Zelta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: tl:Kelta
107. lerroa: 107. lerroa:
[[ta:கெல்ட்டியர்]]
[[ta:கெல்ட்டியர்]]
[[th:เคลต์]]
[[th:เคลต์]]
[[tl:Kelta]]
[[tr:Keltler]]
[[tr:Keltler]]
[[uk:Кельти]]
[[uk:Кельти]]

19:20, 20 otsaila 2013ko berrikusketa

Zelta (latinez, celtae; antzinako grekeraz, Κέλτoι) hitz modernoa da, hizkuntza zeltikoren bat hitz egiten zuten Europako antzinako herrietako edozein deskribatzeko erabilia.[1] Bere buruari galiain, hau da, «galiar» deitzen zioten.

Bestalde, zelten lurraldeari edo nazioari Keltia deitzen diote askok, eta hortik dator keltiar gentilizioa, zeltaren sinonimotzat erabilia.

Zeltiar, berriz, gaizki sortutako jentilizioa da (egipziar, marrokiar eta beste hainbat bezala). Izan ere, ez dago Zeltia izena duen ezer.

Herri zelten historiaurrea eta historia

Urdinean zelten influentziadun lurraldeak k.a. 1500. urteko Europan. Morean zelta kulturaren zabalpen maximoa k.a. 400. urtean.
Eraikin zeltak Galizian (Espainia).

Zaila da herri zelta edota gaelikoak Europan sartu ziren lehen talde indoeuroparretatik bereiztea. Hala ere, ia ziurra da K. a. XIII. mendean hedapen ikusgarri bat eduki zutela, Rodanotik jaitsiz eta Languedoc, Katalunia eta Ebroren bailara okupatuz. Beste zabaltze fronte bat Belgikan eta Britainiar Uharteetako hegoaldean eman zen.

K. a. VII. mendea inguruan Iberiar Penintsularen erdialdetik zabaldu ziren, baina K. a. VI. mendean penintsularen ipar-ekialdea iberoen esku galdu zuten, Iberiako zeltak kontinenteko beraien kideetatik bananduta geratu zirelarik.

K. a. IV. mendetik aurrera, zeltak Frantziaren iparraldea eta erdialdea hartu zuten (Galia), Italiaren iparraldea eta britainiar irlen zati handiena. Balkanetatik ere hedatu ziren, Asiako eskualde batera ere helduz, Galazia. Garai honetan druidismoa sartu zen irletako zeltetan, gerora kontinentera zabalduko zelarik.

K. a. II. mendetik aurrera, zeltek germaniarren eta geroago erromatarren presio militarra nozitzen hasten dira. Hamarkada gutxi batzuetan Galia osoa okupatuta dago, Irlanda ezik. Dena den, erromatarren presentzia Britainia Handian ez zen luzeegia izan eta honek hizkuntza zeltei bizirautea eragin zuen, geroago kontinentera itzuliz (Bretainia).

VII. mendean zeltek bere azken zabaltzea egiten dute: irlandarrek Kaledonia inbaditu zuten, Eskozia izatera pasa zena.

Erreferentziak

  1. John Koch (2005): Celtic Culture: A Historical Encyclopedia. ABL-CIO. XX. orrialdea. ISBN 978-1-85109-440-0.

Ikus, gainera

Txantiloi:NA lotura