Pleonasmo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Changing Kategoria:Figura erretoriko
t r2.7.2) (robota Erantsia: oc:Pleonasme
47. lerroa: 47. lerroa:
[[nn:Pleonasme]]
[[nn:Pleonasme]]
[[no:Pleonasme]]
[[no:Pleonasme]]
[[oc:Pleonasme]]
[[pl:Pleonazm]]
[[pl:Pleonazm]]
[[pt:Pleonasmo]]
[[pt:Pleonasmo]]

15:33, 22 otsaila 2013ko berrikusketa

Pleonasmo hitza[1] grezieratik dator eta "erredundantzia" esan nahi du; eta horretan datza hain zuzen: perpaus berean ideia bera bi aldietan adieraztean. Horren arabera, zentzuaren edo morfosintaxiaren aldetik, horietako bat soberan dago, erredundantea da. Hala ere, funtzio estilistikoa du, espresioari indarra emateko modu bat bezala. Baliabide literarioa izanik, eguneroko hizkuntzan ere oso erabilia da. Esaterako: "Sukaldea nik neuk jaso nuen". Hitzen figuren artean kokatzen da.[2]

Hemen Lazkao Txikiren adibide bat:[3]

"Egun batean, Lazkaomendin biok ginan alkarrekin, eta eguraldi txarra egiten zuan.
Lanbroa edo horrela zan. Bat urbildu eta onela esan zigun:
-Au dek eguraldia, au! Au dek eguraldi kabroia! Bein bear eta gaur egin bear lanbroa ta
zikiña! Or gora abiatu nauk, ez guardasol eta ez ezer, eta buru guztia busti zaidak!
Eta Joxe Migelek:
-Puska bateko lanak badituk orduan ori dena sekatzen!"

Erreferentziak

  1. datismo edo batologia bezala ezagututa baita ere
  2. Xabier Altzibar, 647.or.
  3. Gertaerak eta txisteak. Donostia: Auspoa, 1994, 27.or.

Bibliografia

Kanpo loturak

Euskaltzaindiaren Literatura Hiztegia.]