Lantzeko inauteria: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
30. lerroa: 30. lerroa:
{{commonskat|Carnival in Lantz|Lantzeko inauteria}}
{{commonskat|Carnival in Lantz|Lantzeko inauteria}}
* {{eu}} [http://www.ahari.org/eus/lanz.htm Lantzeko Inauteriak.]
* {{eu}} [http://www.ahari.org/eus/lanz.htm Lantzeko Inauteriak.]
* [http://www.youtube.com/watch?v=2B0cBRvv7ow Lantzeko inauteria]


{{Inauteriak Euskal Herrian}}
{{Inauteriak Euskal Herrian}}

22:13, 21 otsaila 2013ko berrikusketa

Miel Otxin
Ziripot

Lantzeko inauteria Nafarroako eta Euskal Herriko inauteririk ezagunena da. Tradiziozko ospakizun hau hautsegunaren aurreko egunetan ospatzen da. Gaua iristean, herriko kaleak, pertsonai ezberdinen jantziak daramatzaten herritarrez betetzen dira. Herritarrek Miel Otxin lapurra harrapatu beharra dute.

Pertsonaiak

Pertsonaien artean honakoak nabarmentzen dira:

  • Miel Otxin: Espiritu txarrak itxuratzen dituen lapur gaiztoa da. Astelehenean atzeman ostean, herriko kaleetan zehar pasearazten dute, txistu eta danbor danbolin soinua lagun dutela. Asteartean, goizeko paseo baten ondoren, exekutatu eta sutan erretzen dute, herritarrek inguruan zortziko bat dantzatzen duten bitartean.
  • Ziripot: Belarrez betetako zakuekin jantzitako pertsonai lodia da. Kaleetan zehar dabilen bitartean Zaldiko izeneko pertsonaiak, lurrera botatzen du beti.
  • Zaldiko: Irritsu eta saltoka, gizakiaren eta zaldiaren arteko nahastea da. Gerrian zaldi bat daramala, Ziripot lurrera botatzea du helburu.
  • Arotzak: Zaldikori ferrak jartzeko ardura dute.
  • Txatxo: Lanzko biztanleria antzezten dute, eta animalien azalez eta arropa zaharrez janzten dira.

Iruditegia

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lantzeko inauteria