Corvus (konstelazioa): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: jv:Corvus
77. lerroa: 77. lerroa:
[[it:Corvo (costellazione)]]
[[it:Corvo (costellazione)]]
[[ja:からす座]]
[[ja:からす座]]
[[jv:Corvus]]
[[ko:까마귀자리]]
[[ko:까마귀자리]]
[[la:Corvus (constellatio)]]
[[la:Corvus (constellatio)]]

13:51, 20 otsaila 2013ko berrikusketa

Corvus 
Datuak
LaburduraCrv
GenitiboaCorvi
SinbologiaBelea
Eremua184 gradu karratu (70. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
2
Izarrik distiratsuenaγ Corvi (itxurazko magnitudea 2,59)
Meteoro euriakorbidak (ekainaren 26an)
Konstelazio mugakideakVirgo, Crater eta Hydra
Behaketa
Igoera zuzena12 h
Deklinazioa20°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatzea
+60° eta −90° latitude bitartean ikusgai.

Corvus (Belea) Hego hemisferioko konstelazio txiki bat da, begi hutsez ikus daitezkeen 11 izar besterik ez duena. Ptolomeok II. mendean deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat ere bai. γ Corvi eta δ Corvi izarrak adierazletzat erabiltzen dira Espiga izarra aurkitzeko (α Virginis).

γ Corvi konstelazioko izarrik distiratsuenak konposizio kimiko ezohikoa du, merkurio- eta manganeso-eduki handia baitu; aluminio- eta nikel-edukia, berriz, oso txikia da.

Izar nagusiak

  • α Corvi, 4,02ko itxurazko magnitudekoa. Konstelazioko bosgarren distiratsuena baino ez da, nahiz eta "Alfa" izan Bayer izendapenean.
  • β Corvi, 2,65eko magnitudekoa, konstelazioko bigarren distiratsuena. Izar erraldoi horia da.
  • γ Corvi, 2,58ko magnitudekoa, konstelazioko izarrik distiratsuena. Izar zuri-urdina da, eta Lurretik 165 argi-urtera dago.
  • δ Corvi, 2,94ko magnitudekoa. Izar bitarra da. Osagairik txikiena oso izar gaztea da, 110 milioi urte besterik ez duena.
  • ε Corvi, 3,02ko magnitudeko izar erraldoi laranja.
Antenen galaxiak, Hubble espazio-teleskopioak egindako argazkia.

Zeru sakoneko bi objektu aipagarri ditu konstelazioak: NGC 4038 eta NGC 4039 galaxiak (Antenen galaxiak), konstelazioaren mendebaldean; interakzioan daude.

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Corvus (konstelazioa)