Kevin Roche: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ca:Kevin Roche
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Erantsia: hr:Kevin Roche
54. lerroa: 54. lerroa:
[[fr:Kevin Roche]]
[[fr:Kevin Roche]]
[[gl:Kevin Roche]]
[[gl:Kevin Roche]]
[[hr:Kevin Roche]]
[[it:Kevin Roche]]
[[it:Kevin Roche]]
[[ja:ケヴィン・ローチ]]
[[ja:ケヴィン・ローチ]]

10:42, 21 otsaila 2013ko berrikusketa

National Aquarium, Baltimore, Estatu Batuak
Gateway Arch, St. Louis, Estatu Batuak
Kevin Rochek amaitu zuen Eero Saarinen hil zenean

Kevin Roche (Dublin, Irlanda, 1922 ekainaren 14) irlandar jatorriko arkitekto estatubatuarra da.

Ikasketak Dublinen burutu eta agentzia baten lan egin ondoren, 1948an Irlanda utzi eta Estatu Batuetara joan zen Mies van der Rohe arkitektoarekin ikastera. Hezkuntza hura amaitzean Amerikan geratu eta lana aurkitu zuen Eero Saarinen arkitektoaren agentzian. Bost urte geroago bazkide nagusi bihurtu zen. 1961ean Saarinen hil egin zen eta abian zeuden lanak Rochek lanak amaitu zituen, hala nola New York aireportuko TWA terminala eta Saint Louiseko Gateway Arch izeneko arkua, biak AEBn.

Roche sona handia hartu zuen, batez ere enpresa handien egoitzak eraikitzeko aukeratu zutelako. Rochek Estatu Batuetako herritartasuna hartu zuen. Haren hainbat eraikin monumentu izendatu dituzte.

1982 urtean Pritzker Saria jaso zuen.

Lan garrantzitsuak

  • Cummins Engine fabrika Columbus, Indiana, AEB
  • Deere and Co. korporazio eraikina, Moline, Illinois, AEB
  • General Foods korporazio eraikina, Rye, New York
  • Metropotitar Museoaren handitzea, New York
  • Oakland museoa, Oakland, Kalifornia, AEB
  • Ford fundazioaren eraikina (1963-68), New York
  • General Foods Corporation egoitza nagusia (1977-82), New York
  • Nations Bank Plaza eraikina, Atlanta, AEB
  • Bouyges egoitza nagusia (1983-92), St Quentin, Yvelines, Frantzia
  • Nazio Batuen Plaza Hotela, New York
  • Power Center for the Performing Arts, Michiganeko unibertsitatea, Chicago
  • Arte Ederren Zentroa, Massachusetts unibertsitatea, Amherst, Boston, AEB
  • Irwin Union and Trust Company bankua, AEB
  • College Life Insurance eraikina, Indianapolis, AEB
  • Knights of Columbus eraikina, New Haven, Connecticut, AEB
  • Convention Centre Dublin, Irlandako Errepublika (2010).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kevin Roche Aldatu lotura Wikidatan