena da, 80 metrotako altueran baitago.
Irudiak
-
Tivoli parkerako sarrera gauez.
-
Txinatar Pantomima antzokia.
-
Tivoliko gaztelua.
-
Dæmonen mendi errusiarra.
-
Parkea argiztaturik abenduko gau batean.
-
H.C. Andersen gaztelua.
Kanpo loturak
- (Danieraz)(Ingelesez) Tivoli parkearen webgune ofiziala
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tivoli parkea |